María Chivite
2024/03/04 - 20:19
Nekazari talde batek Maria Chivite txistu eta irain matxistekin hartu du Erriberrin
Euroeskualdeko batzarrera iritsi denean nekazarien aldetik jaso dituen irain matxistak salatu ditu Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak. "Eremu publikoan presidenteari emagaldu deitzeak ez du tokirik", esan du Chivitek.
2024/03/04 - 14:12
Nafarroak Euroeskualdearen lehendakaritza hartu du Erriberrin
Maria Chivite Nafarroako presidentea, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Alain Rousset Akitania Berriko presidentea Erriberrin bildu dira, Euroeskualdearen urteroko batzarrean.
2024/03/04 - 08:48
Albiste izango dira: Otsaileko langabezia, Euroeskualdearen batzarra eta Nafarroako eskolen ordutegiak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

2024/02/28 - 15:06
Trafiko eskumena blindatzeko, Foru Amejoramenduaren legearen erreforma abiatu dute Nafarroan
Gaurko bileran, erreforma negoziatuko duen batzordeko kideak izendatu ditu Foru Gobernuak. Horiek, Espainiako Gobernuko ordezkariekin batera, testu berria landu beharko dute, besteak beste.

2024/02/22 - 11:44
Nafarroak legea aldatuko du trafiko eskumena bere esku gera dadin
Chivitek iragarri du datorren asteazkeneko Gobernu saiora akordio bat eramango dutela, Foru Hobekuntzarako Legea berritu eta Espainiako Gobernuari horren berri eman aurretik.
2024/02/19 - 19:45
Chivite: "Gorenaren jarrera aldatu egin da, gaurko epaia ez baitator bat aurreko jurisprudentziarekin"
"Harrituta nago komunikabideen bidez gai horren berri izan dugulako auzitegiak berak epaia jakinarazi aurretik; bitxia da, baina hor utziko dugu", adierazi du Nafarroako presidenteak.
2024/02/16 - 18:06
Nekazariak "nahiko pozik" atera dira Nafarroako Gobernuarekin egindako azken bileratik
Foru Gobernuak Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren eta lehen sektorean ordezkaritza duten erakundeen arteko aldebiko lantalde bat sortzea proposatu du.
2024/02/08 - 12:42
Nekazari talde batek traktoreekin protesta egin du Maria Chivite Nafarroako presidentearen etxe atarian
Nafarroako Gobernuak gaitzetsi egin du nekazari talde batek Maria Chivite presidentearen etxebizitzaren atarian egin duen protesta. (Diario de Noticias-ek utzitako irudiak)
2024/01/29 - 23:13
Chivitek Bruselaren inplikazioa eta finantzaketa eskatu ditu, automobilgintzan industria-trantsizioa egiteko
Europako autogintza eskualdeen elkarteko presidentzia du Chivitek eta lurraldeen trantsizio industrialean Bruselaren inplikazio handiagoa eskatu du Nafarroako presidenteak, baita Europa mailako finantzaketa propioa izatea ere, trantsizioa ahalik eta ondoen egin dadin.
2024/01/17 - 23:16
Nafarroako eta Espainiako Gobernuek hiru eskumen transferitzeko izapideak hasi dituzte
Eskualdatzea gauzatzen denean, AP-68 autobidearen Nafarroako zatia, bekak, eta Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza (I+G+B) Nafarroako Gobernuak kudeatuko ditu.
2024/01/16 - 20:03
Chiviterekin lehen bilera Joseba Asiron alkatetzara iritsi ondoren
Joseba Asiron (EH Bildu) alkatetzara iritsi osteko lehen bileran, Cristina Ibarrola erregionalistaren aurkako zentsura-mozio bat onartzearen ondorioz, besteak beste, Udal berriak bultzatzen duen Etxebizitza Sozialerako Plana aztertu dute.
2023/12/31 - 16:17
Maria Chivite: ''Komunitatea egiteak, aliantzak sortzeak eta sareak ehuntzeak hobetu egiten gaitu''
Urte amaierako hitzaldian, Nafarroako Foru Erkidegoko presidenteak esan duenez, "ideia partikularren gainetik interes orokorra dago, eta politikak, bere dimentsio osoan, herritarrentzako zerbitzu publiko erabilgarria izan behar du", eta helburu horrekin lanean jarraituko duela erantsi du.
2023/12/31 - 16:11
"Erakundeak jendearen zerbitzura jartzeko" deia egin du Chivite presidenteak urte amaierako hitzaldian
Digitalizazioa, jasangarritasuna, zerbitzu publikoak, enplegua, etxebizitza, berdintasuna eta bizikidetza aipatu ditu Nafarroako presidenteak 2024rako erronka nagusietako gisa.
2023/12/16 - 13:30
Javier Esparza: "Hau ezin dakieke debalde atera Pedro Sanchezi eta Maria Chiviteri"
UPNko presidenteak EH Bilduren eta PSNren arteko akordioaren ostean Iruñeko alkatetza galtzeak dakarren "kolpe gogorra" aitortu du bere alderdikideen aurrean.
2023/12/03 - 21:31
Iruñeko UNEDek jaso du 2023ko Nafarroako Urrezko Domina
Foru Komunitateko kondekorazio nagusia emateko ekitaldia Kultura eta Kirol Departamentuaren egoitzan egin da. Maria Chivite presidentearen hitzetan, UNED "talenturako, topaketarako, inklusiorako eta aukerarako gunea da".
2023/11/22 - 20:48
Chivitek agindu du ''sortu den olatu atzerakoiari'' aurre egingo diotela, Nafarroaren aniztasuna errespetatuz
2023-2027 legealdian, 100 egun bete ditu Nafarroan Foru Gobernuaren buruan Maria Chivite presidenteak, eta gaur egin du balantzea. Bereziki nabarmendu ditu, bere hitzetan, fiskalitatean, azpiegituretan eta eskubideetan izan diren aurrerapausoak.
2023/11/16 - 16:05
Maria Chivite, Pedro Sanchez presidente izendatu ostean: ''Gaurkoa egun ona da Nafarroarentzat''
Maria Chivitek azpimarratu duenez, "albiste ona da Nafarroarentzat Gobernu aurrerakoi bat izatea, eskubideetan eta bizikidetzan aurrera egiten jarrai dezagun, eta botoen zilegitasunarekin egiten du".
2023/11/10 - 16:40
Chivite: ''Nafarroako autogobernua eta eskumenak garatzea ere sendotzen du akordioak''
Pedro Sanchezen inbestidura ahalbidetzeko PSOEk eta EAJk itxi duten itunaren balorazio positiboa egin du Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak, eta autogobernua eta eskumenak sendotzea ekarriko duela esan du.
2023/08/18 - 14:27
Nafarroako Gobernuko kontseilariak karguaz jabetu dira
Gobernu berriko kideek hartu dituzte euren karguak, baina Jose Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun kontseilaria izango dena izan da salbuespena; izan ere, oraindik Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkari izateari utzi beharko dio Nafarroako Gobernuan kargua hartu aurretik.
2023/08/18 - 13:37
Nafarroako Gobernu berriko kontseilariak karguez jabetu dira
Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan ospatu da. Nafarroako Gobernu berria 13 kontseilarik osatzen dute, zortzi PSNri dagozkio, lau Geroa Bairi eta bat Contigo-Zurekin alderdiari.