Edukia gorde nahi duzu?
Hasi saioa edukia gordetzeko eta Orain-en abantailak aprobetxatzeko.
Txertoa jaso ez duten gertuko kontaktuek ere berrogeialdirik ez egitea aztertuko dute
Neurri horrek bereziki 5 eta 11 urteko haurrei egingo lieke mesede, txertaketa tasa baxua baita adin tarte horretan.
Haur-txertaketa. Argazkia: Efe
Espainiako Osasun Ministerioak eta erkidegoek COVID-19 positiboen gertuko kontaktuek, txertatuta egon ala ez, berrogeialdirik ez egitea proposatuko dute Osasun Publikoaren Batzordean, Europa Press agentziak Ministerioko iturriak aipatuta zabaldu duenez.
Berrogeialdiak jada ez dira derrigorrezkoak txertoa jaso dutenentzat, baina kasu positiboarekin harremana izan eta hurrengo 10 egunetan etxetik kanpoko jarduerak mugatzeko eta musukoa "etengabe" erabiltzeko gomendioarekin.
Hori horrela, eta Espainiako Estatuan 12 urtetik gorakoen % 91,1 txertatuta dagoelarik, neurri berriak 5 eta 11 urte arteko haurrei egingo lieke mesede, oraindik txertatze tasa baxua baita adin tarte horretan.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Zure interesekoa izan daiteke
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Maricarmen Abascal etxegabetua gogoratu dute Bilboko Arriaga plazan
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Adingabe bati Maritxu Kajoi festan egindako sexu-erasoa gaitzetsi du Arrasateko Udalak
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Bi atxilotu, adingabe bat tartean, Urdulizko jaietan botila hautsiak erabiliz lapurreta egiteagatik
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Bularreko minbizia gizonen kontua ere bada: tumoreen % 80 berandu diagnostikatzen dira
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
3,6 graduko lurrikara batek Iruñerria astindu du
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Nerabeen osasun mentala: Adi seinale hauei!
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Albiste izango dira: Tximino baztanga Euskadin, Maricarmeni omenaldiak eta Osasun Mentalaren Eguna
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Milaka lagunek manifestazioa egin dute Maricarmenen etxeraino, Madrilen, omenaldia egiteko
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
61 urteko gizon bat tximino baztangarekin hil da Donostia ospitalean
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Betaurrekoak, ondo gordeta: Zer dakigu 2027ko 'mendeko eklipsea'ri buruz?
Gehiago ikusi