Leon XIV Aita Santua
2025/05/08 - 23:13
Nolakoa izango da Leon XIV aita santu berriaren garaia?
Robert Prevostek bere zigilu propioa bilatu beharko du aita santu gisa, eta aurrekoen estiloa eta ohiturak jarraitu edo aldatu nahi dituen erabaki beharko du. Era berean, ikusteke dago nola kudeatuko dituen amaitu gabe geratu diren gai batzuk, hala nola Turkiarekiko edo Txinarekiko harremana.
2025/05/08 - 23:10
Leon XIV.a munduaren aurrean aurkeztu da aita santu jantziaren osagai guztiekin, Frantziskok egin ez bezala
Aita santu berria San Petriko balkoian agertu da abitu luzearekin, elizatorrarekin, muzetarekin eta urrezko estolarekin, baita kordoiarekin eta gurutzearekin ere, Benedikto XVI.arena gogorarazten zuen irudia. Frantziskok, ordea, zuriz jantzita eta soilik gurutzearekin ateratzea erabaki zuen.
2025/05/08 - 23:04
Carlos Olabarri: ''Leon XIV.aren izen aukeraketak asko esaten digu aita santu honi buruz''
Salamancako Unibertsitateko Zuzenbide Kanonigoko irakaslaren ustez, Leon XIV.a aita santu berriak Frantzisko aita santuak egindakoari "jarraipena emango dio".
2025/05/08 - 22:22
Leon XIV.a, historiako lehen aita santu estatubatuarra
Adeitsua, moderatua, erreserbatua, Robert Francis Prevost Martinez kardinal estatubatuarra Frantzisko aita santuaren apustu handienetako bat izan zen. Mundu osoko apezpikuen eta Latinoamerikarako batzordearen arduradun izendatu zuen Bergogliok.
2025/05/08 - 21:40
Leon XIV.a aita santua Vatikanoko balkoira atera da eta fededunak agurtu ditu
Robert Francis Prevost Martinez kardinal estatubatuarra izendatu dute 276 aita santu. Eliza Katolikoaren historian aita santu bihurtu den lehen estatubatuarra eta agustindarra da.
2025/05/08 - 21:31
“Habemus Papam”: Horrela iragarri dute Leon XIV. aita santuaren izendapena
Dominique Mamberti kardinal protodiakonoa izan da Robert Francis Prevost Martínez kardinalaren izendapenaren berri eman duena San Petri basilikako balkoitik.
2025/05/08 - 21:16
Robert Francis Prevost, Leon XIV.a, Frantzisko Eliza Katolikoaren buruzagitzan ordezkatuko duen aita santua
Konklabearen laugarren bozketan eta bigarren egunean aukeratu dute kardinalek Eliza Katolikoaren 267. aita santua, Robert Francis Prevost estatubatuarra. Dominique François Joseph Mamberti kardinalak iragarri du izena.