Maskarak
2021/10/08 - 20:06
Etsipena EAEko eskoletan Hezkuntzako protokolo berriaren aurrean
Zuzendariek eta gurasoek eskoletan neurri gehiago arintzea espero zuten, batez ere kanpoaldeetan musukoa erabiltzearen inguruan.
2021/10/08 - 16:17
Ikastetxeetarako protokolo berriak ''zuhurtzia'' lehenetsi du
Gizartean hartu diren neurri orokorrak ekarri nahi izan dituzte ikastetxeetara. Lehen eta Bigarren Hezkunzen artean egin dute bereizketa. 6-12 urte bitartekoek apenak izango dute aldaketarik eta musukoa eraman beharko dute jolastokian. Hori bai, aire libreko ekintzetan burbuila maila osoa izango da.
2021/10/08 - 13:38
6-12 urteko haurrek beti eraman beharko dute maskara EAEko ikastetxeetan
DBH eta Batxilergoko ikasleek (12 urtetik gora) musukoa kendu ahalko dute aire zabalean besteekiko 1,5 metroko distantzia egotekotan, edota "kanpoaldean jarduera fisiko bizia" egiten duten kasuetan.
2021/10/07 - 10:51
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa normaltasunera bueltatu dira, barran kontsumituz eta edukiera mugarik gabe
Osasun larrialdia indargabetzeko dekretua argitaratuta, ez dago jada ordutegi eta edukiera mugarik, eta nahi beste pertsona elkartu ahal dira taldeka.
2021/10/06 - 16:35
Sagarduik "erantzukizunez eta elkartasunez" jokatzen jarraitzeko deia egin du
Bestalde, sailburuak iragarri du hilaren 25 "inguruan" hasiko direla 70 urtetik gorakoei txertoaren hirugarren dosia jartzen.
2021/10/06 - 16:20
Astelehenetik aurrera ikastetxeetan ere neurriak malgutuko dira
Gizartean bezalaxe, musukoa erabili beharko dute ikasleek ere barrualdetan, baina beste hainbat egoera aldatu egingo zaizkie, herritarron egunerokoan aldatuko diren moduan.
2021/10/06 - 16:11
Egoitzetako bisitak zentroetako gune komunetan ere egin ahalko dira ostegunetik aurrera
Hiru Foru Aldundiek, Osasun Sailarekin batera, protokolo berria prestatu dute egoera berrira moldatzeko.
2021/10/06 - 16:09
Noiz utziko dio musukoak derrigorra izateari?
Horrenbeste hilabetez murrizketekin egon ondoren, askok zalantzak dituzte oraindik ere "normaltasun berri" honen egunerokotasunean. Zer egin dezaku eta zer ez bihartik aurrera?
2021/10/06 - 13:58
Jaurlaritzak asteon eguneratuko du eskoletako osasun protokoloa
Jonan Fernandez LABI teknikoaren koordinatzaileak egin du iragarpena, eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak gero zehaztu du neurri berriak "astelehenetik aurrera" aplikatuko dituztela.
2021/10/05 - 22:41
Iazko martxotik hona inoiz ezagutu gabeko bizipenak bizi izan ditugu
Etxean konfinatuta egon gara, edo herrian itxita, ordutegiak jarri zizkiguten kalera ateratzeko ere, une batzuetan alboko herria zen turismoa egiteko lekua. Urteak pasa direla dirudien arren, atzoko kontua da.
2021/10/05 - 22:33
Epidemiologoen ustez, neurriak lasaitzeak ez du esan nahi pandemia amaitu denik
Neguak barrualdeetan bizitza gehiago egitea ekarriko du, eta horrek zuhurtzia eskatzen du. Dena den, txertoen eraginkortasuna mantentzeak oztopatu egingo du beste olatu baten etorrera.
2021/10/05 - 21:45
Urkulluk arduraz jokatzen jarraitzeko deia egin du, pandemia amaitu ez delako
Lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa babestu du eta murrizketa gehienak kentzeko txertoaren eraginkortasuna erabakigarria izan dela azpimarratu du.
2021/10/05 - 20:12
Iñigo Urkullu lehendakariaren agerraldi osoa, Euskadiko murrizketa gehienen amaierari buruz
Euskadik ostegun honetan bertan berreskuratuko du pandemiaren ondorioz galdutako normaltasunaren zati handi bat. Hala ere, maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da eta edukieraren muga % 80koa izango da 5.000 pertsonatik gorako edukiera duten esparru itxietan.
2021/10/05 - 20:04
Ostegunetik Euskadin indarrean izango diren murrizketa bakarrak
EAE normaltasun berrian sartuko da ostegunean, lehendakariak desaktibatu egin baitu osasun larrialdia.
2021/10/05 - 19:09
Murrizketa gehienak bertan behera geratuko dira Euskadin
Euskadik ostegunean berreskuratuko du pandemiaren ondorioz galdutako normaltasun gehiena. LABI batzordea desegin du lehendakariak.
2021/10/05 - 14:33
Jaurlaritzak osasun larrialdia bertan behera utziko du eta LABIren Aholku Batzordea desegin egingo da
Pandemiari aurre egiteko indarrean dauden murrizketa gehienak indargabetuta geratuko dira ostegunetik aurrera.
2021/10/05 - 13:54
Lehendakariaren agerraldia, LABI instituzionalaren azken bileraren ondoren, 17:00etan, zuzenean
Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordea astearte honetan bilduko da, 16:30ean, eta osasun-larrialdiaren amaiera agindu lezake, neurri murriztaile gehienak indargabetzea ekarriko lukeena.
2021/10/04 - 22:21
Haurrak maskararekin eskolan, bai ala ez?
Haurrek eskolan musukoa kendu ahal izatea guraso askoren aldarrikapena da. Eta eztabaida mahai gainean dago. Epidemiologoen artean, eta irakasleen artean aldeko eta kontrako iritziak daude.
2021/10/04 - 21:19
Murrizketa gehienak kentzea erabaki dezake LABIk astearte honetako bileran
Ordutegiei, edukierari edo taldean bildu daitezkeen pertsona kopuruari ezarritako mugak indargabetzea aztertuko du LABI instituzionalak. Bilera astearte arratsaldean egingo dute eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du lehendakariaren agerraldia.
2021/09/29 - 21:04
Abendura arte izango dira lansaio jarraituak Nafarroako ikastetxeetan
Nafarroako Gobernuak baieztatu du hezkuntzan ere arinduko dituela neurri murriztaileak, baina oraingoz ordutegi jarraituak egingo dituzte eta patioan musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.