BJKN ez da bere presidentea izendatzeko kapaz izan, eta abuztuaren 19an bilduko da berriro
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) trabatuta jarraitzen du bere presidentearen izendapenean. Eratu zenetik egin duen hirugarren bileran, 20 bokalek ez dute adostasunik lortu hautagai baten inguruan, eta hil honetan berriro biltzea erabaki dute, egoera konpontzeko.
Beste behin ere, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bokalek -hamar PSOEk proposatuta eta beste hainbeste PPk aurkeztuta- ez dute lortu duela astebete baino gehiago proposatu zuten zazpi hautagaietako bat izendatzeko behar zen gehiengoa (12 boto) batzea, hiru ordu baino gehiagoko batzarraren ondoren.
Irailaren 5erako aurreikusitako urte judizialaren irekiera zeremonia dela-eta, bokalek osoko bilkurari berriro ekitea erabaki dute abuztuan, presidentea izendatzeko, baita Auzitegi Gorenekoa ere, erakundeko iturriek jakitera eman dutenez.
Era berean, iturrien arabera, abuztuaren 19an ezohiko bilera deitu dute premiazko gaiei heltzeko, nahiz eta oraindik presidenterik ez egon.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"