Leon XIV.a aita santuak migratzaileei babesa, harrera eta integraziorako benetako aukerak ematea eskatu du
Historian lehen aldiz, aita santu batek hitzaldia eman du Espainiako Kongresuan. Besteak beste, abortuaren eta eutanasiaren kontra hitz egin du, estatuen berrarmatzea salatu eta aurkaria deskalifikatzea kritikatu.
Leon XIV.a aita santuak giza duintasuna erdigunean jartzea aldarrikatu du Espainiako Kongresuan astelehen honetan egin duen hitzaldian, eta migrazioaren krisiaren aurrean migratzaileei babesa, harrera eta integraziorako benetako aukerak ematea.
Benedikto XVI.a aita santuak 2011n Alemaniako Parlamentuan esandakoa bere egin du Leon XIV.ak, eta klase politikoari gogorarazi dio bizi-baldintza duinak bermatu egin behar dira, eta hori ezin dela unean uneko egoera politikoaren araberakoa izan.
Abortuaren eta eutanasiaren aurka
Eutanasia eta abortua zuzenean aipatu gabe, baina bizitzaren aldeko defentsa irmoa egin du aita santuak. Horren esanetan, bizitza defendatzea zibilizazioaren beraren helburu bat da, eta horregatik giza bizitza oro aitortu eta zaintzeko deia egin du, sorkuntzatik gainbehera naturala gertatzen den arte.
"Bizitzak oinarrizko balio izateari uzten badio zer etorkizun izango dute gure gizarteek?", galdetu du aita santuak.
Berrarmatzeari ez
Ameriketako Estatu Batuetako lehen pontifizeak kritikatu egin du nazioarteko egoera hauskorraren aurrean estatuak berrarmatzea izatea Europaren eta nazioartearen zati baten erantzuna.
Aita santuaren arabera, bakeak ausardia eta erantzukizun etikoa ez ezik, herri bakoitzaren nortasuna eta nazioarteko zuzenbidea errespetatzea eskatzen du.
Halaber, armekin benetako bake iraunkorra eraikitzea ezinezkoa dela esan du.
Horrez gain, benetako segurtasuna lortzeko oinarriak justizia, elkarrizketa, nazioarteko zuzenbidea eta herriak errespetatzea direla nabarmendu du.
Hizkera bakezalea erabiltzeko deia
Aita santuak adierazi duenez, aniztasun politikoak ez du ekarri behar aurkaria deskalifikatzea. Ildo horretan, hizkera zaintzea eskatu du, beti ere, inor lotsarazi gabe eta pertsona ororen duintasuna errespetatuz.
Gainera, "arlo juridikoa eta morala nahastu gabe", botere publikoaren eremua mugarritzearen eta muga moralak jartzearen alde hitz egin du.
Alderdien errekzioak
Aita santuak Kongresuan egindako hitzaldiak talde parlamentario gehienen oniritzia jaso du, baina gai batzuetan izan dira kritikak. EAJk "herrien aniztasunaren eta migrazio dramaren gainean" egindako aipamenak eta "legeak errespetutik egiteko" haren irakaspenak azpimarratu ditu. "Har ditzala apunteak behar dituenak", azpimarratu du Maribel Vaquero jeltzaleen Kongresuko bozeramaileak.
Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak adierazi duenez, bere taldea bat dator Leon XIV.ak Kongresuan emandako hitzaldiarekin, bereziki nazioarteko zuzenbidearen errespetuari, bakerako deiari eta migratzaileen duintasunaren defentsari buruz egin dituen adierazpenekin, nahiz eta abortuaren eta eutanasiaren aurkako aipamenak ez dituen babestu.
Bide beretik mintzatu da Patxi Lopez PSOEk Kongresuan duen bozeramailea. Hitzaldia txalotu du, bizikidetzaren eta adiskidetasunaren alde esandakoak, batik bat, baina onartu du alderdi "laiko" gisa ez datorrela bat abortuari eta eutanasiari buruz esan duenarekin.
Alberto Nuñez Feijoo PPren buruak, bere aldetik, erabat babestu ditu aita santuaren hitzak. Gainera, Feijook egungo politikaren printzipio falta deitoratu du, eta espainiar gehienek haren mezuarekin bat egiten dutela ziurtatu du, sinesmenak alde batera utzita.
Zure interesekoa izan daiteke
Sutea piztu da Barrundiako zereal-finka batean
Suhiltzaileak lanean izan dira sua kontrolatzeko. Sutearen ondorioz, A-3022 errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan.
Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu dute ehunka herritarrek, Irun eta Hendaia artean
'Ofizialtasuna. Euskal Herritik mundura!' lelopean, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eskatu dute ehunka herritarrek, Irun eta Hendaia lotzen dituen zubian. Gure Eskuk, 7baietz eta Gu ere bai! taldeek deitu dute ekitaldia. Besteak beste, EAJko eta EH Bilduko ordezkariak izan dira bertan.
Baionan dena prest, bost egunez zuri eta gorriz janzteko
Bihar, uztailak 15, hasiko dira bestak, eta igandera arte, uztailak 19, ia milioi bat pertsona gerturatuko dira Lapurdiko hiriburura. Tradizioari jarraituz, arratsaldeko 17:00etan hasiko dira jaiak, herriko etxeko balkoitik hiriko giltzak botatzearekin batera. Ostiraletik aurrera, bestagunera sartzeko 15 euro ordaindu beharko dira.
Baso-sute bat piztu da Goizuetan
Aitasemegi parajean piztutako suteak larreak eta pagadi bat hartu ditu; oraingoz, ez da zauriturik izan.
Erraldoien azken dantza sanferminei agur esateko
Bederatzi eguneko festaren ondoren, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak azken dantza egin du Iruñeko Udaletxeko plazan, Ezpeleta jauregira itzuli aurretik. Haur eta helduek hunkituta agurtu dituzte erraldoiak, buruhandiak, kilikiak eta zaldikoak, datorren urtera arte.
Euskal Selekzioa-Palestina futbol partidan bildutako diruarekin dohaintza solidarioa egin dute
Partida horretan bildutakoarekin (600.000 eurotik gora) dohaintza solidarioa egin die Euskadiko Futbol Federazioak Mugarik Gabeko Medikuei, Gazara laguntza humanitarioa bidaltzeko.
Intentsitate altuko bigarren sexu-eraso bat izan da sanferminetan
Hala baieztatu du Joseba Asiron Iruñeko alkateak astearte goizean. Honekin, aurtengo jaietako bigarrena litzateke. Guztira, 25 salaketa egon dira; 22, ukituengatik.
Naturaren legea, Cabarcenon: Zambi elefante eme mitikoa hil egin da, taldekideen arteko borroka baten ostean
50 urteko Zambi 1994an iritsi zen Cabarcenora, Alemaniatik, eta parkeko emeen artean zaharrenetako bat zen. Gatazka astelehen honetan gertatu zen, kideen arteko hierarkia ezartzeko borroka batean; horrelako liskarrak ohikoak izaten dira. Lau kume izan zituen Zambik Chisco bere bikotekidearekin batera, eta biak ala biak funtsezkoak izan ziren parkeko ugalketa-programa arrakastatsuan.
Heriotza kopuruak % 3,7 egin du gora Euskadin 2025ean, 23.214 hildakorekin
Eustatek argitaratutako datuen arabera, 2024an baino 822 heriotza gehiago izan dira 2025ean Euskal Autonomia Erkidegoan, eta gorakada horrek EAEko hiru lurraldeetan eragina izan du. Heriotza-tasaren hazkunde hori 80 urtetik gorakoen taldean izan da bereziki, eta tumoreak dira heriotza-kausa nagusia.
Entzierroetako hesia kentzen hasi dira Iruñean, sanferminetako jaien amaieraren atarian
Sanferminetako zortzigarren eta azken entzierroa amaitu bezain pronto, hesia osatzen duten 2.700 taulak kentzen hasi dira Hermanos Aldaz zurgindegiko langileak. 365 egun besterik ez dira falta 2027ko sanferminetarako!