Israelgo Armadak gutxienez 23 pertsona hil ditu azken orduetan Gazan, Zisjordanian eta Libanon
Israelgo Armadak Gaza iparraldean eta erdialdean egindako bonbardaketek, bereziki Gaza hirian eta Shujaiya auzoan, gutxienez 16 pertsona hil dituzte bart eta gaur goizean, Palestinako Wafa albiste agentziak jakitera eman duenez.
Gaza hiria Israelek azken asteotan egin dituen erasoen jomugetako bat da, bereziki Shujaiya. Bertan, "leherketak, artilleria erasoak eta ibilgailu militarretatik, drone koadropteroetatik eta Apache helikopteroetatik tiro egin dute", Wafaren arabera.
Hedabide palestinarrek pertsona talde baten aurkako aire-eraso bat ere salatu dute, auzora "itzultzen saiatzen ari zirenean". Lau palestinar hil eta beste 17 zauritu dituzte bertan.
Gaza hiriburuko hainbat auzo bonbardatu dituzte gauean, tartean Zarqa, Zeitun auzoa edo Tuffah, non hegazkin batek inprenta bati eraso egin dio.
Azken egunean, 28 pertsona hil eta 125 zauritu dituzte Gazan, guztira urriaren 7tik 37.953 hildako eta 87.266 zauritu dagoeneko, Zerrendako Osasun Ministerioaren arabera. Kopuru horiei gehitu behar zaizkie hondakinen azpian jarraitzen duten 10.000 gorpu inguru, anbulantziarik edo erreskate talderik ez delako oraindik sartu, Gazako agintarien arabera.
Erasoak Zisjordania okupatuan ere
Gainera, Israelgo Armadak lau palestinar hil ditu goizaldean Tulkaremgo Nur Shams errefuxiatu-eremuan, drone batekin egindako aire-eraso batean. Bestalde, bosgarren bat hil dute Yeninen, Zisjordania okupatuko iparraldean, indar bereziek egindako operazio batean, Palestinako Osasun Ministerioak baieztatu duenez.
Israelen erasoaldiak normaldu egin dira Zisjordania okupatuan azken urtean, eta Israelek 4.100 "susmagarri" baino gehiago atxilotu ditu, horien artean Hamasekin ustezko lotura duten 1.700 inguru.
Zisjordania okupatuak Bigarren Intifadatik (2000-05) indarkeria arorik larriena bizi du, eta 2024tik hona gutxienez 230 palestinar hil ditu Armada sionistak, tartean 45 adingabe. Zentzu horretan, azken bi hamarkadetako urterik okerrena izaten ari da, 520 hildako baino gehiagorekin. Israelen aldetik, aurten 16 israeldar hil dituzte, hamar uniformedunak eta sei zibilak, horietako bost kolonoak.
Tentsioa gora egiten ari da Libanoko mugan
Azkenik, Israelgo Armadaren dronezko eraso batek gutxienez bi pertsona hil ditu Libano hegoaldeko Tiro hiritik gertu, tartean Hezbollahko komandante bat, eskualdeko tentsioen gorakadaren erdian.
Hezbollahko segurtasun iturrien arabera, Abu Nimah Nasser da erasoan hil duten agintaria, beste biktimarekin batera zihoana bere ibilgailuari eraso egin diotenean. Horri erantzunez, Libanoko talde xiitak 100 bat kohete jaurti ditu Israelgo iparraldeko bi kuartel militarren aurka.
Israeldar bahituen suizidio saiakerak
Bestalde, Gazan, Hamasek eta erakunde talde armatu batzuek ia bederatzi hilabete bahituta daramatzaten israeldar batzuk bere buruaz beste egiten saiatu dira, Palestinako Jihad Islamikoaren bozeramaileak jakitera eman duenez.
Ohar baten arabera, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak horiek askatzeko akordiorik ez lortzeak "frustrazioa" eragin die bahitu batzuri, baina baita bizi-baldintza txarrek ere.
Gogoratu behar da joan den hilean, Israelgo indarrek 270 palestinar inguru hil zituztela Nuseirateko errefuxiatu-eremuan, Gazako erdialdean, lau gatibu israeldar askatzeko operazio batean.
Okerrera egin dute preso palestinarren baldintzek
Astelehenean, Itamar Ben Gvir Israelgo Segurtasun Nazionaleko ministroak beste behin defendatu zuen Israelgo espetxe-sistemaren kudeaketa, eta aitortu zuen bere helburuetako bat izan dela kartzelatutako palestinarren, asko kargurik gabe, baldintzak okertzea.
Giza eskubideen aldeko elkarteek eta preso ohi palestinarrek salatu dute ez dutela espetxeetan janaririk jasotzen, bai, ordea, jipoiak, irainak eta sexu-abusuak, hala nola, makila batekin penetrazioa Defentsa Ministerioak kudeatzen dituen atxilotze-zentroetan.
Erasoak hasi zirenetik, 9.000 palestinar inguru atxilotu dituzte, asko Gazan, eta haien senideek ere ez dakite non edo zein osasun egoeratan dauden. Jasotzen duten janaria mugatzeaz gain, "buruan tiro eginez" hiltzearen alde agertu da Ben Gvir, duela egun batzuk bideo biral batean esan zuen bezala.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.