TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: EITB Data, aita santua sexu abusuen biktimekin bilduko da eta Iran-Israel gatazka

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Janaria alimentos alimentacion elikagaiak supermerkatua supermercado
Supermerkatua.

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko ekainaren 8an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EITB Data: Azken EITB Datak aztergai izan ditu prestatutako jakien inguruan Hego Euskal Herriko biztanleek ditzten ohiturak. Ondorio nagusienen artean, sukaldean gero eta gutxiago egin eta gehiago kontsumitzen ditugula aurrez prestatutako platerak. Horien artean lider, prestatutako zopak eta kremak; pizzak, berriz, % 16-19 egin du atzera. 

- Aita santua, sexu abusuen biktimekin: Espainiara egiten ari den bidaiaren barruan, Leon XIV.a aita santua elizako kideek egindako sexu abusuen biktimekin bilduko da astelehen arratsaldean, Madrilen. Aurretik, baina, 10:30ean Diputatuen Kongresuan egongo da, eta hitzaldia egingo du han. Aita santu batek Espainiako Kongresuan hitz egingo duen aurreneko aldia izango da. 

- Iran-Israel gatazka: arre datoz urak Ekialde Hurbilean. Su-eten iraunkorrera bidean negoziazioak aurrera zihoazela zirudienean, azken orduotan Iran eta Israelen arteko gatazka hauspotu dira, eta itxaropenak, ahitu. Israelek Libano bonbardatzen jarraitzen du, eta Iranek, Israel; eta azken horrek erantzun egin die Iranen erasoei, Trumpek eusteko eta ez erantzuteko eskatu arren. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X