Iritsi da euria azkenean Euskadira
Astea eguzkiarekin eta tenperatura epelekin abiatu dugun arren, gaurkoak aldaketa dakar, eta, fronte bati esker, euritara joko du azkenean Euskadin, EITB Mediako Meteorologia zerbitzuaren iragarpenaren arabera.
Gauzak horrela, astearte arratsaldean, tenperaturak jaitsi egingo dira (18 ºC-ko maximoak izango ditugu) eta zeruak estalita egongo dira. Gainera, zaparradak izango ditugu EAE osoan, mardulagoak kostaldean eta arinagoak Arabako barnealdean. Nafarroako barnealdean, zoritxarrez, ez da euririk espero, eta lehor jarraituko du.
Asteazkenetik aurrera, giro nahasia eta euria izaten jarraituko dugu, asteburura arte gutxienez, eta tenperatura maximoak 15-16 ºC-ren bueltan ibiliko dira.
Une oro, eguraldiari buruzko informazio gaurkotua kontsulta dezakezu eitb.eus-en, eta zure argazkiak bidali.
Zure interesekoa izan daiteke
Aldaketa aurreko azken eguzki printzak
Asteartea eguzkitsu eta beroa izango da, eta asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.
Ekaitzek gogor jo dute Nafarroan eta Gipuzkoan, bigarren egunez jarraian
Gauerdira arte, alerta laranja izango da indarrean ia Nafarroa osoan eta Ipar Euskal Herrian. Noainen, txingor erauntsia izan da, eta 10 minutuan 5 litro pilatu dira metro koadroko.
Euskadik abisu horia ezarri du larunbat honetan, lurraldearen hegoaldean 35 gradu ingurura heldu daitekeelako
Abisua 12:00etatik 20:00etara egongo da indarrean, baina ekaitzak eta haize-bolada oso zakarrak izan daitezke arratsaldetik aurrera.
Eguraldi euritsua eta freskoa, ostiralean beroa itzuli aurretik
Ostegunean hodeiak eta prezipitazioak izango dira nagusi Euskal Herriko toki gehienetan, baina eguraldiak hobera egingo du apurka-apurka. Ostiralean tenperaturak gora egingo du nabarmen, eta asteburuan trumoi-zaparradak bota ditzake, arratsaldez.