Lizarra
2024/09/10 - 20:51
Espetxean sartu dute, fidantzarik gabe, Munetan gazte bat labankadaz oso larri zauritu zuen gizona
Foruzaingoak 53 arma aurkitu ditu bere etxean, arma-lizentziarik ez duen arren, eta ez daude erregistratuta bere izenean. Zaurituak ZIUn jarraitzen du.
2024/09/08 - 22:06
22 urteko gizon bat larri zauritu dute Munetako jaietan izandako liskar batean, labankadaz
Aurrena, Lizarrako García Orcoyen ospitalera eraman dute, eta, gero, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, Iruñera. Foruzaingoak adin ertaineko gizon bat atxilotu du, erasoarekin zerikusia duelakoan.
2024/09/01 - 16:20
Lizarran astelehenetik desagertutako 84 urteko gizonaren gorpua aurkitu dute Ega ibaian
Igande honetan aurkitu dute, 11:36an, bilaketa ibaiaren inguruan bereziki egin ostean.
2024/08/24 - 22:24
Gazako setioa salatu dute Lizarran dozenaka lagunek
Lizarrako herritarrak Gazako setioa salatzera atera dira larunbat eguerdian Foruen plazara. Egunak joan, egunak etorri, odoljarioak etenik ez duela eta, Palestinako herriari elkartasuna agertu diote "Elkartasuna Palestinarekin. Genozidioari ez" zioen pankarta erakutsiz.
2024/08/09 - 14:34
Lizarrako eraikin bat hustu dute, sukalde batean izandako suteak ke asko zabaldu baitu
Suhiltzaileek sua itzali eta eraikina aireztatu ostean, bizilagunak etxera itzuli dira. Ez da inor zauritu.
2024/08/03 - 16:38
Lizarran Puyko Andre Mariaren ekitaldiari boikota egitea gaitzetsi dute UPNk, PSNk eta PPk
Udalak Santiago Plazako txosnetako bat ez baimentzeko eta bestea ohiko tokitik ateratzeko erabaki izanak tentsio handia eragin du.
2024/08/03 - 16:03
Lizarran, bertan behera geratu zen atzo arratsaldean udal korporazioak Puyko basilikara egiten duen ibilbidea
Txosnen defentsan antolatutako manifestazio jendetsu batek ibilbidea eten zuen, eta UPN, PP eta PSNko udal ordezkariak, Marta Ruiz de Alda alkatea tartean, Foruzaingoaren furgonetetan eraman zituzten bertatik, Poliziaren arabera, istiluak ekiditeko.
2024/07/13 - 12:29
Sanferminetan lapurtutako 43 sakelako telefono berreskuratu dituzte Estellerrian, eta hiru lagun atxilotu
Jada jarri dira harremanetan jabeen erdiekin.
2024/07/09 - 20:10
21 urteko lizarrar bat hil da San Adrianen, auto batek eta kamioi batek aurrez aurre talka eginda
Istripua 16:28 aldera gertatu da, NA-134 errepidean (Ebroko ardatza). Hildakoa autoaren gidaria da.
2024/05/06 - 08:00
Etxebizitza turistiko gehienak kostaldean daude
Kostako udalerriek dute etxebizitza turistiko gehien, hiriburuetatik aparte. Bermeo (Bizkaia) eta Zarautz (Gipuzkoa) daude zerrendaren goiko postuetan.
2024/04/21 - 20:14
Mendabian hilda agertu zen gizonaren kasuagatik atxilotutakoa astelehenean eramango dute epailearen aurrera
Lizarrako komisarian dago ostiralean Foruzaingoak atxilotu zuenetik. Epaitegiak gertatutakoa ikertzen jarraitzen du, eta kasua sekretupean dago.
2024/04/16 - 14:29
Lizarran bi ume zuhurtziagabekeriaz hiltzea egotzitako autobus gidariak berretsi du galgak huts egin ziola
Haren kontrako epaiketaren bigarren egunean deklaratu du auzipetutako gizonak. Adierazi duenez, goizean jabetu zen balazta ez zebilela ondo, eta enpresako tailerrera eraman zuen. Ez omen zuten konpondu. Adituen txostenen arabera, ordea, gidariak azeleragailua sakatu zuen, galga beharrean.
2024/04/16 - 11:47
Lizarran 2020an bi haurren heriotza eragin zuen autobus istripuko epaiketan egun klabea izango da gaurkoa
Autobuseko gidariak ibilgailuaren kontrola galdu zuen, gasolindegi bat eta zenbait ibilgailu joaz. Haietako batean zihoazen bi haurrak, amarekin batera. Fiskaltzak 3 urte eta 9 hilabeteko kartzela-zigorra eskatu du gidariarentzat. Gidariak argudiatu du autobusa balaztarik gabe geratu zela.
2024/02/20 - 17:31
''National Geographic'' aldizkariak Hego Euskal Herriko 8 herri hautatu ditu Espainiako 100 politenen artean
Aldizkariaren arabera, Hegoaldeko zortzi herrik postu bat lortu dute Espainiako 100 herri politenen artean. Erriberri, Otxagabia eta Elizondo dira horietako hiru.
2024/02/11 - 20:33
Astelehenetik aurrera mobilizazioei berrekingo diete nekazari nafarrek
"Mobilizazioek aurrera jarraituko dute, arlo ekonomikoaz haratagoko kezkak ditugulako, Europa mailan ez dugu inolako konpromiso edo konponbiderik", azaldu dute nekazariek.
2024/02/10 - 21:20
Astelehenetik aurrera mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute nekazari nafarrek
"Mobilizazioek aurrera jarraituko dute, arlo ekonomikoaz haratagoko kezkak ditugulako, Europa mailan ez dugu inolako konpromiso edo konponbiderik", azaldu dute nekazariek.
2024/02/08 - 15:43
12 urteko kartzela-zigorra aita batentzat, Estellerrian alabari tratu txarrak eta sexu-erasoak egiteagatik
Epaiaren arabera, frogatuta dago erruztatuak "kalte fisiko eta psikologiko handia" egin diola alabari 6 urte zituenetatik, "menderatzea, beldurra, indarkeria fisiko eta psikologikoa eta umiliazioa eragin baitzion".
2024/02/06 - 11:42
Auto-ilarak Iruñeko sarrera eta irteeretan, nekazarien protestengatik
Nafarroako nekazariek euren kabuz antolatutako mobilizazioek Iruñeko saihesbidea (PA30) trabatu dute. Tafallan, Lizarran eta Irunberrin ere arazoak sortu dira.
2024/01/19 - 12:40
Lizarrako ospitaleko erditze zerbitzua datorren astelehenean jarriko dute berriro martxan
Iazko abenduaren hasieran, aldi baterako itxi egin zuten erditzeko unitatea Garcia Orcoyen Ospitalean, profesionalak falta zirela argudiatuta. Protesta ugari eragin zituen erabakiak.
2023/12/13 - 23:25
Osasun Departamentuak onetsi du Lizarrako ospitaleko Larrialdiak handitzea eta ZIU berria eraikitzea
Kontratuaren aurrekontua, guztira, 7,1 milioi eurokoa da (BEZa barne), eta obrak 24 hilabeteko exekuzio-epea du, 2024., 2025. eta 2026. urteetan garatzeko.