Lurrikarak
2023/09/09 - 21:30
''Astelehenean bertan etorri nintzen Marokotik''
Nourdine Ouafa Urretxun bizi den marokoarrak EITB Mediari adierazi dionez, Marokoko senideak onik daude, baina beldurrez bizi dute ostiral honetan herrialdea astindu duen lurrikara.
2023/09/09 - 19:48
Marokon biktima berrien bila jarraitzen dute hondakinen artean
Bart herrialdea astindu zuen 7 graduko lurrikararen epizentrotik gertu dauden herri batzuetan, hondakin mendixkak pilatu dira. Azpian, biktimak daude oraindik.
2023/09/09 - 16:07
''Nire bizitzako 30 segundo luzeenak izan dira''
Marokon oporretan dago Leire Barriuso Geoparkeko arduraduna, eta atzoko lurrikararen lekukoa izan da. Bere hitzak jaso ditu EITB Mediak.
2023/09/09 - 15:48
Marokoko lurrikararen unea grabatu du kaleko kamera batek
Marrakechen, kaleko kamera batek lurrikararen unea harrapatu du. Irudietan ikus daitekeenez, eraikinak behera etortzen hasi direnean, ihes egiten hasi dira.
2023/09/09 - 15:17
Etenik ez Marokoko lurrikararen osteko erreskate lanetan
Gutxienez 820 pertsona hil eta 700dik gora zauritu dira, eta datozen orduetan kopuru horiek gora egitea espero da. Milaka lagunek kalean igaro dute gaua, lurrikararen errepliken beldur baitziren.
2023/09/09 - 14:02
''Hoteletik korrika atera ginen eta kalean babesa hartzen saiatu''
Essaouira Marokoko kostaldean oporretan zebilen Mikel Segovia, lurrikara jazo zenean. EITB Mediari azaldu dionez, tentsio handiz igaro dute gaua, errepliken beldur zirelako (jatorriz, gaztelaniaz).
2023/09/09 - 11:20
6,9 indarreko lurrikara batek Maroko erdialdea astindu du
Marrakex eta Agadir artean izan du epizentroa eta hiri askotan sentitu da. Ehunka dira hildakoak eta zauritutakoak eta handia txikizioa, etxe eta horma ugari behera etorri baitira. Gaua kalean eman dute herritarrek.
2023/08/18 - 11:45
6,1 graduko lurrikara batek Kolonbia astindu du
Lurikararen epizentroa Meta departamentuan izan da, eta 5,6ko erreplika bat izan du. Emakume bat hil da izututa balkoira atera eta handik behera erorita.

2023/05/09 - 16:46
Turkiako lurrikara gertatu zenetik hiru hilabetera familiek desagertutako senitartekoen bila segitzen dute
Turkiako hauteskundeetarako egun gutxi falta direnean, Mikel Ayestaran Antiokiara itzuli da, zero gunera. Bertan familia askok hondakinen artean desagertutako senitartekoen bila jarraitzen dute. Han ez dago hauteskunde girorik.
2023/04/07 - 12:32
Kolonbiak 7.100 lurrikara zenbatu ditu egun batean Nevado del Ruiz sumendian
Azken orduetan 20 familia inguru ebakuatu dituzte arrisku eremutik, Gustavo Petro Kolonbiako presidenteak prozesua bizkortzeko eskatu ostean. Guztira, 3.000 familia atera dituzte euren etxeetatik.
2023/04/06 - 16:42
Lurrikara izan eta bi hilabetera, erakinak botatzen jarraitzen dute Turkian
Bi hilabete dira lurrikarek Turkia eta Siria arteko lurrak astindu zituztenetik. 50.000 pertsona baino gehiago hil ziren, eta milaka geratu ziren kale gorrian. Eraikin asko eta asko momentuan etorri ziren goitik behera, eta beste asko oso egoera txarrean geratu ziren.

2023/03/19 - 16:31
Lurrikara batek 14 hildako eta 400 zauritu utzi ditu Ekuadorren eta Perun
Lurrikararen ondorioz dozenaka eraikin kaltetu dira, batzuk behera etorri eta hildakoak izan dira, tartean hilabete gutxiko haur bat eta lau urteko neskato bat. Tsunami arriskua baztertu bada ere, sustoa gorputzetik kendu ezinik daude milaka pertsona.

2023/03/10 - 12:01
5,4ko lurrikara batek Kolonbia iparraldea astindu du
Epizentroa Floridablancatik 38 kilometrora izan du, 158 kilometroko sakoneran.

2023/03/06 - 16:10
Hilabete bat bete du gaur Turkia, Siria eta Kurdistan astindu zituen lurrikarak
Guztira 50.000 pertsona baina gehiago hil dira. Turkian bakarrik 45.000 baino gehiago eta Sirian eta Kurdistanen 6.000 biktimatik gora zenbatu dituzte.

2023/03/06 - 10:01
Hilabete betetzen da gaur Turkiako eta Siriako lurrikara bortitzetatik
Zifra ofizialen arabera, 50.000 hildako baino gehiago izan dira, baina Turkiako Medikuen Elkargoak uste du askoz gehiago direla duela hilabeteko lurrikaretan hildakoak.

2023/03/04 - 20:03
Otsailaren 6ko lurrikarak kaltetutako hamar errefuxiatu siriar hartuko ditu Arabak
Arabakoekin batera, guztira 89 errefuxiatu birkokatuko dira Espainiako Estatu osoan.
2023/02/22 - 15:49
Lurrikaretan kaltetuei laguntzeko, bost kontainer bete elikagai bidaliko ditu Zaporeakek Siriara eta Turkiara
Bilketaren "arrakastaren" ondoren, gaur abiatu da Siriara eta Turkiara elikagaiz betetako edukiontzietako bat. Zaporeak elkarteak nabarmendu duenez, 100.000 kilo elikagai baino gehiago biltzea lortu dute.

2023/02/20 - 21:45
6,4 graduko beste lurrikara batek izua eragin du Turkian
6,4ko indarreko lurrikara izan da Hatay eskualdean, duela bi asteko lurrikarak gehien jipoitu zuen inguruan, hain zuzen ere. Antiokia hirian izan du epizentroa, eta inguruko herrialdeetan ere sumatu dute.

2023/02/20 - 20:01
6,4 graduko lurrikara berri batek Turkiako hego-ekialdea eta Siriako iparraldea astindu ditu
Gutxienez sei pertsona hil eta 700 zauritu dira. Epizentroa Antiokiako hiriaren hegoaldean izan du. Dardarak izua zabaldu du kanpin-dendetan bizi direnen artean.
2023/02/19 - 19:49
Miliotik gora lagun aldi baterako aterpeetan bizi dira lurrikarak etxerik gabe utzi ostean
Otsailaren 6ko astinduen ondorioz, ehunka mila lagun kanpin-dendatan, etxe aurrefabrikatuetan edo aterpetxeetan bizi dira Turkian. 71.000 etxebizitza eta bulego hartzen zituzten 20.000 eraikin suntsitu dira, eta 105.000 bota egin beharko dira lehenbailehen, segurtasunagatik.