Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Asteburuan Zornotzan sexu-eraso bat eta eraso homofobo bat izan direla salatu dute

Akelarrek eta Talde Feministak deituta, elkarretaratzea egin dute gertakariak salatzeko.
Erasoen aurkako elkarretaratzea, Zornotzan. Argazkia: EiTB
Erasoen aurkako elkarretaratzea, Zornotzan. Argazkia: EiTB

Zornotzako Aniztasunaren aldeko Plataformak, Akelarrek, salatu du bi eraso izan direla asteburuan: neska gazte batek jasandako sexu-erasoa, eta gizonezko gazte batek sexu joeragatik jasotako eraso homofoboa.

Ertzaintzak, oraingoz, ez du salaketarik jaso sexu-erasoaren inguruan, Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez.

Akelarrek ohar batean azaldu duenez, gizon gazte bati eraso egin zioten "fisikoki eta ahoz" bere sexu joeragatik. Taberna itxi ostean kalera atera zirenean koadrila batek bere aurka jo omen zuen. Gainera, biktima babesten saiatu zen beste pertsona bati ere eraso egin zioten.

Gaur arratsaldean elkarretaratzea egin dute udalerri bizkaitarren erasoak salatzeko, eta Akelarrez gain, herriko Talde Feministak ere bat egin du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X