TIROKETA LEIOAKO CAMPUSEAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Leioako campuseko tiroketaren egileari ikasle gisa dituen eskubideak etetea erabaki du EHUk

Gainera, unibertsitateko edozein ikastegi edo intalazioetan sartzea debekatzea erabaki du Euskal Herriko Unibertsitateak.
Tiro arrastoak EHUren Leioako campuseko eraikinean
Tiro arrastoak EHUren Leioako campuseko eraikinean. Artxiboko irudia: EFE

Diziplina-prozedura abiarazi du EHUk joan den asteazkenean Zientzia eta Teknologia fakultatean tiro eginez sartu eta kalteak eragin zituen ikaslearen aurka. Hala, Leioako Campusean eraso egiteagatik atxilotutako gazteari besteak beste ikasle gisa dagozkion eskubideak etetea eta unibertsitateko edozein ikastegi edo instalazioetan sartzea debekatzea erabaki du Euskal Herriko Unibertsitateak.

Getxoko guardiako epaileak aske utzi zuen ikaslea, karguekin eta kautelazko neurriekin, eta gaztea borondatez sartu zen Osakidetzako erietxe-psikiatriko batean.

Orain, kalteak eragiteagatik bide judizialetik zigortu dezaketela aitortuta, gertakizunaren larritasuna aintzat hartu eta ikaslearen aurka diziplina-espediente bat abiarazi du Euskal Herriko Unibertsitateak. Behin-behineko neurriok urtebete egongo dira indarrean. Eraikinean egotea debekatu ondotik, urrutiko ebaluazio probak egin ahal izango ditu ikasleak.

Gaztea joan den asteazkenean atxilotu zuten, EHUk Leioan duen campusean eskopeta batekin 25 tiro egin ostean. Atxilotuak suzko arma goizean bertan erosi zuen 'Milanuncios' atarian, erasoa egin baino lehentxeago, eta tiro praktikak egin zituen Gallartako tiro zelaian.

Zure interesekoa izan daiteke

vitoria-crimen-machista-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aldentze aginduen inguruan zeukan protokoloa aldarazi zion Ertzaintzari Maialen Mazonen hilketak

Maialen "arrisku handiko" biktima zen indarkeria matxistarekin lotutako kasuak aztertzen dituen Estatuko VioGen sistemaren arabera. Ertzaintzak, ordea, "arrisku txikiko" biktimatzat jo zuen. Antza denez, Polizia Nazionalaren VioGen sistemako eta Ertzaintzaren EVA sistemako artxiboak ez zetozen bat. Bestalde, Ertzaintzak berak kasuaren inguruan egindako balorazioak ere huts egin zuen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X