Lizarrako Udala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gonzalo Fuentes Lizarrako alkatearen aurkako zentsura-mozioa aurkeztu dute

EH Bilduk, Geroa Baik eta Jorge Crespo eta Magdalena Hernandez PSNko zinegotziek sinatu dute zentsura-mozioa.
18:00 - 20:00
Lizarrako alkatearen aurkako zentsura-mozioa aurkeztu dute

Lizarrako Udaleko EH Bildu eta Geroa Bai udal taldeek eta Jorge Crespo eta Magdalena Hernandez zinegotzi sozialistek sinatu dute Gonzalo Fuentes (Na+) alkatearen aurkako zentsura-mozioa, baina ez dute PSN-PSOEren babesik, alderdiko iturriek azaldu dutenez.

Mozioa "udal talde sozialistak aurkeztu eta erregistratu du, eta, bistan denez, beharrezko gehiengoa osatzen duten gainerako taldeek sinatu dute", Jorge Crespo zinegotziak EFE albiste-agentziari adierazi dionez.

Hemendik aurrera, hamar eguneko epea zabalduko da, eta martxoaren 24an, asteartean, zentsura-mozioa bozkatuko dute osoko bilkuran. Koldo Leoz (EH Bildu) bihurtuko da alkate, 2022ko martxoaren 1era arte, eta Jorge Crespok hartuko du orduan kargua.

Pauso hori emateko arrazoiak "asko" dira, Crespok azaldu duenez: "Tratu baztertzailea, akordioak ez betetzea, lortutako akordioekiko errespetu falta eta aurrekontuen zirriborro bat erabat puztuta aurkeztea".

Horri guztiari "batez ere alkateak hilabete hauetan izan duen jarrera" gehitu dio, "aurreko legealdian ados ez zeuden taldeak ados jartzea" lortu baitu.

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 06/05/2026.- La capilla ardiente con el féretro del exlehendakari Carlos Garaikoetxea ha quedado abierta a las 10:00 de este miércoles en el interior del Palacio de Ajuria Enea de Vitoria. Los restos mortales de Garaikoetxea, fallecido el lunes a los 87 años, han llegado a la residencia oficial de los presidentes vascos desde Pamplona, su localidad natal. Se espera que pasen por Ajuria Enea representantes políticos e institucionales, así como agentes de todos los ámbitos de la sociedad vasca. En la imagen, los exlehendakaris Iñigo Urkullu (i) y Juan josé ibarretxe (d). EFE/ L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Erakunde eta ordezkari politikoek, euskal gizartearekin batera, agur esan diote Carlos Garaikoetxeari Ajuria Enean

Carlos Garaikoetxea lehendakariaren hil-kapera 10:00etan zabaldu dute Ajuria Enea jauregian. Juan Jose Ibarretxe, Iñigo Urkullu eta Patxi Lopez lehendakariak bezala, Euskal erakunde eta talde politiko guzti-guztietako ordezkariak gerturatu dira Ajuria Enera, Garaikoetxeak egindako ekarpena aitortzera, baita Euskal Herriko hamaika lekutatik iritsitako herritarrak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X