LGTBI
2019/07/07 - 15:47
Ciudadanoseko hainbat kide LGTBI martxatik atera behar izan ditu Poliziak Madrilen
Ciudadanos alderdiak Voxekin duen harremana ez du begi onez ikusten LGTBI kolektiboarn zati handi batek.
2019/06/29 - 00:18
Milaka lagunek manifestazioa egin dute Bilbon Harrotasunaren Nazioarteko Egunean
Mila pertsona baino gehiagok manifestazioa egin dute Bilbon. Mobilizazioa Jesusen Bihotzetik abiatu da 19:30 aldera, eta Kale Nagusitik ibilbidea egin du.
2019/06/28 - 23:10
Ostadar banderek kaleak hartu dituzte LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean
Mila pertsona baino gehiagok manifestazioa egin dute Bilbon. Gasteizen, ia 500 bat pertsonak, horietako asko gazteak, manifestazioa egin dute hiriaren erdialdean.
2019/06/28 - 23:03
Manifestazioa Donostian, LGTBI harrotasunaren nazioarteko egunean
Gay eta Lesbianen Nazioarteko Eguna dela eta, Donostian manifestazioa egin dute gaur, Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak antolatuta.
2019/06/28 - 22:37
Gasteiz ortzadarrez bete da harrotasun eguna ospatzeko
Gay eta Lesbianen Nazioarteko Eguna dela eta, Gasteizen manifestazioa egin dute gaur, Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak antolatuta.
2019/06/28 - 22:10
Manifestazioa Iruñean, LGTBI harrotasunaren nazioarteko egunean
Euskal hiriburu guztietan manifestazioakegin dituzte gay eta lesbianen eskubideak aldarrikatzeko. Hona hemen Iruñeko irudiak.
2019/06/28 - 20:00
Eraso homofoboa Bartzelonan: 'Heterosexual bihurtuko zaitut kolpeka!'
Erasoa Bartzelonako McDonaldsen jatetxe batean gertatu zen atzo. Zeraman janzkera aurpegiratu zion gizon batek gazteari (@paleo_20-ren irudiak).
2019/06/28 - 18:22
Koloretako mosaiko erraldoi bat Gasteizen, gizartean dagoen aniztasuna islatzeko
Ekainaren 28a mila kolorez markatutako eguna da egutegian. Euskal Herriko herri eta hiri denetan izango dira gaur ekitaldiak.
2019/06/28 - 16:01
New Yorkeko Stonewall tabernan hasi zen sexu liberazioaren mugimendua 1969an
Poliziak homosexualen kontrako sarekada egin zuen Stonewall tabernan. Ohikoak ziren halako sarekadak, baina lehenengo aldiz, agenteei aurre egin zieten taberna barruan zeudenek.
2019/06/28 - 09:45
Euskal hiriburuetan egingo dituzten protestetan parte hartzeko deia egin du EHGAMk
Gay eta Lesbianen Nazioarteko Eguna dela eta, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean manifestazioak egingo dituzte gaur, Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak antolatuta.
2019/06/27 - 22:56
Adin batetik aurrera aisialdirako gunerik ez daukatela diote gay eta lesbianek
LGTBI elkarteek euren kezka azaldu dute, adin batetik aurrera gay eta lesbiana askok bizi duten egoeragatik. Askorentzat zaila da aisialdirako edota ligatzeko esparruak aurkitzea.
2019/06/27 - 15:28
Pertsona transexualei mediku txostenik gabe onartuko diete genero identitatea EAEn
EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk babestu dute genero identitate arrazoiengatik diskriminaziorik ez egoteko eta pertsona transexualak onartzeko 2012an sortutako legea berritzea.
2019/06/22 - 16:04
E28 Koordinakundeak LGTBI+ borrokaren merkantilizazioa salatu du
Bilbao Bizkaia Harro izenpenpean Ortzadar elkartea ari da aurten Bilboko LGBTI+ jaia antolatzen. E28-ko koordinkaundeak uste du horrek kolektiboa mintzen duela eta borroka merkantilizatzen ari dela.
2019/06/22 - 01:22
Urko Aristi EiTBko kazetariak jasoko du aurtengo Zilarrezko Gehitu Saria
Bere ibilbide profesional guztian LGTBI+ kolektiboko pertsonekiko erakutsi duen jarreragatik saritu du Gehitu elkarteak Urko Aristi.
2019/06/09 - 17:34
Fidantzapean aske utzi dituzte Londresen bi lesbianari eraso egin zieten bost gazteak
Maiatzaren 30ean bi emakume kolpatzea eta haiei lapurreta egitea leporatzen diete 15 eta 18 urte arteko bost gazteri.
2019/05/28 - 14:53
Pintada homofobo eta matxistak egin dituzte Gorlizko Ikastetxean
Faxismoari gorazarre egiten dion pintadaren bat edo beste ere egin dute bertan. Horri erantzuteko, Sorginen Alabakek deituta, elkarrataratzea egingo gute gaur, 19:00etan.
2019/05/25 - 17:06
Homosexualak gustura Taiwanen, ezkontzeko aukera onartu dietelako
Homofobiaren ondorio gogorrak pairatu dituzten homosexualek aurrerapausoa txalotu dute.
2019/05/24 - 11:38
Asiako lehen ezkontza homosexualak ospatu dituzte Taiwanen
Sexu bereko ezkontzak onartu eta astebetera, hogei bikote inguru joan dira epaitegira Taiwanen euren erlazioa ofizialtzeko.
2019/05/18 - 18:03
Ipar Euskal Herriko errugbilariak, homofobiaren aurkako kanpaina bateko protagonista
LGTBI komunitatearen eskubideak defenditzen dituen taldeak sentsibilizazio kanpaina berezia egingo du laster Baiona eta Biarritzeko errugbi taldeekin.
2019/05/17 - 12:18
Taiwan, sexu bereko pertsonen ezkontzak baimentzen dituen lehen herrialdea Asian
Neurriak aurrera ateratzeko babes nahikoa lortu du, aldeko 66 boto eta kontrako 27 jasota. Alderdi Demokratiko Aurrerakoiaren diputatuek gehiengo zabalarekin onartu dute legea.