Maskarak
2024/01/10 - 08:42
Osasun Ministerioak musukoa inposatuko du gaur osasun-zentroetan, nahiz eta 11 erkidego ados ez egon
Nafarroak eta Euskadik gomendioaren alde egin dute. Monica Garcia Osasun ministroak agerraldia du iragarrita (13:00etan) arnas aparatuko eritasunen epidemia dela eta hartu beharreko neurrien berri emateko.
2024/01/09 - 14:34
Musukoen ''derrigortasunaren'' legalitatea aztertuko dute Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoek
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak adierazi du Ministerioak osasun-zentro guztietan maskarak erabiltzea "inposatzeko" asmoa duela. "Gauzak ez dira horrela egiten", esan du.
2024/01/09 - 12:07
Osasun Ministerioak musukoaren erabilera inposatu dezake baldintzak betetzen badira, Subijanaren arabera
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak azaldu duenez, erregimen autonomikoaren barruan dagoen "aginduzko koordinazioa" izeneko lege aurreikuspenak aukera ematen dio Espainiako Gobernuari autonomia erkidegoei erabaki bat ezartzeko.
2024/01/09 - 09:10
Albiste izango dira: Plastikozko pelletak, musukoa osasun zentroetan eta izotza barnealdean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/08 - 22:20
Ospitale eta anbulatorio guztietan musukoa ezartzera behartuko du Osasun Ministerioak asteazkenean
EFEk jakinarazi duenez, legez behartuko ditu Espainiako Gobernuak autonomia erkidegoak.
2024/01/08 - 17:47
Eritasun arinen kasuan hiru eguneko "autobajak" ezartzea proposatu du Osasun Ministerioak
Halaber, osasun zentro, zentro soziosanitario eta farmazietan musukoaren erabilera proposatuko die Espainiako Osasun Ministerioak autonomia erkidegoei Lurralde arteko Osasun Batzordean, arnas birusek izan duten hazkundea tarteko.
2024/01/08 - 15:25
Nafarroak areagotu egin du osasun zentroetan musukoa erabiltzeko gomendioa
Nafarroako Gobernuak osasun zentroetan eta zentro soziosanitarioetan musukoa erabiltzeko gomendioa egiten die herritarrei. Sintomak dituztenek ere leku itxietan babes neurriak hartzearen alde agertu da Fernando Dominguez sailburua.
2024/01/08 - 11:43
Basaras: “Musukoa ez da konponbide bakarra; beste esparru batzuetan ere lan handia egin behar da”
Miren Basaras EHUko mikrobiologoak ETB1eko "Egun on Euskadin" esan duenez, musukoaz gain, lehen arretan eta ospitalizazioetan indarra jartzea beharrezkoa da egoerari aurre egiteko.
2024/01/08 - 09:21
Albiste izango dira: EITB DATA, pentsioen erradiografia; Osasun Ministerioaren bilera, eta elurra 600 metroan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/05 - 16:26
Euskadik ez du, oraingoz, maskara osasun-zentroetan ezarriko, Ministerioak gomendatu arren
Arnas infekzioen gorakadaren ondorioz, osasun-zentroetan musukoen erabilera derrigortzeko eskatuko die Osasun Ministerioak autonomia erkidegoei astelehenean egingo duten Osasun Sistemako Lurralde arteko Kontseiluan.
2024/01/04 - 14:25
Nabarmen areagotu da musukoaren erabilera garraio publikoan
Gripearen eta covid-19aren birusaren zirkulazioak gora egin du azken astean Euskadin, eta, horrekin batera, musuko gehiago ikusten dira garraio publikoan. Agintariek leku itxietan erabiltzea gomendatzen dute.
2023/07/07 - 13:38
Lau pertsona atxilotu dituzte Gasteizen, farmaziako produktuak eta kosmetikoak legez kanpo salerostea egotzita
Gainera, beste pertsona bat atxilotu dute Madrilen. Halaber, merkatuan 180.000 euroko balioa izango luketen produktuak hauteman dituzte.
2023/07/04 - 08:00
Osasun zentro, zentro soziosanitario eta farmazietan musukoak kentzea onartuko du gaur Espainiako Gobernuak
Betebeharra Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean bertan amaituko da. Neurriarekin amaitzen dira covid-19aren pandemiaren eztandarekin duela hiru urte baino gehiago ezarri ziren murrizketa guztiak.
2023/06/27 - 13:45
Ministroen Kontseiluak ez du gaur onartuko musukoa osasun-etxeetan kentzea
Jose Miñones ministroaren hitzetan, musukoaren gaia "osasun krisi baten aurrean jarduteko dekretu zabalago baten barnean dago; ongi informatu eta administrazio-izapide guztiak zuzen bete behar dira". "Ahal duten bezain azkar" onartuko dela neurria adierazi du.

2023/06/24 - 17:40
Maskarak derrigorrezko izateari utziko dio, baina, zenbait kasutan gomendagarria izaten jarraituko du
Hiru urte baino gehiagoz beharrezkoa izan da musukoa jantzea osasun-.zentroetan, farmazietan eta adinekoen egoitzetan. Orain gomendio izango da arnas infekzioen sintomak daudenean. Paziente immunodeprimituak egon litezkeen lekuetan hala nola onkologia unitateetan edo ZIUetan eskatu ahal izango da.
2023/06/23 - 21:07
Musukoa ez da derrigorrezkoa izango ospitale, farmazia eta zentro soziosanitarioetan
1.140 egunez izan da derrigorrezkoa Espainiako Estatuan eremuren batean musukoa nahitaez erabiltzea. Ministroen Kontseiluak datorren astean onartuko du, ziurrenik, araudi berria jasoko duen errege-dekretua.
2023/06/23 - 10:20
Osasun zentroetan eta farmazietan musukoak kentzeko aukera eztabaidatuko dute arratsaldean
Jose Miñones Osasun ministroak deituta, 17:00etan hasiko da Lurralde arteko Kontseilua, eta bertan erabakiko dute gaur-gaurkoz musukoa derrigorrezko den tokietan hala izaten jarraituko duen ala "gomendioa" izango den aurrerantzean.

2023/06/23 - 09:56
Albiste izango dira: 'Aita Mari' Salernora bidean, Ertzaintzaren mahaiaren bilera eta musukoen amaiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/06/20 - 19:24
Osasun zentroetan eta farmazietan musukoak kentzeko aukera eztabaidatuko dute ostiralean
Jose Miñones Osasun ministroak Lurralde arteko Kontseilu batera deitu ditu erkidegoetako kontseilariak. Batzarra 17:00etan hasiko da.
2023/02/09 - 11:46
Garraioan musukoa kentzeko erabakia hartzerakoan "elkarlanik ez" dela egon salatu du Sagarduik
Osasun sailburuaren arabera, "hedabideen bidez" izan zuten Espainiako Gobernuak garraio publikoan maskararen erabileraren derrigortasuna kentzeko erabakiaren berri.