Tiroketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EHUren Leioako campusean normaltasuna da nagusi, atzoko gertakarien ostean

Eva Ferreira Unibertsitateko errektoreak lasaitasun mezua igorri nahi izan du eta elkartasuna adierazi die atzoko gertakariek eragindako guztiei. Era berean, unibertsitateko langileak eta Ertzaintza zoriondu ditu "eskuhartze azkar eta eraginkorragatik".
Iragarkia
18:00 - 20:00
EHUko ikasleak klaseetara itzuli dira gaur eta normal aritu dira

Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako Campuseko Zientzia eta Teknologien fakultateak normaltasun akademikoa berreskuratu du, atzo arratsaldean, fakultate horretako ikasle bat eraikinari tiroka sartu ostean. 

Ohar batean azaldu duenez, Ikastegia normaltasun osoz ari da gaur irakaskuntza- eta ikerketa-jardunaldia garatzen. Atzo arratsaldean izandako kalteak kuantifikatzen ari dira orain; kalte horiek materialak izan ziren soilik, ez baitzen inor zauritu. 

Eva Ferreira Unibertsitateko errektoreak eta bere taldeko kideek bilera egin dute gaur goizean unibertsitateko fakultate eta eskoletako arduradun nagusiekin, gertaeraren berri zehatza emateko eta lasaitasun-mezua helarazteko. Gertakarien ikerketak Ertzaintzaren esku jarraitzen du.

"Atzoko gertaera larriaren ondoren, fakultateak bere ohiko jarduera berreskuratu du arlo guztietan. Elkartasuna adierazi nahi diet gertakari tamalgarri honek eragindako unibertsitate-komunitateko pertsona guztiei, eta, aldi berean, zorionak eman nahi dizkiet unibertsitateko langileei eta Ertzaintzari esku-hartze azkar eta eraginkorragatik", esan du Ferreirak. 

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X