LGTBI
2021/06/28 - 21:59
Bilboko kaleak kolorez bete dira LGTBI+ harrotasunaren Nazioarteko Egunean
Ehunka pertsona kalera atera dira Bilbon sexu eta genero aniztasunaren errespetua aldarrikatzeko, baita homofobia eta transfobia salatzeko ere.
2021/06/28 - 20:17
Euskal LGTBI+ Behatokia sortu dute, "benetako berdintasuna" lortzeko asmoarekin
Aldarte, AMPGYL, Bizigay, Errespetuz, Gaylespol, Gehitu, Izanez, LGTBerri eta Naizen elkarteek sustatu dute proposamena.
2021/06/28 - 16:36
Gorroto delituak eta diskurtsoak ekiditea eta berdintasuna, LGTBI Behatokiaren nahiak
Behatokia euskal LGTBI legearen zirriborroan ari da lanean eta konpromioa eskatu die bai erakundeei eta baita gizarteari ere.
2021/06/28 - 15:47
Nafarroako Gobernuaren eta Parlamentuaren ekitaldia, LGTBI+ harrotasunaren Egunean
Bi erakundeek diskriminazio mota oro desagerrarazteko politika publikoak bultzatzeko konpromisoa berretsi dute.
2021/06/28 - 14:55
EHGAM mugimenduak 'Pikara Magazine' elkarteari eman dio Urrezko Hirukia saria
EHGAMek argitalpen hau saritu du feminismo kritikotik askatasun afektibo-sexualen eta genero-autodeterminazioaren alde egiten duen kazetaritzagatik.
2021/06/28 - 11:53
Eusko Legebiltzarrak bat egin du LGTBI harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin
Legebiltzarkideek elkarretaratzea egin dute gaur goizean "aniztasunaren eta eskubideen alde" lelopean.
2021/06/27 - 14:00
LGTBI+ Harrotasuna: politikoa da, kolore asko ditu eta ez dago salgai
Intifada Marika eta Ozen! plataformek E28aren irakurketa kapitalista eta LGTBI+ kolektiboaren aldarrien merkantilizazioa salatu dute.
2021/06/26 - 18:07
LGTBI kolektiboko migranteentzat are latzagoa da Mexikotik AEBetara iristea
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntza programaren bidez, igarobidean doazen zenbait emakume transexualekin hitz egiteko aukera izan du EITB Mediako lantaldeak.
2021/06/24 - 22:37
EBren gehiengoak indarrak batu ditu Hungariako lege homofoboaren aurka
Mark Rutte herbehereetako lehen ministroak esan du Hungariak ez duela tokirik EBn, baina Viktor Orban hango buruzagiak erantzun du ez dutela legea irakurri ere egin.
2021/06/23 - 17:57
Gehituk lege bat eskatu du berdintasun soziala bermatzeko
Asteleheneko Harrotasunaren Eguna dela eta, elkarteak nortasunaren garapen askerako eskubide konstituzionala bermatzen duten hainbat lege onartzea eta aldatzea eskatu du.
2021/06/21 - 22:32
Asteburuan Zornotzan sexu-eraso bat eta eraso homofobo bat izan direla salatu dute
Akelarrek eta Talde Feministak deituta, elkarretaratzea egin dute gertakariak salatzeko.
2021/06/21 - 21:47
Pintaketa homofoboak egin dituzte Gasteizko Umandi ikastolan
Ostadar koloreko mural baten gainean "Francorekin horrelakorik ez!", "Transformerrik ez!" eta "Marikak" idatzi dute, ikastolak salatu duenez.
2021/06/15 - 21:54
Hungarian legez debekatu dute ikastetxeetan homosexualitateaz hitz egitea
Hungarian debekatu egin dute ikastetxeetan homosexualitateaz hitz egitea, baita adin txikikoei sexu aldaketaz hitz egitea ere. Parlamentuak Orban ultrakontserbadorearen lege homofoboa babestu du.
2021/06/10 - 22:26
Basauriarrek kaleak hartu dituzte Ekainek jasandako eraso homofoboa salatzeko
Manifestazio jendetsua egin dute arratsalde honetan Basaurin, Ekain Perrinok joan den igandean jasan zuen eraso homofoboa salatzeko eta 23 urteko gazteari babesa eta elkartasuna adierazteko.
2021/06/09 - 19:56
Ekain Perrino, eraso homofoboaren biktima: "Sekula ez da borrokan etsi behar"
23 urteko gazteak esan du konortea galduta ere kolpeak eman zizkiotela, eta guztia "susto batean" geratu den arren, "hiltzeko arriskuan" egon zela.
2021/06/09 - 15:04
LGTBI taldeek Basauriko eraso homofoboan ofizioz jardutea eskatu diote Fiskaltzari
Gainera, manifestazioa antolatu dute bihar arratsalderako. 19:00etan hasiko da Basauriko udaletxetik eta Bizkotxalde parkean, hau da, erasoa gertatu zen toki berean amaituko da.
2021/06/08 - 11:39
"Datozen 24 orduetan izan dezakegu Trans Lege berria erregistratzeko akordioa"
2021/05/17 - 23:53
Bi emakumezko hautagai sexu joeragatik diskriminatu zituzten Arkautin
Ertzain izateko hautagaiak ziren, eta auzitegiak orain "behin-behinean Ertzaintzako agente postuak" ematera behartu du Segurtasun Saila.
2021/05/17 - 16:14
Carmen Calvo eta Letoniako Gobernuarentzat dira aurtengo Latorrizko Gehitu Sariak
Latorrizko Gehitu saria elkarteak LGTBIQ+ eskubideen aurka doazen adierazpenak argitaratu dituzten pertsonei edo erakundeei ematen dien "kontrasaria" da.
2021/05/17 - 13:49
Gizarte inklusiboagoa eta askotarikoa aldarrikatu du Berdinduk
Eusko Jaurlaritzaren sexu- eta genero-aniztasunari buruzko informazio-zerbitzuak salatu duenez, "sexu eta genero aniztasunarekiko gorrotoak eragindako erasoak" egiten dira oraindik.