Lizarra
2025/05/24 - 13:34
19 urteko gasteiztar bat ikertu dute, Tafallan aparkatutako hainbat ibilgailutan kalteak eraginda egotzita
Joan den otsailaren 2ko goizaldean aipatutako udalerrian izandako bost kalte delituekin lotura duelakoan, gaztea ikertu du Guardia Zibilak.
2025/05/19 - 13:14
Nafarroako Gobernuak 21 udalerri izendatu ditu etxebizitza eremu tentsionatu
Ofizialki izendatutako udalerriek Nafarroako biztanleriaren ia % 70 hartzen dute.
2025/04/27 - 21:37
Puyko jaitsierako protestagatik deklaratu behar duten 27 gazteek auzia bertan behera uzteko eskatu dute
UPNk txosnak betiko lekuan jartzea eragotzi zien, eta horren aurrean protesta egin zuten Lizarrako festetan, Puyko jaitsieran. Desordena publikoak egotzita, 27 gazte daude deklaratzera deituta.
2025/04/20 - 20:29
Torralba del Rioko bizilagunek eta senideek protesta egin dute herriko taberna bakarra itxi dutelako
Torralba del Rio, Nafarroako 90 biztanle dituen herrian iA bizilagun guztiek bat egin dute protestan ateratzeko. Betidanik izan duten taberna, herritarren topaleku nagusia, itxi egin dute. Udalak tabernaren jabeari kontzesioa kendu eta ateak itxi ditu bizilagunak erabat haserrearaziz.
2025/03/18 - 16:38
Oier Sanjurjo izango da Nafarroako Ikastolen Elkartearen lehendakari berria
Osasuna futbol taldeko jokalari izandakoak Elena Zabaleta Andresenaren lekua hartuko du. Nafarroako Ikastolen Elkartearen 14. lehendakaria izango da.
2025/02/12 - 17:40
Raimundo el Canastero musika-talde nafarraren aurkako epaiketa atzeratu dute
Lizarrako alkateak errekurtsoa jarri du eta indarkeria bultzatzea leporatu die. Prozesua bide penaletik joan daiteke eta kartzela-zigorra ere ezarri diezaiekete.
2025/02/09 - 18:50
Elkarretaratzeak egin dituzte Iruñean, Tuteran, Zangozan eta Lizarran ETAren Nafarroako 42 biktimen omenez
Nafarroako Parlamentuak otsailaren 11 'ETAren biktimen omenezko egun' izendatu zuenetik hamar urte betetzen diren honetan, ETAren biktimak omentzeko ekitaldiak egin dituzte igande honetan Foru Erkidegoan.
2025/02/08 - 23:12
Raimundo el Canastero taldearen eta adierazpen askatasunaren aldeko manifestazioa eta kontzertua Lizarran
Ehunka gaztek bat egin dute larunbat arratsaldean Lizarrako Foruen Plazan amaitu den kalejirarekin, Nafarroako musika kolektiboaren eta adierazpen askatasunaren alde. Izan ere, otsailaren 12an epaituko dituzte talde horretako kideak beren kanten letrengatik. 237 musikarik euren babesa agertu diete.
2025/02/01 - 20:49
Maiatzaren 10ean Nafarroako zubietan euskara aldarrikatzera deitu du Sorionekuak ekimenak
Euskararen aldeko zubiak eraikitzeko konpromisoa hartu dute antolatzaileek. Halere, horien ustez, "alderdi politikoek, sindikatuek eta gainerako eragileek dute bide horretan urratsak emateko ardura".
2025/01/28 - 11:09
2 urte eta 9 hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote Lizarran bi haur hil zituen autobus gidariari
Epailearen arabera, La Estellesako gidariak ez zuen behar adinako arreta jarri gidatzean. Epaia ez da irmoa eta helegitea jar dakioke Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian.
2025/01/24 - 14:41
Gizon bat atxilotu dute Estellerrian anaiari aitzur batekin erasotzeagatik
Bestalde, polizia judizialeko agenteak gizon bat ikertzen ari dira, Tuterako erdiguneko plaza batean gizon batek borroka batean jasandako erasoen ondorioz.
2025/01/09 - 12:25
Pertsona bat ospitaleratu dute Lizarran, etxebizitza batean piztutako sutean kea arnasteagatik
Sua ostegun goizean piztu da Inprenta kaleko etxebizitza bateko sukaldean. Halaber, hiru pertsona ondoezik sentitu dira eta ospitalean artatu dituzte.
2024/11/28 - 11:23
16 urteko lizarratar bat ikerketapean, baimenik gabe gidatu eta kokainan eta marihuanan positibo emateagatik
Foruzainek ibilgailu bat gidatzen atzeman zuten 16 urteko gaztea asteazken goizaldean, 04:00ak aldera.
2024/10/25 - 01:00
Kamioilari bat larri zauritu da Andosillan, gidatzen ari zen ibilgailua iraulita
Kamioilaria, Tarazonan (Zaragoza) bizi den 61 urteko gizonezkoa, harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Ondoren, Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalera eraman dute, larri.
2024/10/22 - 19:28
Lizarrako bizilagun batek ia 4 kiloko onddo bat aurkitu du Zamoran
Onddo freskoa da, eta Carlosi eta beste bost kideri afaltzen eman die.
2024/10/18 - 18:29
Langile bat hil da Lizarrako Agralco enpresako biltegi batean izandako leherketan
56 urteko langile bat hil da nekazaritzako hondakinen biltegi bat lehertuta. Leherketak ez du ez suterik ez isurketarik eragin. Ikerketa abiatu dute zerk eragin duen argitzeko.
2024/10/18 - 14:34
56 urteko langile bat hil da Lizarrako Agralco enpresako biltegi batean izandako leherketan
Leherketaren ostean, enpresako langileak lankide bat desagertuta zegoela konturatu dira, eta haren gorpua aurkitu dute ondoren.
2024/09/10 - 20:51
Espetxean sartu dute, fidantzarik gabe, Munetan gazte bat labankadaz oso larri zauritu zuen gizona
Foruzaingoak 53 arma aurkitu ditu bere etxean, arma-lizentziarik ez duen arren, eta ez daude erregistratuta bere izenean. Zaurituak ZIUn jarraitzen du.
2024/09/08 - 22:06
22 urteko gizon bat larri zauritu dute Munetako jaietan izandako liskar batean, labankadaz
Aurrena, Lizarrako García Orcoyen ospitalera eraman dute, eta, gero, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, Iruñera. Foruzaingoak adin ertaineko gizon bat atxilotu du, erasoarekin zerikusia duelakoan.
2024/09/01 - 16:20
Lizarran astelehenetik desagertutako 84 urteko gizonaren gorpua aurkitu dute Ega ibaian
Igande honetan aurkitu dute, 11:36an, bilaketa ibaiaren inguruan bereziki egin ostean.