Leon XIV Aita Santua
Angelusa gidatu du berriro aita santuak Vatikanoan
Leon XIV.a aita santua Vatikanoan agertu da berriro, biriketako adenokartzinoma bat kentzeko urriaren 13an ebakuntza egin ostean. "Fase zail hau gaindituta, orain nire jarduerari ekingo diot pixkanaka", iragarri du. Halaber, jasotako babesa eskertu du.
Leon XIV.a aita santua ospitaletik atera da
Aita santua oinez atera da Erromako Gemelli erietxetik, irribarretsu eta bertaratutakoei diosala eginez. Bihar angelusaren otoitza gidatuko du Vatikanoan.
Aita santuaren ebakuntzaren osteko lehen argazkia
Vatikanoak Leon XIV.ari ebakuntza egin osteko lehen irudia zabaldu du, aita santua meza ematen erakusten duena.
Aita santuak iragarri du biriketan nodulu bat atzeman diotela eta ebakuntza egingo diotela
Leon XIV.ak azaldu duenez, artatu duten medikuek "esku hartzea egokia dela uste dute", eta, horien aholkuei jarraituz, "datozen egunotan nodulua kentzeko ebakuntza egitea" erabaki du. Angelusaren ostean jakitera eman duenez, "oso hasierako fasean eta ondo lokalizatuta" atzeman diote.
Leon XIV.a abusuen zazpi biktimarekin bildu da, pederastiaren aurrean "zaintzarik handiena" eskatu ostean
Aita Santuarekin egon direnen artean dago 80 urteko Jean-Marie Delbos, 50eko hamarkadan Pirinio Atlantikoetako Betharramgo Notre-Dame ikastetxe katolikoan abusuak jasandako gizona.
Jendetza batu da Parisen, Leon XIV.aren meza dela eta
Aita santuak duela 18 urte bisitatu zuen azkenekoz Frantziako hiriburua, eta gaur 700.000 fededun bildu dira Eliseo zelaietan. Atzo bezala, mukuru bete dira kaleak.
Hamar palestinar zauritu dituzte, bi tiroz, Israelgo kolonoek Zisjordanian egindako beste erasoa batean
Aita Santuak "Zisjordaniako populazio zibil palestinarraren aurkako indarkeriak bertan behera uztea" eskatu du, eta nazioarteko komunitateari premiaz eskatu dio "bi Estatuen konponbidea aurrera eraman dezatela, bake justu eta iraunkor baterako".
Aita santuak omenaldia egin die hildako migratzaileei Lampedusan, eta Frantziskoren ondarea omentzea eskertu du
Leon XIV .a aita santuak larunbat honetan Italiako Lampedusa uhartera egindako bisitan esan duenez, Mediterraneo itsasoan izandako milaka hildakoak "hartutako erabakien" eta "ahaztutako erabakien" biktima dira, eta migrazio dramaren aurrean axolagabekeria salatu zuen.
Leon XIV.a Kanaria Handian: "Giza duintasunak ez du pasaporterik"
Espainiara egindako bisitan, Aita Santuak Arguineguin herriko kaia bisitatu du, Kanaria Handiaren hegoaldean. Bertara iristen dira Afrikako migratzaileak dakartzaten txalupetako asko. Ekitaldian, testigantza oso gogorrak entzun dira, eta Leon XIV.ak gizakiaren duintasuna defendatu du.
Pradalesek, aita santuak Kanarietara egindako bisitan: "Gizarte aurreratuek migratzaileen integrazioan lagundu behar dute"
Imanol Pradalesek adierazi du Euskadik Estatutik Europako iparraldera mugitzen diren 45.000 pertsonaren joan-etorriari erantzun behar izan diola.
Albiste izango dira: Leon XIV.a aita santua Kanarietan, medikuen greba eta 2026ko Munduko Futbol Txapelketa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Albiste izango dira: Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrenaren hasiera, Leon XIV.a Bartzelonan eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren aurkezpena
Aita santua protagonista, Bernabeu futbol zelaian egin duten ekitaldi jendetsuan
70.000 lagun bildu ditu Leon XIV.ak Santiago Bernabeu futbol zelaian, Madrilgo elizbarrutiko elizekin egindako topaketan. Christian Galvez eta Patricia Pardok aurkeztuta, David Bustamante, Daniel Diges eta Diana Navarroren musikaz, magiako ikuskizun batez eta Santi Rodriguezen umorezko monologoaz gozatu dute, besteak beste.
Elizaren sexu-abusuen 6 biktimarekin bildu da aita santua, ordubetez
Vatikanoko prentsa bulegoak jakinarazi duenez, aita santuak hitzeman die kontuan hartuko dituela jasotako proposamenak "etorkizuneko ahaleginetarako oinarri izan daitezen eta Eliza leku benetan segurua izan dadin".
Leon XIV.a aita santuak migratzaileei babesa, harrera eta integraziorako benetako aukerak ematea eskatu du
Historian lehen aldiz, aita santu batek hitzaldia eman du Espainiako Kongresuan. Besteak beste, abortuaren eta eutanasiaren kontra hitz egin du, estatuen berrarmatzea salatu eta aurkaria deskalifikatzea kritikatu.
Espainiako Gobernuak preskripzio epea zabaltzeko legea blokeatu duela salatu dute Elizaren abusuen biktimek
Reparacion Integral Ya (RIYA) elkarteak Leon XIV.a aita santuari eskatu dio pederastia delituen preskripzio epeak luzatzearen alde egiteko. Halaber, Felix Bolaños Presidentetzarako eta Memoria Demokratikorako ministroak Kongresuan agerraldia egin dezala eskatzeko galdegin die talde parlamentarioei.
Albiste izango dira: EITB Data, aita santua sexu abusuen biktimekin bilduko da eta Iran-Israel gatazka
Aita santua Elizak egindako sexu abusuen biktimekin bilduko da arratsaldean
Madrilen egingo duen azken egunean batzartuko da Leon XIV.a biktimekin, Kongresuan hitzaldia eman eta gero.
Milioi bat pertsona baino gehiago joan dira aita santuaren mezara Madrilen, eta kultur zein kirol ordezkariekin topaketa izan du arratsaldean
Besteekiko jarrera irekia izateko eskatu die Leon XIV.a aita santuak fededunei, batez ere behartsuei, gaixoei, bakarrik dauden pertsonei eta itxaropena galdu dutenei hurbiltzeko, hurkoari laguntzeko jarrera sustatuz.
Polarizazioa alde batera uzteko eskatuz hasi du Leon XIV.a aita santuak Espainiara egindako bisita
Madrilera iritsi denean, Felipe VI .a eta Letizia errege-erreginek, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta hainbat agintarik egin diote harrera. 130.000 pertsona zain zituen Madrilgo kaleetan, Errege Jauregiaren eta Nuntziaturaren artean. Iluntzean, 500.000 gazte elkartu ditu otoitz egiteko.