Pertsona transexualei mediku txostenik gabe onartuko diete genero identitatea EAEn
Eusko Legebiltzarrak ostegun honetan onartutako lege erreformari esker, aurrerantzean pertsona transexualak ez dituzte "gaixo gisa artatuko", alegia, hormonen tratamendua jasotzeko orduan, mediku txostenik gabe aitortuko diete genero identitatea.
Horrenbestez, 2012ko legea aldatu du Legebiltzarrak. Genero identitate arrazoiengatik diskriminaziorik ez egoteko eta pertsona transexualak onartzeko lege proposamen horrek EAJren, EH Bilduren, Elkarrekin Podemosen eta PSE-EEren babesa jaso du; hots, ekimena bultzatu zuten alderdiena.
PPk, aitzitik, ez du horren alde egin. Hain zuzen ere, abstenitu egin da, "beharrezkotzat" jotzen ez duelako, "egungo araudiak argi uzten baitu transexualitatea ez dela gaixotasun bat".
Aldaketa horrekin, aurrerapausoa eman dute prozesua despatologizatzeko orduan, "sexu identitatearekin gertatzen den bezala, genero identitatea ere ezin delako diagnostikatu".
Modu horretan, 3. artikuluaren berridazketak zehazten du transexualitatetzat hartzen dela pertsona bati jaiotzean, genitalean oinarrituta, ezarritako sexua bat ez datorrenean pertsona horrek sentitzen duenarekin.
Testu horren arabera, "transexualitatea ezagutzeko bide bakarra dago: pertsona horrek esaten duena entzutea; hau da, "ez dago ezer diagnostikatu beharrik, ez baita gaixotasun, gaitz edo osasun-arazo bat".
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebizitzaren aldeko protesta jendetsua egin dute Madrilen, eta greba orokorra prestatzen ari dira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko