Beiruteko erasoari erantzun dio Hezbollahk, Israelgo inteligentzia zentro baten aurka 62 jaurtigai botata
Hezbollah Libanoko talde xiitak larunbat honetan iragarri duenez, 62 jaurtigai bota ditu Israelgo iparraldean dagoen inteligentzia zentro nagusietako baten aurka. Israelek Saleh al Arouri Hamaseko mugimendu islamista palestinarraren "bigarrena" hil ostean Hezbollahk emandako lehenengo erantzuna da gaurkoa.
Bertan 08:10 zirenean, "hainbat motatako jaurtigaiak" bota dituzte Meroneko Aire Zaintzarako Basearen kontra (Israelek horrelako bi zentro ditu), Hezbollahk ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Mugimendu xiitaren egoitza garrantzitsua den Beirut hegoaldeko aldiriak bonbardatu zituen Israelek asteartean, eta Al Arouri eta beste sei persona hil zituen. Libanok eraso horri emandako lehenengo erantzuna da gaurkoa.
Horrela, duela hiru hilabete Hezbollah talde xiitaren eta Israelgo Armadaren artean borrokak hasi zirenetik, tentsioa areagotu da Israel eta Libanoren arteko mugan.
Israel eta Libanoren arteko balizko gerra batek izua zabaldu du, eta herri asko (Dafna kibbutza, esaterako) jendez hustu dituzte. Bertan bizi ziren herritarrak (mila inguru) urriaren 8an borrokak hasi eta biharamunean ebakuatu zituzten.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte