Maroko
2021/05/18 - 16:35
Marokotik 6000 migratzaile sartu dira azken orduetan Ceutan eta Melillan
Marokoko poliziak ez die bidea eragozten eta ehunka gazte daude une honetan hesiaren inguruan, Ceutan sartzeko zain.
2021/05/18 - 15:01
6.000 migratzaile, laurden bat adingabeak, heldu dira Marokotik Ceutara
Gehienak igerian sartu dira, eta pertsona bat itota hil da. Espainiak Armada bidali du mugara, eta 2.700 kanporatu dituela iragarri du. Kopuru txikiagoan, baina Melillan ere sartu dira migratzaileak.
2021/05/18 - 14:37
Tensioa Marokoren eta Ceutaren arteko mugan
Atzotik 6.000 pertsona sartu dira Ceutan Marokotik. Espainiako Gobernuak Armada bidali du bertara.
2021/05/18 - 12:06
Espainiako Gobernuak Lurreko Armadaren unitateak bidali ditu Ceutako mugara
Inguruan sakabanatuta daude migranteak batu eta laguntza ematea dute helburu, baina dagoeneko hasi dira migranteak Marokoara itzularatzten.
2021/05/18 - 00:35
Ia 3.000 migratzaile sartu dira igerian Ceutan
Gutxienez 700 adin txikikoak dira. Aurrekaririk gabeko sarrera da, eta gainezka egin du hiriko harrera-baliabideak.
2021/04/27 - 14:07
140 etorkin inguru iritsi dira igerian Ceutara azken egunotan
Azken egunetan dozenaka migratzaile iritsi dira Ceutara igerian Marokotik. Beste asko Guardia Zibilak erreskatatu ditu itxasoan.
2021/04/25 - 22:46
Gizon bat atxilotu dute Castellon, Marokon bere familiako sei kide hiltzea egotzita
2002tik Castellon bizi zen atxilotua, bere emazte eta semeetako batekin.
2021/04/25 - 19:53
Espainiak Fronte Polisarioko buruzagia ospitaleratu eta Maroko haserretu du
"Espainiaren jarrera" deitoratu du Rabatek. Gonzalez Laya Atzerri ministroaren hitzetan, Espainiak Bahim Ghali "arrazoi humanitarioengatik soilik" hartu du.
2021/03/31 - 23:48
Marokoarren aurkako indarkeria sustatzen zuen gizon bat atxilotu dute Basaurin
Atxilotuak marokoar interesen aurka atentatuak egitera animatzen zituen bere sare sozial ugarietako jarraitzaileak.
2021/03/22 - 12:02
Gizakiekin trafikatzen zuen sare bateko azken kideak atxilotu dituzte Bilbon
Ikertzaileen arabera, taldeak gutxienez 51 emakume harrapatu zituen Frantziako muga zeharkatzen laguntzeko, diruaren truke.
2021/02/27 - 15:54
Saharako Errepublika Arabiarraren askatasuna aldarrikatzeko ekitaldiak, hainbat lekutan
Manifestazio jendetsua egin dute Iruñean. Manifestazioa Baluartetik abiatu eta Gaztelu plazara iritsi da. Bilbon 18. karabana solidarioa abiatu da Tindufeko kanpamenduetarantz.
2020/12/20 - 14:56
Ehunka pertsonak Saharako herriarentzat "askatasuna" aldarrikatu dute
Aldarrikapenetan aurrerapauso falta salatu dute manifestariek, eta orain dela gutxi AEBek Marokoren subiranotasuna aitortu zuenez, erabaki horren aurka protesta egin dute.
2020/12/11 - 01:26
Trumpek Mendebaldeko Sahararen gaineko subiranotasuna onartu dio Marokori
Errekonozimendu horren truke, Marokok Israelekin harremanak normalizatuko ditu. Fronte Polisarioak gatazka honetan esku har dezala eskatu dio Nazio Batuen Erakundeari.
2020/12/10 - 22:05
Donald Trumpek Saharan subiranotasuna Marokori aitortu dio
Donald Trumpek Etxe Zuria uzteko 6 aste geratzen zaizkionean beste desafio bat egin du. Saharan Marokoren subiranotasuna aitortu du.
2020/11/21 - 19:05
Marokok Guergueraten su-etena hautsi duela salatu dute dozenaka mobilizaziok
Gatazkan "ekimena" hartzea eskatu dio Euskadiko Sahara Mugimenduak Espainiako Gobernuari. Zentzu horretan, Exekutiboa Rabaten "esanetara" egotea kritikatu dute.
2020/11/18 - 08:23
Marokorekiko gatazkan esku hartzeko eskatu dio Fronte Polisarioak NBEri
1991eko bake akordioa hautsi izana egotzi dio Marokori, Guerguerateko pasabidean gertaturikoagatik. Halaber, nazioarteko komunitateari esku hartzeko eskatu dio tentsioak gora egin ez dezan.
2020/11/17 - 09:24
Polisarioak "okupazioa" bukatzea jarri du "gerra amaitzeko" baldintza gisa
Marokok "su-etenarekin konprometituta" jarraitzen duela ziurtatu du Mohamed VI.a erregeak, baina "mehatxuei" erantzungo diela ohartarazi du.
2020/11/16 - 15:35
Mendebaldeko Saharari elkartasuna agertu diote Bilbon
Marokok 1991ko su-etena apurtu duela salatu du Fronte Polisarioak. Konponbidea Nazio Batuetatik datorrela esan du Europar Batasunak.
2020/11/16 - 11:06
Mobilizazioak Bilbon eta Donostian Saharako herriari elkartasuna erakusteko
Eguerdian, manifestazioa egingo dute Arriaga plazatik abiatuta, eta 19:00etan, elkarretaratzea egingo dute Arriaga parean. Donostian, kontzentrazioa egingo dute 18:30ean, Boulevardean.
2020/11/16 - 08:34
Marokoren aurkako hirugarren erasoan, hildakoak eragin dituela esan du Polisarioak
Marokok enfrentamenduak izan direla onartu du, baina hildakoak ukatu ditu.