Markel Olano
2016/03/16 - 17:57
Markel Olanoren aurkako kereila bat onartu egin du epaileak
Realari zor bat barkatzeagatik, prebarikazio eta faltsukeria delituen zantzuak atzeman ditu epaileak.
2016/03/15 - 20:54
Langileak Zumarragatik ahalik eta gertuen kokatzea eskatu du Olanok
Gipuzkoako ahaldun nagusiaren arabera, ArcelorMittalek hartu duen erabakia "kolpe handia da Gipuzkoako industriarentzat", bereziki lurralde industriala delako.
2016/02/24 - 11:20
Olano, Ciudadanosen jarrera birzentratzailearekin kezkatuta
Markel Olanorentzat oso 'esanguratsua' da aldundiak desagertuarazteko Ciudadanosek egindako proposamena PSOEk onartu izana.
2016/02/05 - 14:23
Donostiako autobus geltoki berria inauguratu dute
Larunbatean jarriko dute martxan terminala, 05:00etan, Loiurantz aterako den autobus-zerbitzuarekin.
2016/01/24 - 15:50
85.000 lagunek esku hartu dute hiriburutzaren hasiera 'arrakastatsuan'
Donostiako alkate Eneko Goia pozik azaldu da egun hauetan 'donostiarrak kalera atera direlako, espero zuten baino parte-hartze handiagoarekin'.
2016/01/23 - 23:17
Abian da bizikidetza oinarri duen Donostia 2016 kultur hiriburutza
Victoria Eugenia antzokian egin den ekitaldi instituzionalaren ostean, milaka lagun bertaratu dira Maria Cristina zubi inguruetara argia, ura eta musika uztartu dituen ikuskizuna ikustera.
2015/10/30 - 16:21
Gipuzkoako aurrekontuek 'lurraldea indarberritu' nahi dute
2016ko Gipuzkoako aurrekontuek 813 milioi euro izango dituzte, aurreko urtean baino 42 milioi gehiago.
2015/10/14 - 20:42
'Euskadi solidarioa da, dagokiona baino gehiago ordaintzen du'
EAEko erakundeek adierazpen bateratua adostu dute, Kontzertu Ekonomikoaren alde.
2015/10/08 - 15:37
Bidegi auziaren 'erabilera politikoa' salatu du Olanok
Salatutakoa faltsua dela esan du Gipuzkoako ahaldun nagusiak, eta Azpeitiko epaitegiaren ebazpenak argituko duela auzi hau.
2015/10/02 - 13:35
Olanok zaila ikusten du talde abertzaleen arteko adostasuna
Markel Olanok adierazi duenez, egun EAJren eta ezker abertzalearen artean dagoen 'liskar politikoak' asko zailtzen du bi alderdien arteko oinarrizko adostasuna lortzea.
2015/09/22 - 01:32
Aberastasunaren gaineko zergaren erreformarako zirriborroa prest dago
EAJk eta PSEk bultzatuko duten erreformaren asmoa “aberatsek zergarik ordaindu behar ez izatea” dela ohartarazi du EH Bilduk.
2015/09/14 - 18:16
Erraustegiaren eta bosgarren edukiontziaren alde egin du Markel Olanok
Gipuzkoako ahaldun nagusiaren hitzetan, "laguntza" emango diete Atez Atekoa kendu nahi duten udalerriei.
2015/07/14 - 17:52
Urkulluk 'aldebiko erronkak' aztertuko ditu ahaldun nagusiekin
Bilera asteazkenean izango da, Ajuria Enean, eta enplegua, gizarte politikak eta zergak izango dira jorratuko dituzten gai "nagusiak".
2015/07/09 - 14:20
'Politika eta ustelkeriaren artean egiten den lotura hautsi nahi dugu'
Gipuzkoako ahaldun nagusiaren iritziz, ez da arazorik egongo PSE-EErekin gobernu-taldean, eta hondakinen arazoari irtenbidea emango diola esan du.
2015/07/09 - 13:40
Olano: 'Jendeak politikarien perzepzio distortsionatua dauka'
Markel Olanok adierazi duenez, 'politikariak korrupzioarekin identifikatzen dira' gaur egun; eta horregatik, Gipuzkoako Aldundiak 'susmoa kentzeko zenbait neurri hartu ditu'.
2015/06/26 - 13:57
Olano eta Goia lekuko gisa deklaratzera deitu dituzte, Bidegi auzian
Bilduren Gobernuak Bidegi auziaren inguruan jarritako bigarren salaketa tramitera onartu du gaur Azpeitiko Instrukzio Epaitegiak.
2015/06/26 - 12:02
'Urteak pasako dira Ezker Abertzalearekin konfidantza berreskuratzeko'
Markel Olanok adierazi duenez, Ezker Abertzaleak marra gorri guztiak gainditu ditu azken lau urteetan, Gipuzkoako EAJri 'eraso izugarriak' eginez.
2015/06/26 - 11:31
Erraustegia legegintzaldi honetan bukatuko dutela iragarri du Olanok
Bestalde, EAJren eta ezker abertzalearen arteko harremanak "hautsita" daudela eta horiek berreskuratzeko "urteak" pasatuko direla ohartarazi du Gipuzkoako ahaldun nagusiak.
2015/06/24 - 15:30
EAJko bost diputatuk eta PSEko hiruk osatuko dute Olanoren gobernua
Denis Itxaso sozialista izango da ahaldun nagusiordea. Ahaldun nagusi izendatu eta biharamunean, datozen lau urteotan Gipuzkoa zuzenduko duen taldea aurkeztu du Markel Olanok.
2015/06/24 - 14:26
Garitanok Olano hartu du Foru Aldundian
Markel Olano ahaldun nagusi izendatu eta biharamunean, Martin Garitano ahaldun nagusi ohiak harrera egin dio buruzagi jeltzaleari, Aldundiaren egoitzan.