Libia
2025/05/29 - 16:35
''Hausnarketa egin behar dugu: zergatik gertatu den eta nola alda ditzakegun gauzak berriro ez gertatzeko''
Cristina Campo Aita Mari ontziko soroslea da, eta atzo Hierron gertatutakoa Kanarietako eta Mediterraneoko ibilbideetan egunero gertatzen dela adierazi du. Horrelakoetan, lasaitasuna mantentzea eta migratzaleei lehenbailehen hondoratu ez daitezen baliabideak ematea funtsezkoa dela dio.
2025/04/12 - 20:57
Libiako kostazainen mehatxuak jaso dituela salatu du Aita Mariren tripulazioak
EITBk jakin duenez, 14:30 aldera Aita Mari ontzia zegoen tokira gerturatu dira kostazain libiarrak, "Go Home!" oihukatuz, eta arma automatiko batekin mehatxu eginez.
2025/03/27 - 21:00
Frantziako Fiskaltzak zazpi urteko kartzela-zigorra eskatu du Sarkozyrentzat libiarren finantziazioaren harira
Fiskaltzak zazpi urteko kartzela-zigorra eta 300.000 euroko isuna eskatu du Nicolas Sarkozy presidente ohiaren aurka, Muamar Gadafi Libiako diktadorearekin 2007ko hauteskunde-kanpainaren ustezko finantziazio irregularraren harira sinatutako "ustelkeria-ituna" dela eta.
2023/09/19 - 23:32
Libiara erreskate lanak egitera joandako euskal suhiltzaileak Gasteizera itzuli dira
Libiatik Gasteizera itzuli berri dira, eta atzean panorama danteskoa utzi dute. 10 suhiltzaileak atsedenik gabe aritu dira lanean, 8 txakurrekin batera, baina azkenean, zorterik gabe.
2023/09/19 - 10:55
Dernako herritarrek protesta egin dute agintarien kudeaketaren aurka
Daniel zikloiak suntsitutako Dernako milaka bizilagun kalera atera dira Jalifa Haftar mariskalak (herrialdeko gizon indartsua) kontrolatutako Parlamentuaren aurka protesta egiteko. Milaka hildako eragin dituen hondamendiaren ondorioz bertako agintariek izandako jarrera salatu nahi izan dute.
2023/09/18 - 15:29
Denboraleak 880.000 kaltetu baino gehiago utzi ditu Libian, eta 40.000tik gora desplazatu
NBEk larrialdiko funtsetatik 10 milioi dolar desblokeatu ditu dagoeneko, lehen erantzun bat emateko, baina ez da nahikoa. Erakundeak 71,4 milioi dolar eskatu ditu datozen hiru hilabeteetan 250.000 kalteturi laguntzeko.
2023/09/17 - 19:22
Libiako Derna hirian uholdeengatik hildakoak 11.300 baino gehiago dira jada
Gainera, NBEk uste du 10.000tik gora direla desagertuta dauden herritarrak, nahiz eta datu dantza dagoen herrialdeak bizi duen zatiketa politikoa medio.
2023/09/16 - 20:38
Libiako Fiskaltzak ikerketa abiatu du, Dernako bi urtegik gainezka egin izana aztertzeko
Libiako fiskal nagusiak azaldu duenez, tokiko agintariek eta Gobernuak bi presak mantentzeko egindako lanak ikertuko dituzte.
2023/09/16 - 13:46
Laguntza humanitarioa Libiara iristen hasi da, eta hildakoak 7.000tik gora eta desagertuak 10.000 dira
Oraingoz ia 4.000 gorpu identifikatu dituzte, Daniel zikloiaren ondorioz hondatu ziren bi presak Derna hiria suntsitu ostean.
2023/09/16 - 12:32
Accion Norteko suhiltzaileak hildakoak jasotzen laguntzen ari dira, ez baitute espero inor bizirik aurkitzea
Agintariek uste dute hildako kopurua 20.000 irits litekeela, eta ez dute espero inor bizirik aurkitzea. Accion Norteko suhiltzaileek jakinarazi dute litekeena dela epidemia zabal bat egotea, hildakoak nonahi daudelako.
2023/09/15 - 12:34
Libiara joandako Gasteizko zortzi suhiltzaileak lanean hasi dira Dernan
Zortzi suhiltzaileak Accion Norte GKEko kideak dira, eta lau txakurrekin joan dira Dernara, bizirik dauden pertsonak aurkitzen saiatzeko.
2023/09/15 - 10:35
30.000 desplazatu laguntzaren zain daude Dernan, gaixotasunak zabaltzeko beldurra handitzen ari den bitartean
Libiako Derna hirian hildakoak 20.000 izan daitezke, hiriko alkateak egindako kalkuluen arabera.
2023/09/14 - 14:28
Libiako Derna hirian hildakoak 20.000 izan daitezke
Abdulmenam al Gaizi Dernako alkateak adierazi duenez, lehertu zen hiriko presa 2008tik mantenimendurik gabe zegoen, herrialdeko krisi politikoaren ondorioz.
2023/09/14 - 11:19
Libiako Derna hirian hildakoak 20.000 izan daitezke
Libiako Derna hirian hildakoak 18.000 eta 20.000 artean izan daitezke, suntsitutako barruti kopuruaren arabera, bertako alkateak azaldu duenez.
2023/09/14 - 00:33
Zikloiak Libian eragindako txikizioa, zenbakitan: ia 7.000 hildako, 10.000 desagertu eta 30.000 desplazatu
Eurite bortitzen ondorioz, bi presa apurtu dira herrialdearen ipar-ekialdean, eta 33 milioi litro ur askatu dituzte Derna hirian barrena. Nazio Batuen Erakundeak 9,3 milioi euroko laguntza iragarri du.
2023/09/13 - 11:00
6.000 hildako eta 9.000 desagertu baino gehiago Libiako Derna hirian, Daniel zikloiaren eraginez
Erreskate taldeen lana zaila gertatzen ari da, hiria bi zatitan banatuta geratu baita, bi presa kolapsatu eta 33 milioi litro ur baino gehiago isuri ostean. Urak eraikinak, zubiak eta errepideak suntsitu ditu.
2023/09/13 - 10:25
Albiste izango dira: Hondamendia Libian, La Manadakoen zigor murrizketa eta mugikortasun jasangarria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/12 - 11:42
Daniel zikloiak 2.000 hildako eta 1.200 desagertu utzi ditu Libian
Libiako Gobernuak "katastrofikotzat" jo du Derna hiriko egoera, euri-jasek gehien astindu duten ingurua. Prezipitazioak orduko 400 milimetrotik gorakoak izan dira, azken lau hamarkadetako handienak.
2023/08/04 - 22:40
Petrolio esportatzaileek eskaintza murrizten jarraituko dute
Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundearen eta beste herrialde esportatzaileen arteko aliantzaren murrizketek petrolioa nabarmen garestitzen lagundu dute. Urriaren 4an bilduko dira berriro.
2023/02/15 - 14:18
70 pertsona migratzaile baino gehiago hil dira Libiako kostaldean, ontzi bat hondoratuta
Ontzian 80 bat pertsona zihoazela uste da. Asteartean atera ziren Libiatik, Europarako bidea hartu zuen ontzi batean.