KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak bertan behera utzi du toki itxietan maskara erabiltzeko derrigortasuna

Carolina Darias Osasun ministroak zehaztu duenez, ikastetxeetan musukoa ez da nahitaezko izango "inongo kasutan", eta "orokorrean" ezta lantokietan ere. Dena dela, laneko arriskuen prebentziorako zerbitzuek izango dute horren inguruko azken hitza.
Iragarkia
Carolina Darias ministroa, prentsaurrekoan
18:00 - 20:00
Bihartik aurrera barrualde gehienetan musukoa kendu ahal izango dugu

Maskara toki itxi gehienetan erabiltzeko derrigortasuna bertan behera uzten duen dekretua onartu du Espainiako Ministroen Kontseiluak. Araua bihar sartuko da indarrean, Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan. 

Carolina Darias Osasun ministroak eta Isabel Rodriguez Espainiako Gobernuko bozeramaileak prentsaurrekoa eskaini dute ministroen kontseiluaren ostean araudiaren xehetasunen berri emateko. Bien hitzetan, gaurkoa "oso egun berezia da, garrantzitsua". Dariasen esanetan, "pandemiaren bilakaeran pauso bat gehiago da. Covid-19ak gure artean jarraitzen du, baina bilakaera positiboa da eta adierazle guztiak, oro har, maila baxuan daude, egonkor. Aurrera goaz zuhurtziarekin baina baita pausoak ematen ere".

Salbuespenak

Dariasek zehaztu duenez, maskarak derrigorrezko izateari utziko dio toki itxietan, hainbat lekutan salbu: osasun zentro eta zerbitzuetan (ospitaleetan, anbulatorioetan, odola emateko zentroetan edota farmazietan), adinekoen egoitzetan eta garraio publikoan (hegazkinetan, trenetan —nasetan ez da derrigorrezko izango—, autobusetan, tranbietan eta itsasontzietan 1,5 metroko distantzia ez badago).

Lehenengo bietan, gaixoek (euren geletan daudenean) eta adinekoen egoitzetako egoiliarrek ez dute nahitaez jantzi beharko. Derrigorrezkoa izango da, ordea, langileentzat eta bisitarientzat.

"Ikastetxeetan, ez da nahitaezko izango inongo kasutan"

Darias argi eta garbi mintzatu da hezkuntza arloa aipatu duenean: "Musukoa ez da nahitaezko izango inongo kasutan". Zaurgarritasunen bat duten irakasleei janzteko aholkatu die, hori bai.

Eusko Jaurlaritzak Aste Santuko oporrak amaitu aurretik jakinaraziko die hezkuntza protokolo berria ikastetxeei, behin Espainiako Gobernuaren dekretua aztertu ondoren.

Lantokien kasuan ere, "orokorrean", ez da derrigorrezkoa izango. Nolanahi ere, laneko arriskuen prebentziorako zerbitzuen eskumena izango da musukoa erabili behar den ala ez erabakitzea.

Gomendagarria pertsona zaurgarrientzat

"Orokorrean" toki itxietan maskara derrigorrezkoa izango ez bada ere, ministroak "erantzukizunez erabiltzeko" gomendioa eman die pertsona zaurgarriei, hala nola, 60 urtetik gorakoei, immunoeskasia dutenei, gaixotasun larriren bat dutenei, haurdunei edo zaurgarritasunen bat duten irakasleei. 

Horrez gain, pertsona zaurgarriekin egonez gero, toki itxietan musukoa jartzeko gomendioa eman dute.

Azkenik, barrualdeko ekitaldi jendetsuetan ere gomendagarria dela azpimarratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X