Maskarak
2022/03/15 - 11:07
"Omikron aldaerarekin kutsatutakoak berriz kutsa daitezke azpialdaera bat sartu delako", Basarasen arabera
EHUko mikrobiologoak azaldu duenez, Europa osoan joera bera atzeman da: "Neurriak lasaitu diren heinean, birusa eroso transmititu da eta positibotasuna eta ospitaleratzeak igo egin dira".
2022/03/14 - 16:01
2020ko uztailetik derrigorrezkoa zen musukoa kendu dute leku itxietan Ipar Euskal Herrian
Jendeak erabakia betiko izatea espero du eta pandemia aurreko egoerara itzultzea. Badira zuhurtziagatik jende pilaketak daudenean jantziko dutenak. Hala ere, musukoa garraio publikoan, erietxeetan eta adineko zentroetan erabiltzen jarraitu beharko da oraindik.
2022/03/11 - 10:33
Sagarduik dio Lurralde arteko bileran ez zela barrualdeetan maskara kentzeari buruz hitz egin: ''Ez da unea''
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak nabarmen duenez, maskara barnealdean kentzearen gaia ez zuten ahotan hartu atzo Lurralde arteko Osasun Batzordearen bileran. "Denok bat gatoz noiz kendu baino baino, nola dela kasu honetan garrantzitsuena", erantsi du.
2022/03/11 - 10:17
Sagardui: "Maskara barnealdean kentzeaz ez genuen hitz egin Lurralde arteko bileran, oraindik ez da unea"
Osasun sailburuaren hitzetan, "gorakada txikia" atzeman dute pandemiaren bilakaeran. Ukrainako gerrari buruz, errefuxiatuei emango zaien osasun arreta euskal herritarrek dutenaren parekoa izango dela hitzeman du.
2022/03/10 - 20:54
Covid-19 kasu larriak eta eremu zaurgarrietan ematen diren agerraldiak soilik kontrolatuko dira aurrerantzean
Horrez gain, Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek covid-19aren aldaera berriak eta intzidentzia-tasaren gorakadak detektatzeko sistemari eutsiko diete.
2022/03/10 - 12:31
Osasun Ministerioa eta erkidegoak covid-19aren normalizazio-fase berria prestatzen ari dira Zaragozan
Osasun Ministerioa eta erkidegoak covid-19a kontrolatzeko estrategia berria zehazteko bildu dira, hau da, pandemiaren hurrengo fasea gidatuko duen ibilbide-orria erabakitzeko. Fase berri honetan zalantza handi bat argitzeke dago: barnealdeetan maskara noiz eta non kendu ahal izango den.
2022/03/10 - 11:47
Espainiako Gobernua eta erkidegoak covid-19aren normalizazio-fase berria eztabaidatzen ari dira
"Gaixotasun hau arnas eremuko beste edozein gaixotasun bezala kudeatzea" ahalbidetuko duen estrategia berria finkatuko du. Barrualdean maskarak erabiltzeari uzteko gaia ez dago Lurralde arteko Kontseiluaren gai-zerrendan.
2022/03/09 - 15:17
Sagardui: "Maskarak barrualdean kentzeak adituen irizpidean oinarrituta egon behar du"
"Neurriak hartzeko prozesua, lehenik eta behin, osasun publikoko espezialistei entzutea da, horiek baitira irizpide tekniko eta zientifikoak ezartzen dituztenak, ondoren horri buruzko erabakiak hartu ahal izateko", gogorarazi du Osasun sailburuak.
2022/03/07 - 11:39
Gotzone Sagarduik ukatu egin du barrualdeetan maskarak kentzea eztabaidatu izana
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak ohartarazi duenez, covid-19aren pandemia "ez dago amaituta", eta ukatu egin du orain arte Osasunaren Lurralde arteko Kontseiluan barrualdeetan maskarak kentzea eztabaidatu izana.
2022/03/06 - 14:37
Barrualdeetan "laster" maskara erabiltzea ez dela derrigorrezkoa izango esan du Sanchezek
Ipar Euskal Herrian, bestalde, datorren martxoaren 14tik aurrera leku itxi ia gehienetan ez da beharrezkoa izango maskara erabiltzea. Garraio publikoetan bakarrik izango da derrigorrezkoa.
2022/03/04 - 22:34
Hilabete honetan bertan barnealdeetan ere musukoa kendu ahal izatea espero du Chivitek
Bestalde, Chivitek uste duenez, koalizio gobernuak "geratzeko etorri dira Nafarroara zein Espainiako Estatura". Gainera, EH Bildu Foru Gobernuan sartzea ez du aurreikusten; "PSNko idazkari nagusi gisa hitz egiten dut", zehaztu duenez.
2022/03/03 - 18:18
Frantzian musukoaren eta covid ziurtagiriaren erabilera arinduko dute martxoaren 14tik aurrera
Egun horretatik aurrera, musukoa garraio publikoan soilik izango da derrigorrezkoa, eta covid ziurtagiri digitala ospitaleetan, osasun zentroetan eta adinekoen erresidentziatan sartzeko bakarrik eskatuko dute.
2022/03/02 - 11:38
Urkulluk ez du uste barnealdeetan maskara kentzeko unea denik eta kalean ere erabiltzeko gomendioa egin du
Urkullu lehendakariak "zuhurtzia" eskatu du covid-19aren aurrean, "pandemian jarraitzen dugulako eta hildakoen kopurua oraindik handia delako". Hori dela eta, bere ustez, "oraindik goiz da prebentzio-neurri guztiak lasaitzeko".
2022/03/01 - 10:12
Berrogeialdien amaiera izango dute eztabaidagai gaur Osasun Ministerioak eta erkidegoek
Sanchezek bart iragarri du “berandu baino lehen” utziko dutela bertan behera barnealdeetan maskara erabiltzeko derrigortasuna. Baliteke arratsaldeko bileran gai horri ere heltzea.
2022/02/28 - 08:56
Txerto ziurtagiria eskatzen duten barnealdeetan ez da musukorik beharko Ipar Euskal Herrian gaurtik aurrera
Garraio publikoa izango da salbuespen bakarra. Gainera, positibo baten kontaktu estuek egin beharreko probak batera murriztea (hiru ziren orain arte) ebatzi du Osasun Ministerioak.
2022/02/23 - 14:45
Musukoaren erabilerak hizkuntza gaitasunen transmisioan duen eraginaz hausnartzeko eskatzen dute hezitzaileek
Azken 2 urteotan jaiotako haurrak jendea musukoa jantzita ikusten ohitu dira. Horrek esan nahi du hizkuntza-gaitasunak garatzeko funtsezkoa den garaian, ahozkotasunaren eta komunikazioaren zenbait baliabide mugatu egin zaizkiela.
2022/02/18 - 14:17
Ayusok aitortu du nebak 55.850 euro kobratu zituela Txinan materiala lortzeko gestioengatik
Madrilgo presidenteak gaineratu du "kontraprestazio gisa" kobratu zuela "bere lanagatik", ez bitartekaritza-batzorde batengatik.
2022/02/17 - 11:20
Sagardui: "Goizeko kirurgia guztiak berreskuratu ditugu, eta arratsaldekoak, % 80an"
Osakidetzari txerto kopuru handia iraungi ote zaion galdetuta, Osasun sailburuak esan du ez dutela stock handirik izan, eta ez dituztela galdu "adierazgarriak diren dosi adina".
2022/02/16 - 11:11
Ostalaritzan eta gaueko aisialdian neurriak arindu dituzte Ipar Euskal Herrian
Abendutik itxita dauden dantzalekuek ateak zabalduko dituzte, eta taberna barruetan zutik kontsumitu ahalko da. Kontzertuak ere zutunik entzun ahalko dira.
2022/02/15 - 20:55
Pediatrek ikasgeletan neurriak arintzea eskatu dute 'gero eta arazo mental eta emozional gehiago daudelako'
Euskal Herriko pediatrek pandemia kontrolatzeko oraindik ere ikastetxeetan aplikatzen diren neurriak bertan behera uzteko eskatu dute agiri batean. Gontzal Martinez de la Hidalga pediatra eta agiri horren sinatzailea elkarrizketatu dugu.