Lehendakaria eta Nafarroako presidentea datorren asteazkenean bilduko dira, Iruñean
Imanol Pradales lehendakaria Iruñera joango da datorren asteazkenean, irailaren 4an, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentearekin biltzera, Lehendakaritzak ohar batean jakinarazi duenez.
Buruzagi jeltzalea lehendakari aukeratu zutenetik, bien arteko lehen batzarra da honakoa. Pradalek esan zuen Nafarroako zein Ipar Euskal Herriko agintariekin aldebiko harremanak estutzen jarraitu nahi zuela, eta testuinguru horretan egingo dute hitzordua.
Jaurlaritzaren arabera, bien arteko "lehen hartu-eman pertsonal eta instituzionala" izango da, eta uste dute "baliagarria" izango dela bi exekutiboen arteko harremanei "bultzada berri bat emateko". Halaber, amankomunean dituzten intereseko gaiak jorratu ahalko dituzte, hala nola Nafarroaren eta Euskadiren arteko lankidetza-protokoloa.
Bileraren ondoren, lehendakariak eta Nafarroako pesidenteak agerraldi bateratua egingo dute.