LGTBI
2020/02/18 - 15:13
''Mi pequeño gran samurai'' dokumentalak irekiko du Zinegoak 2020
Bere buruaz beste egin zuen Ekai Lersundi trans gaztearen istorioa jasotzen du dokumentalak. Arantza Ibarrak zuzendu du filma eta Ekairen gurasoen testigantzarekin josi du istorioa.
2020/02/10 - 12:36
"Mi pequeño gran samurai" labur dokumentalak irekiko du Zinegoak
Ekai Lersundi 2018. urtean bere buruaz beste egin zuen gazte transaren bizitza jasotzen du lanak. Martxoaren 24tik martxoaren 8ra egingo dute Bilboko Gaylesbitrans Zinemaren Jaialdian.
2020/01/21 - 13:23
Pepa San Martin txiletar zuzendariak jasoko du Zinegoakeko ohorezko saria
Otsailaren 24an emango diote saria, Arriaga antzokian, Bilboko Gaylesbitrans Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren inaugurazio galan.
2020/01/07 - 13:29
Izateko, sentitzeko, maitatzeko eta bizitzeko hamaika modu, Zinegoaken ikusgai
Zinegoak Bilboko gaylesbitrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren 17. edizioko kartelaren protagonista emakume zis baten eta emakume trans baten maitasun istorioa da.
2020/01/06 - 22:45
Eraso homofoboa Muskizen, futbol partida batean, epaile baten aurka
Epaile homosexual bati irain homofoboak esan zizkioten asteburuan Muskizen, eta haren autoan kalteak egin zituzten.
2019/09/23 - 12:25
Gizon bat atxilotu dute Avilesen emakume transexual bat hiltzea egotzita
Biktimaren gorpua larunbatean aurkitu zuten Asturiasko herri horretako etxebizitza batean. Hainbat labankada zituen.
2019/09/21 - 23:03
Ehunka pertsonak EuroPride jaialdiaren aurka protesta egin dute Bilbon
Manifestazioa Arriagan antzokitik abiatu da, eta Bilboko Kale Nagusia zeharkatu ondoren Euskalduna jauregian bukatu da.
2019/09/21 - 22:49
Milaka pertsona bildu dira Bilbon, EuroPrideren 'ereu kapitalistaren' aurka egiteko
Era berean, Harro! plataformako kideek "LGTBI mugimenduaren instrumentalizazioa" eta antzeko ekitaldiak "diru publikoarekin ordaintzea" ez dela zilegi salatu dute.
2019/09/21 - 16:15
'LGTBI mugimenduaren instrumentalizazioa' salatuko du Harro! plataformak Bilbon
Harro! plataformak manifestazioa antolatu du gaur arratsaldean Bilbon, Europridek Bilbon antolatu duen topaketa salatzeko.
2019/09/21 - 10:02
Amets M. de Heredia: 'Manifestazioa mugarria izango da LGTBI kolektiboarentzat'
Europridek antolatuta Bilbon egiten ari diren topaketa salatzeko, manifestazioa antolatu du Harro! plataformak gaur arratsalderako. 'LGBTI mugimenduaren instrumentalizazioa' salatuko dute.
2019/09/19 - 19:58
Lehenengo LGTBI konferentzia atlantikoa hasi da Bilbon
Giza eskubideen alde lan egiten jarraitzeko eta munduko hainbat lekutan nola bizi duten eztabaidatzeko biltzarra da.
2019/09/19 - 11:49
Bilbo, LGBTI kolektiboaren eskubideen eztabaidagune
Asteburuan, European Pride Organisers Association deituriko erakundeak (EPOA) batzar nagusia egingo du Bilbon eta bertan erabakiko da 2022an zein hiri izango den Europride jaialdiaren egoitza.
2019/09/12 - 19:28
Bilbo LGTBIQ eskubideen munduko egoeraren eztabaidagune bihurtuko da
Europako LGTBI elkarterik garrantzitsuenek biltzar nagusia egingo dute Bilbon, eta aldi berean, konferentzia atlantikoa ere egingo da.
2019/07/25 - 12:35
Puerto Ricoko gobernadoreak dimisioa eman du, protesta gogorren erdian
Politikari, kazetari, artista, LGTBIQ mugimendua eta Maria urakanaren biktimen kontra epelak esaten zituen txat baten edukia filtratu eta dozena bat egunera etorri da dimisioa.
2019/07/18 - 23:23
Izaro Antxia lehen futbol jokalari transexualak irain larriak jaso zituela salatu du
Joan den larunbatean partida batean irain larriak egin zizkiotela salatu du. Leioan, aniztasuna eta integrazioa ikusarazteko txapelketa batean gertatu zen.
2019/07/18 - 20:34
Adingabe transexualek izena aldatu ahal izatea babestu du Konstituzionalak
Hala ere, eskaera "heldutasun nahikoa" duten eta "transexualitate egoera egonkor" batean dauden adingabeek soilik egin ahal izango dutela zehaztu du Auzitegiak.
2019/07/18 - 00:58
Ipar Euskal Herriko homosexualek odola eman ahalko dute 2022tik aurrera
Egun, urtebetez sexu-harremanik izan ez duten homosexualek soilik eman ahal dute odola. Epe hori lau hilabetera murriztuko dute 2020ko otsailean.
2019/07/17 - 22:41
EuroPride jaialdia Bilbon egitearen aurka agertu da Harro plataforma
Harro plataformak manifestazioa deitu du irailaren 21ean, jaialdiaren antolatzaileak Bilbon egongo direla baliatuta.
2019/07/16 - 22:55
Mutil baten gurasoek semearekin izandako jokabide homofoboa salatu dute Gasteizen
Gasteizen, elkarretaratzea egin dute 16 urteko mutil baten gurasoek semea homosexuala zela jakitean eman zioten jipoia salatzeko.
2019/07/08 - 15:52
LGTBI kolektiboak hausnarketa egiteko eskatu dio Ciudadanosi
Larunbatean, alderdi laranjaren parte hartzeak istiluak sortu zituen harrotasunaren mobilizazioan. Ciudadanosek, berriz, Grande Marlaska ministroari leporatzen dio gertatutakoaren erantzunkizuna.