800 pertsona inguruk egingo dute EAEn BAME-MIR eta bestelako titulazioetako lanpostu bat eskuratzeko azterketa
779 pertsonak Osasun Prestakuntza Espezializaturako sarbide-probak egingo dituzte larunbat honetan EHUko Leioako kanpusean, Medikuntza (BAME-MIR), Farmazia zein Erizaintza lanpostu baterako; baita Psikologia, Kimika, Biologia eta Fisikarako ere.
Osasun Ministerioak deitutako azterketa horien bitartez, Osasun Prestakuntza Espezializaturako eskainiko dituzten 10.634 lanpostuetako baterako sarbidea izan dezakete hautagaiek. Estatu mailan, 28.714 pertsona aurkeztu dira, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak ohar batean jakinarazi duenez.
Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, 779 pertsona izango dira. Horietako 310 hautagai medikuntzako lanpostu bat eskuratzeko aurkeztu dira, 279 erizaintzarako, 126 psikologo lanpostu baterako, 38 farmazian, 18 biologian, 5 kimikan eta 3 fisikan.