Madril
2024/10/20 - 16:35
Pedro Sanchezen aurkako elkarretaratzea egin dute Madrilen, PPren eta Voxen bultzadarekin
Espainia Konstituzionalaren aldeko Plataformak elkarretaratzea egin du gaur eguerdian Madrilen, hauteskundeak eskatzeko, "batasunaren, duintasunaren, legearen eta askatasunaren alde". PPko eta Voxeko politikariek hartu dute parte ekitaldian.
2024/10/17 - 09:35
Garcia Ortizek errugabea dela berretsi du: "Ez nik ezta nire ingurukoek ere ez genuen emailik filtratu"
Erakundeak kaleratu zuen oharra hedabideetan esandako "gezurra" ezeztatzeko helburua zuela nabarmendu du. Garcia Ortiz fiskalen buruzagitzarekin bilerak ditu gaur kargua jarraitzeko hartutako erabakia azaltzeko.
2024/10/16 - 15:29
Bolañosek uste du fiskalaren kasua "ezerezean" geratuko dela, gezurrak gezurtatzea ez baita delitua
Justizia ministroak Gorenari "errespetu osoa" diola eta, aldi berean, fiskal nagusiaren lanari "babes osoa" eman diola adierazi du. PPk eta Voxek Alvaro Garcia Ortizen dimisioa eskatu dute.
2024/10/16 - 12:08
Gorenak Estatuko fiskal nagusia ikertuko du Ayusoren bikotekidearen informazioa zabaltzeagatik
Aurreneko aldia da Estatuko fiskalburu bat ikerketapean jartzen dutena. Garcia Ortizek jakinarazi du, ikerketa gorabehera, karguan jarraituko duela.
2024/10/13 - 19:51
Etxejabe eta etxebizitza patronalari planto egin diote milaka lagunek Madrilen
Alokairuak ordaindu ezinezko prezioetan jarrita etxebizitza eskubidea urratzen zaiela salatu dute, eta pisu turistikoetara bideratzen direla eurek bizitzeko behar dituzten etxebizitzak.
2024/10/13 - 17:59
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen alokairuak merkatzea eskatzeko
Alokairuak garestitzen jarraituz gero, horiek ordaintzeari uko egingo diotela mehatxatu dute sindikatuek. Prezioak % 50 jaistea nahi dute.
2024/10/12 - 14:38
Euriak desitxuratu egin du Hispanitatearen Eguneko desfilea
Aireko ikuskizunik ezin izan dute egin Madrilen. Sanchezek azken urteotan ohikoak diren txistuak jaso ditu, eta, aspaldiko partez, Kataluniako presidentea bertaratu da. Maria Chivite ere bertan izan da; Pradales ez, ordea.
2024/09/30 - 15:15
Goreneko Fiskaltzak ez du uste fiskalburua ikertu behar denik Ayusoren bikotekidearen datuak kaleratzeagatik
Alberto Gonzalez Amador Madrilgo presidentearen bikotekideak Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusia salatu zuen, haren iruzur fiskalaren auzian hainbat dokumentu argitaratzea egotzita.
2024/09/29 - 23:11
RTVEren kazetari posturako oposaketa bertan behera geratu da, azterketa filtratu delako
RTVEren kazetari posturako oposaketa bertan behera geratu da, proba egitekoa zen egun berean, azterketa filtratu egin dela jakin delako, sindikatuek azaldu dutenez. RTVEk barkamena eskatu die izena emanda zeuden 5.000 lagunei eta data berria laster iragarriko duela adierazi du. Ikerketa ireki dute.
2024/09/29 - 00:34
Milaka lagunez inguratuta agertu da Edmundo Gonzalez Madrilen, bere lehen agerraldi publikoan
Mundu osoko 460 hiritan baino gehiagotan izan dira mobilizazioak larunbat honetan, Nicolas Maduroren aurka eta Edmundo Gonzalezen alde. Bilbon eta Donostian ere, kontzentrazioak egin dituzte hainbat venezuelarrek eta Gonzalezen aldekoek.
2024/09/16 - 14:08
Konstituzionalak txosten bat eskatu du erkidegoek Amnistia Legearen aurkako helegitea sar dezaketen jakiteko
Zalantzan jarri du arauak "autonomiaren eremuari" eragiten ote dion, eta baldintza hori nahitaezkoa da autonomia batek Estatuko lege baten aurkako helegitea jarri ahal izateko.
2024/09/13 - 15:45
Sexu-erasoen gizon biktimentzako zentroa ''probokazio hutsa'' da, Clara Campoamor elkartearen ustez
Jose Miguel Fernandez elkarteko abokatuak gogor kritikatu du Isabel Diaz Ayuso Madrilgo autonomia erkidegoko presidenteak iragarri duen neurria. "Zentzugabekeria" da, horren ustez, biktimen % 10 diren horientzat propio baliabide bat sortzea.
2024/09/13 - 14:42
Ayusok sexu-indarkeriaren biktima diren gizonentzako lehen arreta zentroa sortuko du
Hala iragarri du Madrilgo presidenteak, "gizonezko askok indarkeria mota hori pairatu dutela antzeman ondoren, batzuek haurtzaroan, eta, horregatik, ondorioak dituzte, eta beste batzuek chemsex (sexu-harremanetan drogak kontsumitzea) izenekoaren inguruan".
2024/09/09 - 22:35
PPren gobernu autonomikoek eta Garcia-Page sozialistak Amnistia Legearen aurkako helegiteak aurkeztu dituzte
PPren esku dauden erkidegoak konstituzio-kontrakotasun helegiteak aurkezten ari dira. Madril, Kantabria, Aragoi, Andaluzia, Murtzia, Galizia eta Valentziako gobernuek jarri dituzte jada eta besteak prestatzen ari dira. Horiekin batera, Gaztela-Mantxako gobernu sozialistak ere jarri du helegitea.
2024/09/07 - 13:48
''Finantzaketa guztiak dira bereziak, lurraldeen eta erkidegoen berezitasunetara egokitu behar direlako''
Patxi Lopez Kongresuko PSOEren bozeramailea "erantzukidetasun fiskalaz" mintzatu da gaur Madrilen PSOEk egin duen Batzorde Federalera iristean. Mikel Torres lehendakariordeak eta Emiliano Garcia-Page Gaztela-Mantxako PSOEren idazkari nagusiak ere egin dituzte adierazpenak.
2024/09/03 - 20:05
Gizon batek bikotekidea hil du Madrilen
Gizonak autoarekin kolpatu zuen emakumea, astelehenean, eta astearte honetan hil da, ospitalean.
2024/08/26 - 12:21
Peinado epaileak lau pertsona gehiago galdekatu ditu lekuko gisa Begoña Gomez ikerketapean duen auzian
Justizian abuztua hilabete baliogabea den arren, epaileak instrukzioari eutsi dio. Gaurkoan Wakalua, Barrabes, Reale Seguros eta La Caixa Fundazioko ordezkariek eman dituzte azalpenak. Fiskalaren iritziaren aurka, Moncloan Sanchezi egindako itaunketaren grabazioa aldeen esku jarri du berriki.
2024/08/05 - 18:38
BJKN ez da bere presidentea izendatzeko kapaz izan, eta abuztuaren 19an bilduko da berriro
Beste behin ere, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bokalek -hamar PSOEk proposatuta eta beste hainbeste PPk jarrita- ez dute lortu zazpi hautagaietako bat izendatzeko beharrezkoa den gehiengoa batzea (12 boto), hiru ordu baino gehiagoko bileraren ondoren.
2024/07/19 - 18:00
Begoña Gomezek ez deklaratzeko hautua egin du, berme falta ikusten duen abokatuaren gomendioari jarraiki
Antonio Camacho abokatuak beharrezko ikusten du instrukzio-epaileak ikerketaren mugak zehaztea, den-dena mugarik gabe ikertzeak, berme falta ekartzeaz gain, prozedura "xederik eta edukirik gabe uzten duelako".
2024/07/14 - 22:36
Bi hilketa matxista izan dira Katalunian eta beste bat Madrilen azken orduotan
86 urteko gizon bat atxilotu dute Saloun, 76 urteko emaztea hiltzea egotzita, eta beste emakume bat hil dute Sabadellen goizaldean. Horrez gain, gizon bat atxilotu dute Madrilen, Carabanchel auzoko etxebizitza batean emakume bat hil duelakoan.