ERASO HOMOFOBOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fidantzapean aske utzi dituzte Londresen bi lesbianari eraso egin zieten bost gazteak

Maiatzaren 30ean bi emakume kolpatzea eta haiei lapurreta egitea leporatzen diete 15 eta 18 urte arteko bost gazteri.
Londresen erasotutako bi neskak
Londresen erasotutako bi neskak

Britainia Handiko Poliziak aske utzi ditu, fidantzapean, Londresen bikote lesbiana bati eraso egiteagatik atxilotutako 15 eta 18 urteko bost mutilak. Maiatzaren 30ean bi emakume kolpatzea eta haiei lapurreta egitea leporatzen diete bostei. Ikerketak zabalik jarraitzen du, hala ere, jende gehiago ere nahastuta egon ote zen argitzeko.

Biktimak Melania Geymonat, Ryanair enpresak lan egiten duen 28 urteko azafata uruguaitarra, eta haren bikote estatubatuarra dira.

Bikotea autobusean zihoan, hainbat gaztek osatutako talde batek eraso egin zienean. Kolpatzeaz gain, poltsa bat eta sakelako telefono bat lapurtu zieten.

Emakumeek salaketa aurkeztu zuten Polizia aurrean, eta Facebook sare sozialean erasoaren ondoren ateratako argazkia publiko egin zuten: "Haserre nengoen eta hala jarraitzen dut. Beldur handia izan dut, baina ez da berria. Ez zait inporta publikoki queer bezala agertzea. Izan ere, maizago egin beharko nuke", adierazi dio Chrisek BBC kateari. Bere bikotekide Geymonatek indarkeria matxistari ere egotzi dio erasoaren jatorria: "Emakumeak garelako gertatu zaigu".

Eraso horrek hautsak harrotu ditu, eta Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak eta Jeremy Corbyn oposizioko buruak jazotakoa gaitzetsi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du

Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X