Lizarra
2023/08/04 - 21:07
Lizarrako Udaltzaingoak indarrez atera du balkoitik EH Bilduko zinegotzi bat, ikurrina astintzeagatik
Laura Aznal Legebiltzarreko bozeramaileak sinboloen arteko lehia behin betiko gainditzeko eta adierazpen askatasuna errespetatzeko eskatu du.
2023/08/04 - 18:58
Lizarrako udaltzainburuak indarrez atera du udaletxetik EH Bilduko zinegotzi bat ikurrina erakusteagatik
Rodrigo Garcia de Galdiano Lizarrako Udaltzaingoaren buruak indarrez atera du Elisabet Ciordia EH Bilduko zinegotzia udaletxeko balkoian ikurrina bat erakusteagatik. Irudiak: Noticias de Navarra.
2023/07/19 - 10:24
Lizarrako txirrindulari bat hil da Allinen, errepidetik atera eta lurrera erorita
56 urteko gizonezko bat da hildakoa. Atzo arratsaldean izan zen istripua, 19:30 inguruan, NA-132A errepidean.
2023/07/18 - 17:13
Bero zakarra Araban eta Nafarroan
35 graduak aise gainditu dira gaur Araba eta Nafarroa erdi eta hegoaldean. Kantauri isurialdean, aldiz, ipar-mendebaldeko haizea sartu da goizean eta termometroei eustea lortu du.
2023/07/17 - 15:10
Asteburuko atsedenaldiaren ondotik, bero zakarra Arabara eta Nafarroara itzuliko da asteartean
12:00etatik 17:00etara 37 gradura arteko tenperaturak espero dira Arabako hegoaldean. Foru Erkidegoan, berriz, Aemetek abisu laranja ezarriko du bihar arratsaldean, 40 gradu inguruko tenperaturak espero baitira.
2023/05/29 - 12:29
Euriteek uholdeak eragin dituzte Lizarran
Eurite gogor batek uholdeak eragin zituen atzo arratsaldean Lizarran. Ordubetean 60 litro erori ziren eta, ondorioz, ura bebarru eta dendetan sartu zen. Ez da kalte pertsonalik izan, bai, ordea, material ugari.
2023/05/28 - 19:59
Euri-jasa handi batek Lizarra hartu du
Minutu gutxitako ekaitz handi baten ondorioz, erruz bota du Nafarroako udalerri horretan, eta kaleak ibai bihurtu dira. Dena dela, ez da kalte pertsonalik izan. Sare sozialetatik zabaldutako bideoak.
2023/05/12 - 22:37
Nafarroan euria egin badu ere, ez da nahikoa hegoalderako
Nafarroako iparraldean euria egin badu ere, ia ez da tantarik erori foru lurraldearen hegoaldean. Azken tantak Lizarran erori dira; hala ere, kezkatuta daude.
2023/04/30 - 20:51
Hego Euskal Herrian bermatuta dago ur-hornidura, baina egoera kezkagarria da Nafarroa hegoaldean
Gasteiz eta Bilbo urez hornitzen dituzten urtegiak % 74an daude; Donostia hornitzen duen Añarbe % 82n eta Iruñera ura bidaltzen duen Eugi, % 90ean. Baina, hegoalderago, Esa eta Allotz % 56 eta % 48an daude hurrenez hurren, azken hamarkadako batez besteko mailatik oso behera.
2023/02/27 - 20:32
Elurrak irudi politak utzi ditu Euskal Herriko hainbat txokotan
Bihar, asteartea, 100-400 metro inguruan geratuko da, baina prezipitazio are gutxiagorekin, nahiz eta isurialde atlantikoan ugariagoak izango diren.
2023/02/27 - 13:30
Elurrak guztiz zuritu du Lizarraldea
Lizarrako kaleetan ibiltzea ez da erraza izan gaur goizean. Elurteak ezustean harrapatu ditu herriko bizilagunak, baina asko kalera irten dira elurraz gozatzera.
2022/10/10 - 00:08
Aitor Bizkarrak lortu du Lizarran finalaurrekoetarako zuzeneko azken txartela
Lehen faseko azken saioa izan da gaurkoa, eta horrenbestez, zehaztuta gelditu da finalaurrekoetako lehen saioetan ariko direnen zerrenda. Zuzeneko txartela lortu dutenez gain, puntuazioz sailkatu diren 13 bertsolari eta duela lau urte finalista izan ziren bost bertsolari izango dira horietan.
2022/09/16 - 14:05
Covid-19aren kontrako laugarren dosia jasoko dute 167.500 nafarrek
Osasun Departamentuak urriaren 10ean abiatuko du txertaketa kanpaina modu orokorrean; adinekoen egoitzetan, irailaren 26an hasiko da. 60 urtetik gorakoek eta gaixotasun larriren bat dutenek SMS mezua jasoko dute, hitzordua kudea dezaten.
2022/07/26 - 14:23
Lizarrako bizilagun bat hil da bart A-12 errepidea zeharkatzen ari zenean auto batek harrapatu ostean
Zauritua anbulantzia medikalizatu batean eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko. Ibilgailuaren gidaria, berriz, onik atera da.
2022/06/23 - 17:49
17 arma zituen gizon bat atxilotu dute Nafarroan armekin trafikatzen zuen banda bateko kide izatea egotzita
Guztira, 12 pertsona atxilotu, eta 339 arma, 37.426 kartutxo, bolbora eta isilgailu batzuk atzeman dituzte. Nafarroan atxilotutakoa Lizarrako bizilaguna da.
2022/06/20 - 01:25
Gutxienez 24 herri hustu dituzte, milaka hektarea erre dira eta kalte materialak handiak izan dira
Larunbatean piztutako suteek azken urteotako hondamendirik handiena eragin dezakete Nafarroan. Zenbait foku aktibo daude oraindik, eta ezin da galdu den ondare naturala eta materialaren neurria kalkulatu.
2022/06/13 - 17:52
6 urte eta 3 hilabeteko kartzela-zigorra Lizarrerrian emakume bat bortxatzeagatik
55 urteko gizonak 9.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari, eta ezingo da harengana hurbildu, ezta harekin harremanetan jarri ere 16 urtez. Gainera, espetxe-zigorra amaitu eta hurrengo bost urtetan, zaintzapean izango da aske.
2022/06/06 - 21:23
45 eta 36 urteko bi langile hil dira Garesen
Ezbeharra Señorio de Sarriako instalazioetan gertatu da. Bi beharginak esne ustiategiko minda biltegi batera erori dira, horietako bat berehala hil da, eta bestea larri zauritu da. Azkenean, bigarren langilea ere hil egin da. Oraingoz, gas metanoa arnastuta hil direla uste dute.
2022/05/09 - 18:08
Martin eta Nahia, Nafarroan 2021ean jaio ziren haurren izenik ohikoenak
Aurreko urteetan erregistratutako izenekin alderatuta, June eta Lara sartu ziren gehien erabilitako hamar neska izenen artean; mutilei dagokienez, Hugo, Enzo, Javier eta Markel dira lehen hamarren artean berriak.
2022/04/28 - 17:42
Abenduan desagertutako herritar batena izan daitekeen hilotz bat topatu dute Ega Ibaian, Lizarran
Foruzaingoak eta Errioxako Guardia Zibilaren GEAS urpekarien unitateko kideek Lizarratik behera kilometro bat ingurura topatu dute gorpua. Iruñeko Medikuntza Institutura eraman dute, identifikatzera.