Leioa
2021/12/17 - 15:58
Kukularrako adar berrien obrak bukatu dituzte
Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera, hemendik aurrera arindu egingo da zonalde honetan sortzen zen zirkulazioa handia. 2019ko urrian ekin zieten obrei eta 11 milioi euro inbertitu dira.
2021/11/16 - 17:49
Leioako errepidea estaltzeko lanak 2023an hastea eta 2026an bukatzea espero dute
Obrak 2023ko lehen hiruhilekoan hastea eta 36 hilabetez luzatzea aurreikusi dute. Bizkaiko Foru Aldundiak 62,5 milioi euro gastatuko ditu.
2021/11/16 - 15:50
2023an hasiko dira Leioako errepidea estaltzeko lanak
Errepidea estaltzen denean, inguruko biztanleen % 82k zarata gutxiago entzungo dute etxetik eta lubakia dagoen tokian bulebar berri bat eraikiko da.
2021/10/20 - 17:16
Leioako campuseko tiroketaren egileari ikasle gisa dituen eskubideak etetea erabaki du EHUk
Gainera, unibertsitateko edozein ikastegi edo intalazioetan sartzea debekatzea erabaki du Euskal Herriko Unibertsitateak.
2021/10/16 - 00:17
Ordu luzez deklaratu ondoren, epaileak aske utzi du 21 urteko mutila kautelazko neurriekin
EiTB Mediak jakin ahal izan duenez, Osakidetzako ospitale batean bere borondatez sartzea onartu du Andoaingo gazteak. Ertzaintzak Andoaingo eta Bilboko etxeetan egin dituen miaketetan jarrera "lasaia" izan du atxilotuak. Inori ez omen zion minik eman nahi izan erasotzaileak.
2021/10/15 - 22:02
Psikiatriko batean sartu da Leioako campusean tiroka aritu zen gaztea
Orain buruko gaitzen bat ote duen edo tratamendu motaren bat abiatu behar duen erabaki beharko dute espezialistek. Gainera, Euskal Herriko Unibertsitatearen edozein instalaziora hurbiltzeko debekua ezarri eta udan ateratako arma baimena kendu dio epaileak gazteari.
2021/10/15 - 12:54
Epailearen esku utzi dute EHUren Leioako campusean tiroka sartu zen ikaslea
Getxoko Guardiako Epaitegira eraman dute, suzko arma batekin mehatxuak eta kalteak egin izana leporatuta asteazken arratsaldean atxilotu ostean.
2021/10/14 - 22:27
EHUn tiroka sartu zen ikaslea armarekin praktikatzera joan zen Gallartara
Webgune batean erosi zuen eskopeta eta atzo goizean jabearekin gelditu zen, arma Bilboko Guardia Zibilaren komandantzian erregistratzeko. Arratsaldean armarekin praktikatzera joan zen.
2021/10/14 - 19:01
Internetez erosi zuen eskopeta, egunean bertan, EHUn tiroka sartu zen ikasleak
21 urteko mutilak irailean lortu zuen ehizarako baimena eta atzo goizean erosi zuen eskopeta, horretarako beharrezkoak diren agiriak aurkeztuta. Leioako campusera joan aurretik, Gallartako tiro-eremuan probak egiten ibili zen.
2021/10/14 - 17:29
EHUren Leioako campusean normaltasuna da nagusi, atzoko gertakarien ostean
Eva Ferreira Unibertsitateko errektoreak lasaitasun mezua igorri nahi izan du eta elkartasuna adierazi die atzoko gertakariek eragindako guztiei. Era berean, unibertsitateko langileak eta Ertzaintza zoriondu ditu "eskuhartze azkar eta eraginkorragatik".
2021/10/14 - 16:52
EHUko ikasleak klaseetara itzuli dira gaur eta normal aritu dira
Zientzia fakultateko eraikinaren kanpoaldean eta barruko pasilloetan kristal hautsiek atzo arratsaldean gertatutakoa gogoratzen dute. Ikasle guztien ahoan, atzo Leioako campusean bizitako beldurra.
2021/10/13 - 22:40
ARGAZKIAK: Tiroketa EHUren Leioako campusean
21 urteko mutil bat tiroka hasi da EHUren Leioako campusean. Ez du inor zauritu, baina kalte materialak egin ditu. Ertzaintzak atxilotu egin du.
2021/10/13 - 22:26
EHUko ikaslea: 'Hasieran ez diogu garrantzirik eman, baina gero flipatu egin dugu, AEBn geundela ematen zuen'
Ertzaintzak atxilotu egin du EHUko Leioako campusean eskopeta batekin tiroka ibili den gizonezkoa. Ez da inor zauritu, baina kalte materialak izan dira. Lekukoen arabera, Zientzietako Fakultatearen kontra egin du tiro. Erasotzailea 21 urteko mutil bat da. Campusa jendez hustu dute.
2021/10/13 - 22:18
21 urteko ikasle bat eskopetaz tiroka sartu da Leioako campusean
Gazteak ez du inor zauritu, eta Ertzaintzak atxilotu egin du. Sekulako izua sortu da bertan, eta ikasleak fakultatetik atera behar izan dituzte.
2021/10/13 - 21:04
Gazte bat atxilotu dute Leioako campusean tiroka aritzeagatik
21 urteko mutilak Zientzia eta Teknologia Fakultateko eraikinaren kontra egin du tiro. Ez da inor zauritu, baina kalte materialak izan dira. Erasotzailea EHUko ikaslea da.
2021/10/05 - 22:41
Iazko martxotik hona inoiz ezagutu gabeko bizipenak bizi izan ditugu
Etxean konfinatuta egon gara, edo herrian itxita, ordutegiak jarri zizkiguten kalera ateratzeko ere, une batzuetan alboko herria zen turismoa egiteko lekua. Urteak pasa direla dirudien arren, atzoko kontua da.
2021/09/29 - 16:36
60 milioi euroko inbertsioa egingo du Bizkaiko Foru Aldundiak Leioako errepidea estaltzeko
Bizkaian Politika Orokorreko bilkuran gaur hainbat proiektu iragarri dituzte. Horien artean, eragin handia izango duen bat: Leioako errepidea estaltzeko proiektua.
2021/09/12 - 22:40
EHUko errektoreak ilusio handiz eta erronka berriekin ekin dio 2021-2022 ikasturteari
Ikasturte honetan 103 gradu eskainiko dira eta "egokitutako presentzialtasun eredua" mantenduko da. Orain arte, 8.420 ikasle berriak dira, eta erdiek baino gehiagok euskaraz egingo dituzte graduko ikasketak.
2021/08/28 - 12:46
21 urteko gizon leioar bat hil da Errioxan, trafiko istripuan
Gazteak gidatzen zuen ibilgailua bidetik atera eta irauli egin da. Beste bi pertsona zauritu dira istripuan, eta San Pedro Ospitalean daude.
2021/08/14 - 02:04
Euromillones zozketak 113 milioi euro eman dizkio Leioako bizilagun bati, inoizko saririk handiena EAEn
Irabazleak bost zenbakiak eta bi izarrak asmatu ditu, eta, horrenbestez, automatikoki, zozketako lehen mailako irabazle bakarra bihurtu da.