Albiste izango dira: Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrenaren hasiera, Leon XIV.a Bartzelonan eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren aurkezpena
Eusko Jaurlaritzak Carlton hotelean (Bilbo) gobernu bilera egin zuenekoa. Artxiboko argazkia: EFE
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko ekainaren 9an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrenaren hasiera: Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrena oroitzeko urteari hasiera emateko eta aurkezteko ekitaldia egingo da Ajuria Enean, 12:00etan, Imanol Pradales lehendakaria buru dela.
- Leon XIV.a, Bartzelonan: Leon XIV.a aita santua Bartzelonara iritsiko da eta gaur-biharretan han egongo da. 12:25 aldera helduko da Prat aireportura, eta 13:00etan homilia egingo du Santa Creu eta Santa Eulàlia katedralean. 20:00etan Lluis Companys estadio olinpikoan hitzaldia egingo du.
- Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren aurkezpena: Bertsozale elkarteak irailaren 19an hasi eta abenduaren 20an Nafarroa Arenan amaituko den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa aurkeztuko du.