Maskarak
2022/04/20 - 17:20
Garraiobideetako geltokietan jende gehienak maskara ipintzea erabaki du, nahitaezkoa ez bada ere
Garraiobide publikoetan derrigorrezkoa da musukoa janztea, baina geltokietan eta nasetan, ez. Dena dela, lehen egun honetan, maskara ez kentzea izan da gehienen hautua.
2022/04/20 - 17:11
Maskara kenduta zeukaten herritarrak eta jantzita eusten ziotenak, denetarik ikusi da gaur toki itxietan
Barnealdean musukoa derrigorrezkoa ez den lehen egunean, askotariko jarrerak topatu ditugu gimnasioetan, azokan eta museoetan. Batzuek lasai erantzi dute, beste batzuek, ordea, beldurrez, eutsi egin diote erabiltzeari.
2022/04/20 - 14:11
Osalan, musukoaren erabileraz: "Ikusi behar da tokiz toki zer eta nola egin, eta horrek denbora eramango du"
Erakundeko lan osasuneko arduradunak azpimarratu du berez lan esparruan maskara ez dela nahitaezkoa, baina prebentzio arduradunek hala ebazten badute, "neurriak momentuz bete" beharko direla erantsi du.
2022/04/20 - 13:54
Osalan, musukoaren erabileraz: ''Ikusi behar da tokiz toki zer eta nola egin, eta horrek denbora eramango du''
Aitor Gisasola OSALANen laneko osasunaren arloko Gipuzkoako arduradunak Euskadi Irratian adierazi duenez, musukoa lantokietan, oro har, ez da derrigorrezkoa, baina enpresa bakoitzeko prebentzio zerbitzuek izango dute aukera neurri hori edo beste batzuk hartzeko, lanpostuen arriskuak ebaluatu ondoren.
2022/04/20 - 13:32
Lan-eremuan maskararen erabilerari buruz dauden zalantzak argitzeko gida bat argitaratu du Osalanek
Lan-eremuan maskararen erabileraren inguruko kezkak argitze aldera, zalantza nagusiei erantzuna emateko gida argitaratu du Osalanek.
2022/04/20 - 12:34
Maskara lantokian ez da derrigorrezkoa eta enpresa bakoitzaren erabakia da, Dariasek nabarmendu duenez
Osasun ministroak argitu duenez, ebaluazioa lanpostuari dagokio, ez egoera epidemiologikoari, eta prebentzio-zerbitzu bakoitzak egoki dena egingo du. Enpresa txikien kasuan, arau orokorra ez erabiltzea dela azpimarratu du.
2022/04/20 - 11:29
Musukoa ez da derrigorrezkoa barrualde gehienetan
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da dekretu berria; beraz, indarrean dago neurria. Hala ere, oraindik nahitaezkoa da osasun zentroetan eta zerbitzuetan, adinekoen egoitzetan eta garraio publikoan.
2022/04/19 - 22:35
Gazte askok ez dute maskara kendu nahi, horrela beren konplexuak ezkuta ditzaketelako
Nerabe batzuek musukoa ezkutu bezala erabili dute, izaten dituzten aldaketak ezkutatzeko. Adituen iritziz denbora eman behar zaie musukoa kendu ala ez erabaki dezaten. Bereziki barnerakoiak edo zalantzatiak direnak sentitu dira eroso aurpegia estalita.
2022/04/19 - 21:04
Musukoa erabiltzeko gomendatu die Nafarroako Gobernuak pertsona zaurgarriei
Halaber, ikuskizun handietan eta jendetza pilatzen den tokietan maskara erabiltzeko aholkatu du Osasun departamentuak.
2022/04/19 - 18:59
Non erabili behar dugu musukoa?
Barrualdeetan maskara erabiltzeko agindua bertan behera utziko duen araudi berriak zenbait salbuespen biltzen ditu.
2022/04/19 - 17:49
Almeidak idatziz eman zion bermea Luceñori musukoak eros zitzan
Hainbat emailetan Txinako Gobernuak Luceñori musukoak erosteko jartzen zizkion oztopoen aurrean, Alberto Luceñok Almeida alkatearen idatzizko bermea jasotzeko Madrilgo Udalak emandako pauso guztiak ageri dira.
2022/04/19 - 17:37
Nola erabili beharko genuke musukoa derrigortasuna bukatutakoan?
Kanpoaldean derrigortasuna bertan behera gertatu zen bezalaxe, oraingoan ere pertsona batzuek jarraitu behar izango dute musukoa eramaten. Alabaina, zein eraman beharko lukete? Noiz?
2022/04/19 - 17:26
Enpresa askok dekretua argitaratu ostean erabakiko dute musukoarekin zer egin
Tabernetan banaketa handia dago, dendariak erabiltzen jarraitzearen alde agertu dira, eta enpresa handi askotan dekretua irakurri nahi dute erabakia hartu baino lehen.
2022/04/19 - 17:23
Ikastetxeetan maskara ez dela "inolaz ere" derrigorrezkoa izango esan du Dariasek
Osasun ministroak zehaztu duenez, "maskara arduraz erabiltzea gomendatzen da" populazio zaurgarriaren artean.
2022/04/19 - 17:17
Bihartik aurrera barrualde gehienetan musukoa kendu ahal izango dugu
Dekretua onartu du gaur Ministroen Kontseiluak, eta 700 egunen ostean musukoaren erabilera neurri handi batean arinduko da bihartik aurrera.
2022/04/19 - 16:49
Arriskuen prebentzioko arduradunek erabakiko dute lanpostuetan maskara erabili ala ez
Pertsonen arteko distantzia 1,5 metrotik beherakoa denean eta espazioaren aireztapen egokia bermatu ezin denean eramatea gomendatzen du Osasun Ministerioak.
2022/04/19 - 15:50
Espainiako Gobernuak bertan behera utzi du toki itxietan maskara erabiltzeko derrigortasuna
Carolina Darias Osasun ministroak zehaztu duenez, ikastetxeetan musukoa ez da nahitaezko izango "inongo kasutan", eta "orokorrean" ezta lantokietan ere. Dena dela, laneko arriskuen prebentziorako zerbitzuek izango dute horren inguruko azken hitza.
2022/04/19 - 12:17
Bengoa: "Lantokian aireztapen txikia badago, hobe da maskara erabiltzen jarraitzea"
Osasun Publikoko adituaren esanetan, beste aldaerarik agertu ezean, ez dugu atzera egingo. Nolanahi ere, proba egiten eta sistema publikoari informazioa ematen jarraitzearen garrantzia azpimarratu du, datuak biltzen jarraitzeko.
2022/04/18 - 16:46
Musukoen auzian, begirada guztiak Martinez-Almeidarengan jarrita daude
Datorren astelehenean pasako dira epailearen aurretik komisioak kobratu zituzten auziperatuak. Bitartean, Jose Luis Martinez-Almedia alkateak sorginen ehiza zalatzen du bere Gobernuaren eta alderdiaren aurka.
2022/04/18 - 00:39
Ordu gutxi geratzen dira maskarak eremu itxietatik desagertzeko
Apirilaren 20tik aurrera, osasun-zentroetan, zentro soziosanitarioetan eta garraio publikoan bakarrik izango da derrigorrezkoa musukoa janztea.