LGTBI
2020/10/11 - 17:35
LGTBI kolektiboari buruzko formazioa jasoko du Gasteizko Udaltzaingoak
GAYLESPOL elkartearen eskutik jasoko du prestakuntza, eta LGTBI kolektibo osoaren eskubideak bermatzea da helburua, Udaltzaingoaren barruan zein kanpoan.
2020/06/29 - 01:01
''Saretuz borrokak dirau'' lelopean atera da LGTBIQ+ kolektiboa kalera
Urtero bezala, ehundaka pertsona atera dira kalera oraindik ere LGTBIQ+ kolektiboko pertsonek egunero jasaten dituztela erasoak salatzera.
2020/06/28 - 22:29
EH Bilduk Bilboko harrotasunaren manifestazioan parte hartu du
EH Bilduk argi utzi nahi izan du bat datozela LGTBI+ pertsona eta aldarrikapenekin, bereziki munduan haien kontrako jarrerak ugaltzen ari direla ikusita.
2020/06/28 - 16:55
Giza kate, dantza eta manifestazioek sexu askatasuna aldarrikatu dute Euskal Herrian
Gehitu taldeak manifestua egin du publiko, Euskal Autonomia Erkidegoan "lege zehatz bat" eskatzeko, LGTBIQ+ "mugimenduaren eskubideak bermatzeko eta diskriminazio ororekin amaitzeko".
2020/06/27 - 17:04
Kattalin Miner, Urrezko Hirukia 2020, 'Moio, Gordetzea ezinezkoa zen' liburuagatik
Trapuzko Espartina, ostera, TERF Feminista Erradikal Trans-Baztertzaileei eman die EHGAM elkarteak, “bere gorroto diskurtso transoboagatik”.
2020/06/26 - 13:35
Bilbao Bizkaia HARROk kultur eta aisialdi jarduerak egingo ditu ekainak 28 inguruan
Segurtasun arrazoiengatik eta pandemia dela eta, aurten ez da itsasadarrean itsasontzien desfilerik izango, ezta kontzerturik ere.
2020/06/22 - 15:12
Bilboko Udalak LGTBIQ+ banderarekin argiztatuko du fatxada
Udalak fatxada argiztatuko du aste honetan zehar ekainaren 28rarte, igandea, Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
2020/06/16 - 02:07
AEBko Gorenak LGTBIQ komunitatea babestu du, lan-diskriminazioaren aurrean
Auzitegiak ebatzi duenez, XX. mendeko 60ko hamarkadan onartutako eskubide zibilen legeek debekatu egiten dute homosexualen eta transexualen aurkako diskriminazioa, lan-arloan.
2020/05/17 - 17:09
Aske bizitzeko eskubidea aldarrikatu du LGTBI kolektiboak
Homofobiaren, transfobiaren eta bifobiaren aurkako nazioarteko eguna da gaur. 30 urte dira Munduko Osasun Erakundeak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik atera zuela.
2020/05/17 - 11:48
Pandemiak sortutako beldurrak atzera pausoak eragitearen beldur da LGBTIQ kolektiboa
"Etxean geratzea onartzen dugu, baina ez dugu onartzen beldurra erabiltzea orain arte egindako bidean atzera pausoak emateko", adierazi dute "LGBTIQfobia"ren aurkako Nazioarteko Egunean.
2020/04/25 - 16:20
Poliziaren erasoak salatu dituzte pertsona transgeneroek, Kolonbian
Kolonbian, pertsona transgeneroak identifikatzen diren generoaren arabera atera daitezke kalera. Baina, salatzen dutenez, poliziak ez du oso ondo ulertu salbuespena.
2020/03/09 - 11:11
“Nech je svetlo” eslovakiar filmak irabazi du Zinegoakeko Sari Nagusia
Bilboko Gaylesbitrans Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren aurtengo film sarituek ezaugarri nagusi bi izan dituzte: indarkeria heteropatriarkalaren salaketa eta sexu aniztasunaren aldarria.
2020/02/24 - 22:32
'Mi pequeño gran samurai' dokumental laburrak eman dio hasiera Zinegoak jaialdirari
Ondarroako ekai gazteari buruzko 'Mi pequeño gran samurai' dokumental laburrak eman dio jaialdiari hasiera.
2020/02/18 - 15:13
''Mi pequeño gran samurai'' dokumentalak irekiko du Zinegoak 2020
Bere buruaz beste egin zuen Ekai Lersundi trans gaztearen istorioa jasotzen du dokumentalak. Arantza Ibarrak zuzendu du filma eta Ekairen gurasoen testigantzarekin josi du istorioa.
2020/02/10 - 12:36
"Mi pequeño gran samurai" labur dokumentalak irekiko du Zinegoak
Ekai Lersundi 2018. urtean bere buruaz beste egin zuen gazte transaren bizitza jasotzen du lanak. Martxoaren 24tik martxoaren 8ra egingo dute Bilboko Gaylesbitrans Zinemaren Jaialdian.
2020/01/21 - 13:23
Pepa San Martin txiletar zuzendariak jasoko du Zinegoakeko ohorezko saria
Otsailaren 24an emango diote saria, Arriaga antzokian, Bilboko Gaylesbitrans Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren inaugurazio galan.
2020/01/07 - 13:29
Izateko, sentitzeko, maitatzeko eta bizitzeko hamaika modu, Zinegoaken ikusgai
Zinegoak Bilboko gaylesbitrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren 17. edizioko kartelaren protagonista emakume zis baten eta emakume trans baten maitasun istorioa da.
2020/01/06 - 22:45
Eraso homofoboa Muskizen, futbol partida batean, epaile baten aurka
Epaile homosexual bati irain homofoboak esan zizkioten asteburuan Muskizen, eta haren autoan kalteak egin zituzten.
2019/09/23 - 12:25
Gizon bat atxilotu dute Avilesen emakume transexual bat hiltzea egotzita
Biktimaren gorpua larunbatean aurkitu zuten Asturiasko herri horretako etxebizitza batean. Hainbat labankada zituen.
2019/09/21 - 23:03
Ehunka pertsonak EuroPride jaialdiaren aurka protesta egin dute Bilbon
Manifestazioa Arriagan antzokitik abiatu da, eta Bilboko Kale Nagusia zeharkatu ondoren Euskalduna jauregian bukatu da.