Jaurlaritzak asteon eguneratuko du eskoletako osasun protokoloa
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Osasun Saila ikastetxeetako protokoloa berrikusten eta egoera berrira moldatzen ari dira, eta asteon izango dute prest neurri sorta berria, Jonan Fernandez hilabeteotan LABIren Batzorde Zientifiko-Teknikoko koordinatzaileak Radio Euskadin egindako iragarpenaren arabera.
Gero, kazetarien aurrean egindako adierazpenetan Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak zehaztu duenez, "asmoa da aste honetan bertan ikastetxeetara protokolo berria igortzea, astelehenean bertan aplikatzen has daitezen".
Bildarratzek Antzuolako eskolan egiten ari diren lanak bisitatu ditu goizean, eta bertan egin ditu adierazpenak. Hezkuntza sailburuaren hitzetan, egoera berriak "isla" izan behar du ikastetxeetan: "Gizartearentzat dauden neurriak izango dira ikastetxeetara eramango direnak".
Hala, aldaketetako bat musukoaren erabileran egon daitekeela iradoki du. "Kontuan hartu larrialdi egoera gainditu arren hainbat baldintza betetzen jarraitu behar dugula, musukoa eta distantziarena esaterako, baina behin distantzia egonda (kanpoaldean), musukoak beste modu batera erabil daitezkeela", azaldu du.
12 urtez azpikoak txertatu gabe egoteak adin tarte horretakoei neurri apartekoak ezartzea ekar dezakeen galdetuta, Bildarratzek esan du "bide bat" izan daitekeela neurriak desberdinak izatea batzuentzat eta besteentzat.
"Ikusiko dugu zein den biderik egokiena. Denok nahi dugu egoera hau gainditzea, baina segurtasuna eta osasuna bermatzea da lehentasuna", gaineratu du.
Fernandez: "Ez dakigu % 100ean hau bukatu denik"
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan egindako adierazpenetan, Fernandezek aitortu du "ekaitz ikaragarria" gainditu dugula, eta, "borroka amaitu ez bada ere", izurriak osasun sisteman eta gizartean duen eraginak "kritikoa izateari utzi dio", eta, beraz, "egoera normalizatuagoa" izateko unea iritsi da, horren hitzetan. "Mehatxuak" egon badaudela onartu du, eta birusak mutatzeko aukeraren eta immunizazioak izango duen iraupenaren inguruan, esaterako, zalantzak daudela esan du.
"Inork ez daki mehatxu horiek noiz gauzatuko diren, ezta gauzatuko diren ere. Beraz, ez da logikoa egungo murrizketei eustea", azaldu du. Zuhur agertu da, nolanahi ere, ez baitakite etorkizunean neurriak berriro jartzera behartuta egongo diren. "Ez dakigu % 100ean hau bukatu denik", gaineratu du.
Indarrean dauden murrizketak ahotan, bihar arte LABIren Batzorde Zientifiko-Teknikoko burua izan denak azaldu du hiru neurriak Lurralde arteko Osasun Batzordean (Espainiako Gobernuak eta erkidegoek osatutakoa) hartutako erabakien ondorio direla. Hala, maskara derrigorrezkoa da barrualdeetan eta kanpoaldean, distantzia gorde ezin denean; espazio handi itxietako edukiera % 80koa izango da, eta, azkenik, barrualdean egiten diren ekitaldietan jan-edanak debekatuta egoten jarraituko du, horretarako jarritako lekuetan salbu (barran, esaterako).
Azken hori kontraesankorra ez ote den galdetuta, Fernandezek esan du neurriak "badaezpadako justifikazioa" duela, baina iragarri du "laster" berrikusiko dutela Lurralde arteko Osasun Batzordean.
Maskararen erabilerari buruz, Estatuak duen eskuduntza izaki, Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusia ere badenak uste du "tarte baterako behintzat" jarraituko dutela barrualdeetan, eta aire librean "erabilera arintzen" joango dela, "betiere jende pilaketekin kontuz ibilita".
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.