Libano
2020/08/14 - 12:25
Libano, larrialdi-egoeran leherketa eta koronabirusagatik
Michel Aoun Libanoko presidenteak asteazkenean onartu zuen leherketa izan baino bi aste lehenagotik zekiela portuan amonio-nitrato “kantitate handi bat” zegoela.
2020/08/12 - 11:06
Manifestariak eta polizia aurrez aurre, Beiruten
Laugarren egunez, istiluak izan dira Beiruteko Parlamentuaren inguruan eta 42 pertsona zauritu dira.
2020/08/10 - 22:54
Libanoko Gobernu osoak dimisioa eman du
Libanoko gobernuak dimisioa aurkeztu du. Portuko leherketaren eta ondorengo istilu eta dimisioen ostean, arratsaldean lehen ministroak iragarri du gobernu osoaren dimisioa.
2020/08/10 - 01:51
Libano: 250 milioi euroko dirulaguntza, dimisioak eta protestak Beiruteko kaleetan
Leherketak aurreneko bi biktima politikoak utzi ditu: Informazio eta Ingurumen ministroak. Bestalde, Libanoko Armadak bukatutzat eman du bilaketa eta erreskate lanen lehen fasea.
2020/08/09 - 01:06
Manifestariek Atzerri Ministerioaren egoitza hartu dute Beiruten
Polizia bat hil da Beiruteko erdialdean dagoen hotel batean, manifestarien aurkako borroketan, eta gutxienez 238 pertsona zauritu dira protestetan.
2020/08/08 - 22:24
"Amorruaren Egunak" hildako bat eta 700 zauritu utzi ditu Beiruten
Manifestariek Atzerri Ministerioa okupatu dute. "Beirut, iraultzaren hiriburua" eta "Beirut, armarik gabeko hiria", pankartak zintzilikatu dituzte egoitzan.
2020/08/08 - 00:36
Libanoko presidenteak ez du "kanpo-eragina" baztertzen Beiruteko leherketan
Aounek esan du ez dela kanpo-eragina baztertzen, misil bat "edo beste edozein ekintza".
2020/08/07 - 17:01
Elkartasuna da nagusi Beiruten, eta bizilagunak kaltetuei laguntzen ari zaizkie
Balantze ofizialaren arabera, hildakoak 150etik gora dira eta zaurituak 5.000 inguru. Gobernuaren aurkako protestak areagotu egin dira bart.
2020/08/07 - 14:51
154ra igo da hildakoen kopurua Beiruteko leherketaren ondorioz
Leherketak 120 zauritu larri utzi ditu, eta 80.000 haur inguruk alde egin behar izan dute euren etxebizitzetatik.
2020/08/07 - 00:31
16 lagun atxilotu dituzte Libanon, Beiruteko eztandetako ikerketetan
Gainera, beste hainbat lagun ikertzen ari dira. Leherketen ondorioz, gutxienez 137 herritar hil dira, eta 5.000tik gora zauritu.
2020/08/06 - 23:09
Beiruteko herritarrak haserre agertu dira agintariekin
Herritarrek auzolanari ekin diote kaleak garbitu eta laguntza gehien behar dutenei laguntzeko. Macron han egon da gaur eta iraultza oihuak entzun dira bere bisitan.
2020/08/06 - 11:34
Gutxienez 137 hildako eta desagertu, eta 5.000 zauritu, Beiruteko leherketetan
Hipotesi nagusia da biltegi batean zeuden amonio-nitratoko 2.750 tonek segurtasun-baldintza eskasengatik egin zutela eztanda.
2020/08/06 - 02:09
Beiruten eztanda egin zuen amonio-nitratoa Georgiako portu batetik irten zen, 2013an
Tbilisi gertaturikoarekin lotzeko edozein ahaleginek "ez du oinarririk", Georgiako Gobernuaren arabera.
2020/08/05 - 22:36
Libanoko presidenteak, errudunei, "zigorrik gogorrena" jarriko zaiela iragarri du
Beiruteko portuko agintaritzako buruak atxilotzeko agindua eman du Libanoko Gobernuak.
2020/08/05 - 22:29
Erreskate taldeak desagertutakoen bila ari dira
Eztandak Beiruteko biztanleak ohiko jardueretan harrapatu zituen. Ospitaleek gainezka egin dute eta orain desagertutako lagunen bila jarraitzen dute.
2020/08/05 - 22:24
Mikel Ayestaranek Beiruti buruzko azken informazioa ekarri digu
Atzoko leherketarekin harremana dutela eta, Libanon lehen atxiloketak egin dituzte. Hildako, desagertutako eta zauritutako pertsona kopurua handia da.
2020/08/05 - 16:35
Gutxienez 100 pertsona hil dira eta beste 100 desagertuta daude Beiruten
Gutxienez 100 bat lagun hil, 100 lagun desagertuta eta 4.000tik gora zauritu eragin ditu amonio-nitratoaren leherketa batek.
2020/08/05 - 13:56
Amonio-nitrato biltegi batek eragin zuen Beiruteko leherketa, Hasan Diaben arabera
Libanoko lehen ministroaren esanetan, 2.750 tona amonio-nitratok "sei urte" zeramatzaten biltegi batean, "prebentzio-neurriak hartu gabe, herritarren segurtasuna arriskuan jarriz".
2020/08/05 - 13:34
Beiruteko leherketa
Libanoko hiriburuko lehergailu biltegi batean pilatuta zeuden 2.750 tona amonio-nitratok su hartu eta eztanda handia eragin zuten.
2020/08/05 - 12:34
Gutxienez 100 lagun hil eta 4.000tik gora zauritu Beiruten, leherketa handi batean
Oraingoz, ikertzen ari dira istripua ala atentatua izan den. Gainera, hainbat lagun desagertuta daude.