Libano
2024/01/03 - 13:02
Israelek Beiruten egindako erasoari ez erantzuteko eskatu dio Libanoko Gobernuak Hezbollahri
Libanoko Atzerri ministroak azpimarratu duenez, Hezbollah mugimendu xiitarekin hitz egiten ari dira eta 24 ordu itxaron beharko da erasoari erantzuten dioten ala ez jakiteko.
2024/01/02 - 20:57
Israelek sei pertsona hil ditu Beiruten, horien artean Hamas miliziaren buruzagietako bat
Hamasek Beiruten, Libanoko hiriburuan, duen bulego baten aurka drone batekin egindako eraso batek gutxienez sei pertsona hil ditu, tartean Saleh al Arouri milizia palestinarraren beso politikoaren 'bigarrena'.
2024/01/02 - 20:25
Israelek Hamasi eraso dio Libanon eta Saleh al Arouri, miliziako buruzagietako bat, hil du
Hamasek heriotza baieztatu du. Gainera, Israelek beste bost pertsona hil ditu erasoan. Palestinar Aginte Nazionalak, Libanok eta Iranek erasoa gaitzetsi eta eskualdean izan ditzakeen ondorioez ohartarazi dute.
2023/11/21 - 17:58
Israelek Libano hegoaldean egindako eraso batek Al Mayadeen hedabideko bi kazetari hil ditu
Urriaren 13an, Alma al Shaab hegoaldeko eremuan egindako antzeko eraso batean, Reuterseko bideokamerari bat hil zuten, eta agentzia bereko, AFPko eta Al Jazeerako beste kazetari batzuk zauritu zituzten.
2023/11/11 - 21:48
Al-Shifa ospitalean bi haur jaioberri hil dira inkubagailuak martxan edukitzeko argindar faltagatik
Israelgo Armadak Gazako lau ospitale handiak guztiz inguratu ditu, NBEren arabera. Mugarik Gabeko Medikuak elkartearen hitzetan, "Al Shifa ospitaletik ihes egiten saiatzen diren herritarrei tiro egiten ari dira".
2023/11/04 - 16:21
Antony Blinken AEBko Estatu idazkaria arabiar herrialdeen buruzagiekin batu da
Presioa egiten jarraitzeko eskatu dio Beirutek Blinkeni, Israelen erasoak geldiarazteko. Bitartean, Israelek, entzungor eginez, erasoak areagotu ditu azken orduetan.
2023/10/23 - 01:17
Israelek erasoak areagotu ditu Gazan, eta Zisjordania, Libano eta Siria ere bonbardatu ditu
239 palestinar hil dituzte azken 24 orduetan Gazako Zerrendan, gutxienez horietako 117, haurrak. Egunaren amaieran izan da azken erasoa Jabaliako errefuxiatu gunean. 13 pertsona hil dira eta 27 zauritu, adin txikikoak gehienak.
2023/10/22 - 13:27
Tensioa Israel eta Libano arteko mugan
Azken egunotan, milizia libanoarrak dozenaka misil eta kohete jaurti ditu Israelgo lurraldera, eta honek artilleriaz eta airez eraso gogorrak eginez erantzun dio. 38 pertsona hil dira hamabost egunean: 6 Israelen eta 32 Libanon.
2023/10/15 - 20:41
Israelen eta Hezbollahren arteko erasoak areagotu dira Libanoko mugan
Israel, batetik, eta Hezbollah eta milizia palestinarrak, bestetik, mugako bestaldearen kontrako erasoak egiten ari dira. Israeldik egindako batek, antza, herrialde arabiarrean dagoen NBEren bake misioaren kontra jo du.
2023/10/11 - 22:03
Libano eta Israelen artean enfrentamendu gogorrak sortu dira, Hizbulak misilak jaurti ondoren
Libanoko Hizbula talde xiitak bere gain hartu du gaur Israel iparraldean izan den erasoa. Misilak jaurti dituzte, eta egileen hitzetan, soldadu israeldar asko hil dira erasoan.
2023/10/09 - 23:55
Israelek Libano bonbardatu du helikoptero militarrekin
Goizean, Al Quds Brigadetako kideak Israelera sartzen saiatu dira Libanotik. Arratsaldean, Libanoko muga bonbardatu du Israelek erantzun gisa, eta Hezbollahko hiru kide hil dituzte.
2023/07/03 - 22:00
Libanoko errealitateak, Zinegoak 2023ko sarien protagonistak
Rita Baghdadiren 'Sirens' dokumentalak irabazi du 2023 Zinegoak Sari Nagusia, EITBren babesarekin. Datozen egunetan Filmin plataforman sail ofizialeko hainbat lan ikusteko aukera egongo da.
2023/04/07 - 17:18
Gaza eta Libano hegoaldeko hainbat gune bonbardatu ditu Israelek
Libanotik Israelera jaurtitako koheteei erantzun die modu honetara. Bestetik, Zisjordaniako asentamentu batetik hurbil bi emakume israeldar hil dituzte.
2023/04/07 - 10:57
Israelgo Armadak Gaza eta Libano bonbardatu ditu aurrez bertatik jaurtitako koheteei erantzunez
Libanoko Gobernuak NBEn kexa bat aurkeztuko du Israelek herrialdean egindako aire erasoaren aurka. Indarkeria areagotu egin da Israelen eta Palestinan azken egunotan, Israelgo indar armatuek Al Aqsa meskita birritan indarrez hustu eta Gazatik eta Libano hegoaldetik Israelera koheteak jaurti ostean.
2023/04/06 - 23:37
Indarkeria areagotu da Israelen eta Palestinan
Israelgo indar armatuek Al Aqsa meskitan egindako erasoak, Gazatik eta Libano hegoaldetik Israelera jaurtitako koheteek eta Israelen bonbardaketek tentsioa areagotu dute.
2022/11/27 - 12:35
Kolera zabaltzen ari da Ekialde Hurbilean, eta 70 pertsona hil dira Libano eta Sirian
Sirian duela 14 urte desagerrarazi zuten gaixotasuna, eta Libanon duela 30 urte izan zen azken agerraldia.
2022/08/04 - 21:35
Bi silo erori dira Beiruteko portuan, leherketa gertatu eta bi urtera
Siloen hondarrak erori dira, ehunka pertsona Beiruteko portua bisitatzen ari ziren unean, tragediaren urteurrena gogoratzeko.
2021/10/14 - 15:08
Hiru pertsona hil dira Beiruteko leherketa ikertzen ari den epailearen aurkako protestan
Gutxienez hiru pertsona hil eta sei zauritu dira ostegun honetan Beiruten, 2020ko abuztuan izandako leherketak ikertzen ari den epailearen aurkako protesta batean.
2021/08/05 - 12:09
Protestak eta errepresioa, Beiruteko leherketaren urteurrenean
Manifestariek Beiruteko kaleak hartu dituzte portuko leherketaren urteurrenean. Ekitaldian zehar, istiluak sortu dira eta poliziak gas negar-eragilearekin erantzun du.
2021/08/04 - 16:58
Beiruteko leherketaren lehen urteurrenean, oraindik ez dute erantzulerik epaitu
Historiako leherketa ez-nuklear handiena gertatu zen orain urtebete Beiruten. 200 hildako, 6.500 zauritu eta kalte material ugari. Urtebete igaro da, eta oraindik ez da inor epaitu.