Lizarra
2020/07/09 - 12:08
Jatorri ezezaguneko 120 kilo elikagai konfiskatu ditu Guardia Zibilak Nafarroan
Konfiskatutako fruta eta barazkiek Logroñoko zenbait fruta-denda zituzten jomuga.
2020/06/26 - 18:05
11 urteko neska donostiar bat larri, Aiegiko kanpin batean bizikletatik erori ondoren
Nafarroako Foru Polizak jakitera eman duenez, bizikletan zebilela bide ertzeko zuhaixka baten kontra jo du eta lurrera erori da.
2020/06/26 - 12:43
Gizonezko bat atxilotu dute sexu-erasoa leporatuta, Lizarran
Beste pertsona batzuekin partekatzen zuten etxebizitza batean izan zen erasoa.
2020/06/21 - 15:40
Gure Eskuk deituta, aldarriz bete dituzte herritarrek Nafarroako hainbat plaza
Aurretik, ekimen bera egin zuten Euskal Herriko beste 50 herritan ekaineko lehenengo asteburuan.Udazkenean, berriz, erreferendumaren aldeko sinadura bilketa masiboari ekingo dio Hamaika Garak.
2020/06/04 - 10:19
Pertsona bat hil da Lizarran, autoarekin horma bat jo ostean
Foruzaingoak jakinarazi duenez, litekeena da autoaren gidariari bihotzekoak eman izana istripua izan aurretik. Gaur egingo diote autopsia.
2020/06/04 - 01:52
Gidari bat hil da Lizarran, zirkulazio-istripuan
Biktimak bihotzekoa izan omen du, ezbeharra gertatu aurretik. 20:50ean jazo da, NA-1110ean.
2020/03/24 - 21:40
Lizarrako zahar-etxe bateko 15 langilek itxialdia egoitzan egitea erabaki dute
62 egoiliarrekin batera biziko dira 15 egunez gutxienez. Kanpoaldearekin kontakturik ez izatea erabaki dute, hori baita ez kutsatzeko modurik egokiena.
2020/03/24 - 16:24
Koldo Leoz, EH Bildukoa, Lizarrako alkatea da berriz
EH Bilduren hautagaiak gaur arte Gonzalo Fuentesen (Navarra Suma) esku zegoen alkatetza hartu du, NA+ eta PSNren parte-hartzerik gabe udaletxean, aurrez aurre, egin duten osoko bilkura.
2020/03/23 - 13:59
Navarra Sumako alkatearen aurkako zentsura mozioa bozkatuko dute Lizarran, asteartean
EH Bilduk, Geroa Baik eta Jorge Crespo eta Magdalena Hernandez PSNtik kanporatutako zinegotziek aurkeztu zuten Gonzalo Fuentes alkatearen aurkako mozioa.
2020/03/21 - 11:21
Nafarroako Erizainen Elkargoak laguntza eskatu du mantalak egiteko
Polipropileno oihala eskatu dute, inpermeabilizatutakoa eta ez dagoena (NOVOTEC, NEWTEX, TDT), spray inpermeabilizantea, mantalak banatzeko poltsak eta kaxak, jostunen lana eta garraioa.
2020/03/09 - 21:51
Lizarrako alkatearen aurkako zentsura-mozioa aurkeztu dute
EH Bilduk, Geroa Baik eta Jorge Crespo eta Magdalena Hernandez PSNko zinegotziek sinatu dute zentsura-mozioa.
2020/03/09 - 13:28
Gonzalo Fuentes Lizarrako alkatearen aurkako zentsura-mozioa aurkeztu dute
EH Bilduk, Geroa Baik eta Jorge Crespo eta Magdalena Hernandez PSNko zinegotziek sinatu dute zentsura-mozioa.
2020/03/06 - 14:07
M8: Nafarroan antolatutako protesta ekitaldiak
Kontsultatu hemen 2020ko martxoaren 8rako Mugimendu Feministak Iruñean eta Nafarroako beste zenbait udalerritan deitutako mobilizazioak.
2020/02/25 - 11:05
Lau pertsona atxilotu dituzte Iruñean eta Lizarran droga-trafikoagatik
Operazioetan hainbat speed, haxix eta marihuana kantitate konfiskatu dituzte.
2020/01/26 - 20:14
PSNk atea itxi dio Lizarran zentsura mozioa aurkezteko aukerari
Nafarroako sozialistek oharra bidali dute urtarrilaren 26 honetan komunikabideek zabaldu duten aukera ez dela inolaz ere gauzatuko adieraziz.
2020/01/26 - 13:29
Lizarrako alkatearen aurka zentsura mozioa aurkeztea aztertzen ari da PSN
Herriko sozialisten exekutibaren %70ak Gonzalo Fuentes Navarra Sumako alkatearen aurkako zentsura mozioak "beharko lukeen akordioa aztertzea" onartu du. EH Bildu eta Geroa Bairen botoak behar dituzte.
2020/01/20 - 09:25
Lizarrako istripuan zauritutako bi emakumeek hobera egin dute
Hildako anai-arreben amak Nafarroako Ospitaleko zainketa berezien gelan jarraitzen du, baina egonkor dago. Umeen aitak ezbeharra eragin zuen autobusa hartu zuen, baina aurreko geltokian jaitsi zen.
2020/01/18 - 19:49
Lizarrako autobus istripuaren arrazoiak ikertzen jarraitzen du Foruzaingoak
Hiru dolu egun ezarri dituzte Lizarran, Aiegin eta Arronitzen eta banderak masta erdian daude, autobusak harrapatutako haurren oroimenez. Euren ama larri dago.
2020/01/18 - 13:59
Lizarrako alkatea: ''Bi zaurituak larri baina egonkor daude''
Gonzalo Fuentes Lizarrako alkatearen hitzetan, udalerria "hondatuta" dago. Atzo bi haur hil ziren autobus batek gasolindegi baten aurka talka eginda (jatorriz, gaztelaniaz).
2020/01/18 - 11:48
Lizarrako istripuan hildako neskatoaren anaia ere hil egin da
Autobus batek kontrola galdu, eta hainbat auto eraman zituen aurretik. Ibilgailuetako batean zegoen bost urteko neskatoa bertan hil zen, eta, bart, haren anaia zendu da. Ama ere oso larri dago.