Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berrogeialdien amaiera izango dute eztabaidagai gaur Osasun Ministerioak eta erkidegoek

Sanchezek bart iragarri du “berandu baino lehen” utziko dutela bertan behera barnealdeetan maskara erabiltzeko derrigortasuna. Baliteke arratsaldeko bileran gai horri ere heltzea.
Osasun Publikoaren Batzordea. EFEren artxiboko argazkia
Osasun Publikoaren Batzordea. EFEren artxiboko argazkia

Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek covid-19 positiboen gertuko kontaktuek, txertatuta egon ala ez, berrogeialdirik ez egitea aztertuko dute arratsaldean, Osasun Publikoaren Batzordean. Halaber, pandemiaren kudeaketaz jardungo dute, hainbat gai hizpide hartuta.

Astebeteko etenaldiaren ostean, eta berrogeialdien gaineko eztabaida puri-purian dagoen honetan, Osasun Ministerioak eta erkidegoetako osasun teknikariek txertatuta ez dauden pertsonekin hartu beharreko neurriei buruz eztabaidatuko dute.

Seigarren olatuak beheranzko joera hartu duenez eta hamabi urtetik gorakoen artean Estatuan txertaketa tasa % 92koa denez, Kataluniak, adibidez, eskolako berrogeialdiak bertan behera uztea erabaki zuen asteazkenean. Izan ere, 6 eta 11 urte bitartekoei eragingo lieke, batez ere, berrogeialdien balizko amaierak, % 18k soilik jaso baitituzte bi dosiak.

Esan bezala, beste gai batzuei ere helduko diete gaurkoan, Evusheld botikarekin txertatzeko estrategiaz ere arituko baitira.

Maskara barnealdeetan

Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek, bestalde, bart iragarri du "berandu baino lehen" utziko dutela bertan behera barnealdeetan musukoa erabiltzeko derrigortasuna.

Data zehaztu ez badu ere, ziurtatu du "aurki" hartuko duten erabaki bat dela, betiere, komunitate zientifikoak eta autonomia erkidegoek hala adosten badute.

"Ez dut hanka sartu izan nahi, haiei (komunitate zientifikoa) baitagokie data zehaztea", esan du Sanchezek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Aste Nagusia azkena izango da Juan Mari Aburtorentzat Bilboko alkate bezala

12 urtez alkate izateak ematen duen perspektibarekin, Aste Nagusiak izan duen bilakaeran herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Oraindik bada zer hobetu eta kontuan hartzeko moduko kezkak eta erronkak. Horren harian, konpartsekin gorabeherak izan arren, gaur egun harremana errespetuzkoa dela esan du. Jaia lehertzeko egun bakarra falta denean, alkateak ere urduri eta emozio handiz bizi ditu ordu hauek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X