EAJko bost diputatuk eta PSEko hiruk osatuko dute Olanoren gobernua
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi berriak EAJ eta PSE-EEren arteko koalizio gobernua aurkeztu du gaur. Foru Gobernu berrian EAJko bost diputatu eta PSE-EEko beste hiru izango dira.
Hala, Denis Itxaso PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusia Kultura, Turismo, Gaztedia eta Kirol diputatu izango da. Zientzia politikoetan eta Administrazioan lizentziatua, masterra du Enpresen Kudeaketan eta Zuzendaritzan. Gipuzkoako batzarkide da eta San Markos mankomunitateko presidente. Gainera, Donostiako Udaleko zinegotzi izan da 2003tik 2015era.
Jose Ignacio Asensio Tolosako zinegotzi ohia Ingurugiro eta Lan Hidraulikoetako diputatu izango da. Iñaki Arriolaren taldeko kide izan zen PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusia Patxi Lopez lehendakariaren garraio sailburu izan zenean. Euskotrenen zuzendari izan zen hain zuzen ere. Zaragozako Unibertsitateko irakasle izan zen, eta Zientzia Ekonomikoetan eta Enpresan lizentziaduna, eta masterra du enpresen eta finantza publikoen kudeaketan.
Marisol Garmendia Donostiako zinegotzia Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa diputatua izango da. Odon Elorza alkatearen garaian sartu zen Donostiako Udalean, eta kabineteburu izan zen. 2005ean presidentzia ordezkari izendatu zuten. Bi legegintzalditan egon da PSE-EEren zinegotzi gisa hainbat ardura bere gain hartuz. Donostia kulturaren hiriburu izateko hautagaitzaren zinegotzi izan zen, eta bere zeregina hautagaitza sustatzea izan zen.
Javier Larrañaga Garmendia Ogasun eta Finantza diputatu izango da. Informatikan lizentziatu zen Deustuko unibertsitatean, eta Kutxaren masterra du Finantza Erakundeen kudeaketan eta Zuzendaritzan. 2012tik Kutxabankeko langile da, Gipuzkoako Enpresen Banka zuzendaria.
Imanol Lasa Zeberio Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazio diputatu izango da. Deustuko Unibertsitatean Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua, kargudun publiko izan da hainbatetan, azkena Zarauzko Turismo zinegotzi gisa.
Maite Peña, Gizarte Politiketako diputatu berria, zuzenbidean da lizentziatua, EHUn, 1999tik. 2000. urtean kolegiatua, gaur egun arte jardun du lan horretan. 2003tik EAJren taldeko bozeramaile da Errenteriako Udalean.
Ainhoa Aizpuru Murua izango da Ekonomia Sustapen, Nekazaritza eta Lurralde Orekako diputatua. Gabiriako alkate izan zen 2007-2011 legegintzaldian, eta enpresa ikasketak egin zituen Deustuko unibertsitatean.
Aintzane Oiarbide Azpiegitura diputatu izango da. Filosofian eta Euskal Filologian lizentziatua, hainbat ardura izan ditu alderdian eta eginkizun publikoetan, eta azken legegintzaldian jeltzaleen bozeramaile izan da Bergarako Udalean.
Eman beharreko pausoak
Foru Aldundiko prentsa aretoan aurkeztu dute Gobernu berriaren osaketa Markel Olano ahaldun nagusiak eta Denis Itxaso ahaldun nagusiordeak. Diputatuak ostegunean jabetuko dira karguez eta ostiralean hasiko dira hurrengo legealdiko kudeaketa plana lantzen.
Aurkezpenean Joseba Egibar GBBko presidentea eta Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia izan dira, besteak beste.
Markel Olanok azpimarratu duenez, EAJren eta PSE-EEren artean ?agerikoak? diren ezberdintasunak daude, baina helburu ?komun? batek elkarrekin gobernatzera eraman ditu. ?Gipuzkoa indartsu, solidario eta kementsu? baten alde lan egingo dute jeltzaleek eta sozialistek Gipuzkoan.
Akordioan jeltzaleen eta sozialisten ?borondate eta egitasmoak? islatzen direla azaldu du Denis Itxaso sozialistak. ?Denentzat? gobernatuko dutela agindu du, azken legealdiko ?ataskotik? ateratzeko lan eginez.

Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.