Bea Sever: 'Haur transexualitatea pentsaezina izatetik pentsagarri izatera igaro da'
Bea Sever Chrysallis Euskal Herria adingabe transexualen familien elkarteko kidea da. Harekin mintzatu gara abiatzear duten proiektu berriaz, gaur hori aurkezteko antolatu duten jaiaz, eta ume transexualek eta euren familiek dituzten beharrez.
1. Aldaketa baten beharra ikusi duzue, zuon proiektua "berregituratzekoa". Noiz hartu zenuten erabakia, zergatik?
Egunerokoan harreman gutxi genuen Estatuko Chrysallisekin. Guk hemengo erakundeekin egiten dugu lan eta transferentziak daudenez, ez dugu Madrili begira egon behar. Gainera, zortzi familiatik 100 pasatuta, arreta eta laguntza emateko guk gure taldetxoak eta egiteko moduak sortu ditugu eta ez zuen zentzu handirik han, Madrilen, kuota ordaintzea eta hemen lan egitea. Modu eraginkorragoan lan egiteko hartu dugu erabakia batez ere. Duela bi hilabete edo hartu genuen erabakia.
2. Noiz izan du eklosioa Chrysallis EHk?
Pixkanaka joan da dena, baina batez ere komunikabideetan gehiago atera garen uneetan jende gehiago hurbildu da. Markesinen kanpainarekin, adibidez, edo Ekairen heriotzaren ostean… Otsailean izan zen, eta martxoan 10 familia berri izan genituen; apirilean, beste 10; maiatzean, beste 10; ekainean, beste 10. Horrela ibili gara… Arazoan, adibidez, aste bakoitzean bost familia berri sartu zitzaizkigun. Komunikabideetan gehiago agertzen garenean igartzen dugu familia gehiagok identifikatzen duela etxean duena.
3. Urtarrilaren 26an "festa" egingo duzue Donostiako Antzoki Zaharrean zuen izen eta logo berria aurkezteko. Zerbait aurreratzerik gaurkoaz?
Aurpegi ezagunak izango dira, jai giroan egingo dugu, eta denetik egongo da: umorea, ikuskizunak, abestiak, sorpresak... Ikus-entzunezko bat jarriko dugu ia lau urteetako ibilbide hau laburbiltzeko, eta beste bat, birala izatea nahiko genukeena, ezagunak diren aurpegiekin eta gure txikiekin egindakoa.
Egun horretan gure webgune berria ere jarriko dugu martxan. Gure ustez oso webgune potentea da. Lau urte hauetan, egunerokoan egin ditugun harremanen ondorioz sortutako jakintza islatu nahi izan dugu. Galderarik ohikoenak erantzungo ditugu, eta gainera, atal batean agertuko dira zenbait familiaren benetako bizipenak (euren argazkiak, umeen kontakizuna, baita familiena ere).
4. Lau urte hauetan asko izan dira lortutakoak. Zer nabarmenduko zenuke?
100 familia horiei babes emozionala, baliabideak eta informazioa emateko gai izan garela nabarmenduko nuke. Familien arteko sarea osatu dugu.
Beste alde batetik, pasatu gara haur eta nerabeen transexualitatea pentsaezina zen errealitate batetik pentsagarri bihurtzera; existitzen ez zen zerbait izatetik, edonork entzun behintzat entzun duen zerbait izatera.
Horrez gain, bide horretan lorpenak egin ditugu erakundeekin. Hezkuntzan, adibidez, lortu dugu protokolo bat egotea transexualitate kasu bat agertzen denean ikastetxe batean formakuntza jasotzen dute irakasleek eta ikasgelan lantzeko baliabideak. Guk nahiko genuke hori integrala izatea, ez itxaron behar izatea kasu bat egon arte irakasleek formazio hori jasotzeko, baizik eta guztiei ematea. Azken finean, 1.000 jaiotzetatik batean pertsonaren sexua ez badator bat esleitutako sexuarekin, ikastetxe guztietan agertuko da momenturen batean kasuren bat. Irakasleriak prest egoteko gogoa du, eta ez zaio formakuntza hori ematen.
Medikuntzan berdin gertatzen da. Medikuntza karrera osoan, psikologian, ez da ikasten. Profesionalak gogoekin daude, baina ez dituzte baliabide horiek, ez zaie formazio hori ematen.
Gu ibili gara formazioa ematen: baliabideak ematen, hitzaldiak eskaintzen, prestakuntza saioak, aholkularitza ematen… psikologoei, medikuei, irakasleei eta etortzen zaizkigu guztiei.
Gauza asko aurreratu ditugu baina oraindik, gauza asko falta zaizkigu.
5. Gizartearen aldetik ere sentsibilizazio eta ezagutza gehiago dagoela sumatu duzue…
Bai, hemen ia gehienok entzun dute, badakite existitzen dela. Dena den, ezagutza ez da batere sakona, oraindik nahastu egiten dute orientazioa, hau da, nor gustatzen zaidan, eta identitatea, hau da, nor naizen. Baina tira, behintzat ezagutzen dute gaia.
6. Gaur egun EAEko eta Nafarroako 100 familia zaudete elkartean. Ipar Euskal Herrira zabaltzeko asmorik?
100 familia horien artean bada bat Irungoa, baina Hendaiako eskolan duena alaba, eta gero badaukagu beste familia bat Iruñekoa, baina Frantziako nazionalitatea duena. Beraz, bai, ari gara hor gaia mugitzen eta joango gara ikusten. Pixkanaka-pixkanaka. Frantzian ez dute inolako legerik.
7. Lege aldetik oso egoera ezberdina dute hiru administrazioek, ala?
Nafarroan oso ondo gaude. Oso lege ona da 2016koa, Estatuko onenetarikoa. Osasun arloan oso arreta ona eta hezkuntzan ere oso ondo ari dira.
Euskadin hori dugu helburu: 2012ko legea berritu. Iazko otsailaren 7an aurkeztu genuen legearen zirriborroa Eusko Legebiltzarrean. Oraindik zain gaude, bilera bakarra izan dugu, eta euren kontraproposamenean, gainera, psikiatrak kentzeko asmorik ez dutela esan ziguten, orduan uste dut negoziazio gogorra izango dela, baina espero dugu lortzea, izan ere, gaur egun Espainiako Estatuan atera diren legeak bakoitza aurrekoa baino hobea izan da.
Frantzian ez dago inolako legerik, orduan ez dakite nola jokatu eskoletan… legerik ez dagoenez, sobre la marcha egiten dira gauzak, bakoitzaren borondatearen arabera. Gainera, informazio oso gutxi daukate.
8. Aurrera begirako erronkak?
2016an lortu genuen oso lege potentea Nafarroan, eta horretan gure helburu gehienak betetzen dira. Horren ondorioz sortu zen Transbide osasun zerbitzua, pixka bat gure erreferentea den Transit Kataluniako osasun zerbitzuaren eredu berdina jarraituz. Familiak oso pozik daude. Guk Euskadin hori lortu nahiko genuke, eta horretarako 2012ko legea, bere momentuan aitzindaria izan zena, oso zaharkituta geratu dena, bertan behera utzi eta lege berri bat beharko genuke. 2102ko legeak dio legearen objektuak izango direla txosten psikiatrikoen bidez euren transexualitate egoera erakusten duten pertsonak. Patologizantea da oinarritik. Hori atzean utzi behar da, eta psikiatria paretik kendu eta osasun arreta beste ikuspegi batetik ematea nahiko genuke.
Hezkuntzan, esan bezala, formazio integrala ematea profesionalei.
Zure interesekoa izan daiteke
Hantabirusak kaltetutako 'MV Hondius' gurutzaontzia larunbatean porturatuko da Kanarietan
Ontzian doazen 14 espainiarrak Madrilgo ospitale batera eramango dituzte, osasun-azterketa egitera. Oraingoz, inork ez du hantabirus gaitzaren sintomarik.
Loteria txartelak kontratuak al dira? Abokatu batek argituko digu
Arratiko Zekorrak errugbi taldeak aitortu duenez, Gabonetako Loterian behar baino 225 txartel gehiago saldu zituen, eta, beraz, 80 bat lagunek ezin izan dute saria jaso. Txartel bakoitzari 10.000 euro dagozkio, 2,2 milioi euro inguru dira guztira. Dagoeneko 21 salaketa daude. Abokatu batek argitu duenez, klubak erantzukizun zibila izan dezake, eta baita penala ere.
Hantabirusa duten hiru bidaiari ebakuatu dituztela eta Herbehereetara bidean direla baieztatu du MOEk
Ontziko medikua ez dute azkenean Kanarietara eramango, bere osasunak hobera egin baitu. Munduko Osasun Erakundearen zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, osasun publikorako arrisku orokorrak "txikia izaten jarraitzen du".
Gizakien artean kutsa daitekeen andui batekoa da gurutzaontziko hantabirus agerraldia
MV Hondius ontzian izandako agerraldiak hiru heriotza eragin ditu, eta MOErekin lankidetzan ari den laborategi baten arabera, Andes anduiari dagokio.
Maialen Mazon hiltzeaz akusatutako gizona, lagun bati: "Ederra egin dut"
Prozesu judizialak aurrera egin du, eta akusatuak krimenaren ondorengo orduetan zer egin zuen agerian geratu da: Valentziara ihes egin nahi izan zuela zehaztu dute.
Clavijok ez du nahi hantabirusak kutsatutako gurutzaontziak Kanarietan geldialdia egitea, eta Sanchezekin premiazko bilera bat egitea eskatu du
Kanarietako presidenteak zalantzan jarri du Espainiako Gobernuak ontzia Kanarietan amarratzeko hartutako erabakia, eta eskatu du kasuaren osasun-kudeaketako protokolo-aldaketari buruz azalpenak eman ditzala berehala.
19 urteko kartzela zigorra ezarri diote Jerome Verin boxeolari ohiari, Eric Courdy hiltzeagatik
2024ko uztailaren 11n, eztabaida baten ostean, Jerome Verinek eraso egin zion Eric Courdyri autobus geltoki batean, eta sei egun koma egon eta gero hil zen.
Gutxienez 21 lagunek salaketa jarri dute Arratiko Zekorrak errugbi taldeak saldutako loteria txartelen auzian
Behar baino 225 partaidetza gehiago saldu zituela aitortu du Arratiko Zekorrak errugbi taldeak eta, horren ondorioz, 80 bat lagunek ezin izan dute saria kobratu: 10.000 euro partizipazioko; 2,2 milioi euro inguru, guztira.
Bi ibilgailuk istripua izan dute Erandion, eta auto-ilarak daude BI-30 errepidean, Txorierriko igarobidean,
Ezbeharra 12. kilometroaren parean gertatu da, eta zirkulazioa murriztu behar izan dute Galdakaorako noranzkoan.
Hantabirusa agertutako gurutzaontzia Kanarietan atrakatzeko baimena eman du Espainiako Gonbernuak, eta larri dagoen medikua han artatuko dute
147 lagun daude ontzian, eta hiru hildako daude. Cabo Verden dago, eta hiruzpalau egun barru artxipelagora iristea espero dute. Bertan, larri dagoen medikua artatuko dute.