Nolakoa izango da Leon XIV aita santu berriaren garaia?
Leon XIV.aren, Eliza Katolikoaren aita santu berriaren, aukeraketak aro berriari hasiera eman dio Vatikanoan. Francis Robert Prevostek hainbat erabaki hartu beharko ditu epe motzean, tartean, bere estiloa eta ohiturak ezarri nahi dituen edo bere aurreko Frantzisko aita santuarenak mantendu nahi dituen. Era berean, amaitu gabe geratu diren gai batzuei ere heldu beharko die.
Estiloa
Ikusiko dugun lehen gauzetako bat Prevostek aita santu argentinarraren estiloari jarraituko dion ala ez izango da. Frantziskok arrasto xumea hartu zuen bere oratoria eta itxuran, handitasun oro ukatuz. Urre-koloreko kaskularik ez, oropel handirik ez, liturgia kargaturik ez... eta bizirik zegoela erabili zituen zapata higatuekin lurperatu zen.
Vatikanoko balkoian 'Urbi et Orbi' bedeinkaziorako Leon XIV.ak egin duen lehen agerraldiaren irudia bestelakoa izan da. Jantzi zuriaren gainean mutzeta more bat zuela agertu da. Hala ere, datozen egunetan ikusiko dugu hobeto bere estiloa zein izango den, bere lehen keinu eta jantziekin.
Magisteritza
Frantzisko aita santuak, ordura arte ezinezkoak ziruditen ateak ireki zituen. Kurian emakumearen papera indartu zuen, Apezpikuen Sinodoan laikoak sartu zituen, dibortziatuak jaunartzera itzultzearen alde egin zuen eta erabaki eztabaidagarrienetakoa izan zen bikote homosexualen bedeinkazio "informala" ere onartu zuen.
Orain, bidegurutze batean dago Eliza Katolikoa eta Prevostek bide berrian gidatu beharko ditu, nahiz eta bere lehen mezuan abisatu duen "Jainkoak guztiak maite dituela baldintzarik gabe".
Bizilekua
Aita santuak, normalean, Jauregi Apostolikoan bizi izan ohi dira, San Pedro plazaren eskuinaldean. Frantziskok, ordea, nahiago izan zuen Vatikanoko Santa Marta egoitzako logelan bizi. Askoz gela soilagoa da, baina baita biziagoa eta gune jendetsuagoa ere.
Zer egingo ote du Leon XIV.ak?
Gortea
Aita santu berriak hartu behar duen lehen erabakietako bat bere laguntzaileei buruzkoa izango da. Erromako Kurian izango dituen kolaboratzaile hurbilenak aukeratu beharko ditu, zehazki Estatu idazkaria, bere eskuin esku boteretsu gisa jardungo duena.
Turkia
Hil baino hilabete batzuk lehenago, Frantziskok jakinarazi zuen Turkiara bidaia bat prestatzen ari zirela Nizeako Kontzilioaren 1.700 urteak ospatzeko. Zubi ekumeniko berri bat eraikitzeko asmoa ere bazuen, etorkizunean kristautasuna bateratze bidea zabalduz.
Leon XIV.ak bide hori jarraituko duen ala ez da beste jakingaietako bat.
Udako egoitza
Hamabi urteko agintaldian Erroma hegoaldean dagoen Castel Gangolfo jauregi ikusgarriaz ez gozatzea erabaki zuen Aita santu argentinarrak. Egoitza horretan igarotzen zuten uda bere aurrekoek, Vatikanoa baino freskoagoa zelako.
Herriko bizilagunek ez zuten ongi ikusi Frantziskoren erabakia; izan ere, horietako asko aita santuek eramaten zuten turismoaren kontura bizi ziren.
Bidaiak
Bidaia apostolikoek katolizismoaren buru berria nondik nora joango den ere erakusten dute. Frantziskok, adibidez, Lampedusa uharte italiarra aukeratu zuen, Afrikatik ihes egiten duten etorkinentzako atea dena.
Benedikto XVI.a, aita santu teologoa, bestalde, Barira (Italiako hegoaldea) joan zan 2005eko maiatzean, Eukaristia Biltzarra ixtera.
Txina
Frantziskoren garaiko mugarri geopolitikoetako bat Txinara egindako hurbilketa historiko bat izan zen. Herrialde horrekin Vatikanoak ez zuen harreman diplomatikorik 1951tik. 2018an, ordea, Egoitza Santuak eta Pekinek apezpikuen izendapena batera egitea adostu zuten, eta beste lau urterako berritu dute. Zer egingo du Leon XIV.ak?
Norabide geopolitikoa
Azken hamarkadan, Vatikanoak bere helburu geopolitikoak aldatu ditu, eta bere interesa ekialdera eta hego globalera, Asiara eta Afrikara, zuzendu du, horietan ari baita hazten katolikoen kopurua. Ikusteko dago aita santu berriak estrategia horri jarraituko dion ala, berriz ere, Europa erdigunean jarriko duen.
Bakarrik edo taldean agindu
Frantzisko zenak C9 izeneko taldea osatu zuen gobernatu ahal izateko. Bederatzi kardinalek osatutako kontseilua zen eta Eliza eta Kuria eraberritzeko aholkuak ematen zizkioten.
Honen gaineko erabakia ere hartu beharko du Leon XIV.ak hurrengo asteetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.