Adingabe transexualek izena aldatu ahal izatea babestu du Konstituzionalak
"Heldutasun nahikoa" duten eta "transexualitate egoera egonkor" batean dauden adingabe transexualek Erregistro Zibilean genero aldaketa eskatu ahal izatea babestu du Auzitegi Konstituzionalak, 18 urte bete beharrik gabe.
Pertsonen Sexu Izena Zuzentzeko Legearen 1.1 artikulua Konstituzioaren kontrakoa dela ebatzi du Auzitegiak; izan ere, sexu erreferentziaren aldaketa gauzatzea eragozten die adingabeei eta gurasoei Erregistroan.
Hala ere, eskaera "heldutasun nahikoa" duten eta "transexualitate egoera egonkor" batean dauden adingabeek soilik egin ahal izango dutela zehaztu du Auzitegiak. Hain zuzen ere, hori izan zen Gorenak planteatu zion zalantza, nahiz eta inguruabar horietan aldaketa baimentzearen alde agertu.
Auzitegi Gorenak 2016ko martxoan planteatu zuen zalantza, Benasqueko (Huesca) ume transexual baten auzia aztertzen ari zenean. Sexua aldatu nahi zuen Erregistro Zibilean, 18 urte betetzeari itxaron beharrik gabe.
Patricken auzia desblokeatzea ahalbidetuko du Konstituzionalaren erabakiak bederen. Organo sexual femeninoekin jaio zen eta emakume gisa izendatu zuten Benasqueko Erregistro Zibilean, baina hazi zenean errealitatea bestelakoa zen.
Erregistro Zibilean aldaketa eskatu zuten 13 urteko gaztearen gurasoek, gizonezko bat bezala izendatzeko: Patrick; baina eskakizuna atzera bota zuten instantzia judizial guztiek, aipatutako legea kontuan hartuz.
Zure interesekoa izan daiteke
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko
Euriteek alerta egoeran izango dute Mediterraneoa asteburuan, hainbat abisu aktibo baitaude
Milaka pertsona kalera atera dira etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzera
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon