Medikuak
2022/12/12 - 13:45
Ospitale bakoitzean ''zerbitzu guztiak'' izan daitezkeen zalantzan jarri du Iñigo Urkulluk
Lehendakariak uste du Osakidetza "koroaren harribitxi gorena" izaten jarraitzen duela eta "hazkunde-krisi positibo batean" dagoela. Bere ustez, "denak erabat ados" daude "zer" egin behar den (asistentziaren kalitatea hobetzea) eta "kontua da nola eta nork egiten duen".
2022/12/07 - 20:00
Donostialdeko ESIko buruek Jaurlaritzari ohartarazi diote elkarrizketarik ezean 'arazoak eztanda egingo' diola
Donostialdeko ESIko sei zerbitzuburuk eta medikuk prentsaurrekoa eman dute Donostian, Itziar Perez zuzendari gerenteak eta Idoia Gurrutxaga zuzendari medikoak kargua utzi ondoren.
2022/12/07 - 19:55
Donostialdeko ESIko zuzendari berria arduradunen iritziak biltzen hasi da, "elkarrekin aurrera egiteko"
Agustin Agirrek mezua bidali die langile guztiei, eta azaldu die astelehenean hasitako bileren ostean "egoeraren diagnostiko zehatza" egingo duela. "Analisia laster helaraztea espero dut", idatzi du.
2022/12/07 - 16:30
Zerbitzuburuek Donostialdeko ESIa "ez zatikatzea" eskatu eta marra gorririk gabeko elkarrizketa eskaini dute
Asteazkenean emandako prentsaurrekoan, hainbat bozeramailek galdegin dute, besteak beste, Onkologikoaren integrazioa ESIan, eta aldeztu dute beti lan egin izan dutela "sarean", Eusko Jaurlaritzak eskatu duen bezala.
2022/12/04 - 16:41
Maite Martinez Donostia Ospitaleko mediku zuzendariordeak ere dimisioa emango du
Euskadi Irratiak baieztatu ahal izan duenez, bihar utziko du kargua. Erabat bidegabeak iruditu zaizkio kargugabetzeak, eta beraiek ez badaude, dimititzea besterik ez zaiola geratzen uste du.
2022/12/04 - 15:21
Beste dimisio bat izango da Osakidetzan, Donostialdeko ESIko zuzendaritzan
Maite Martinezek bihar bertan aurkeztuko du dimisioa. Erabat bidegabeak iruditu zaizkio kargugabetzeak, eta beraiek ez badaude dimititzea besterik ez zaiola geratzen uste du.
2022/12/03 - 18:25
Medikuntza eta farmaziako ia 1.900 espezialista ari dira parte hartzen Osakidetzako LEParen bigarren fasean
Barne Medikuntza eta Psikiatria dira plaza gehien eskaintzen dituzten espezialitateak, 52 eta 28, hurrenez hurren.
2022/12/03 - 15:12
Donostialdeko ESIko kargugabetzeen krisiak eztanda egin duenetik, Osasun Sailak ez du oraindik hitz egin
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak gaur bertan ekitaldi publiko batean parte hartu du, eta gaiaz galdetu zaion arren ez du hitz egin. Itziar Perez Donostia Ospitaleko zuzendari gerentea eta Idoia Gurrutxaga zuzendari medikuaren kargugabetzeek haserrea piztu dute zenbait zerbitzubururen artean.
2022/12/02 - 15:24
Jubilazio aktiboaren plana ondo ikusten dute Euskadiko Medikuen Sindikatuan, baina nahikoa ez dela diote
Egungo egoerarekin amaitzeko neurriak hartu behar direla argi dute medikuen sindikatutik. Baina ministroen proposamena ez dela nahikoa diote. Euskadin 1.700 mediku inguru daude Lehen Arretan. Urtean 200-300 mediku jubilatzen dira eta urte gogorrak aurreikusten dituzte.
2022/12/02 - 10:55
Osasun Sailak medikuen erretiro aktiboa erraztea proposatu du horien faltari aurre egiteko
"Aldi baterako eta salbuespeneko" programa pilotu bat da, eta hiru urteko iraupena izango du. Neurri horrekin, pentsioaren bateragarritasuna % 50etik % 75era igoko da.
2022/11/16 - 21:45
Homologazioa lortzeko bidea luzea eta astuna da atzerriko mediku eta erizainentzat
Euskadin atzerritar jatorria duten 4.000 medikuk eta erizainek egiten dute lan, gehienek erietxe pribatuetan. Sare publikoan lan egin ahal izateko, Osasun Ministerioak espezialitatea konbalidatu behar die, eta prozesu hori luzea eta nekeza da.
2022/11/16 - 20:02
Medikuen sindikatuek greba baztertu dute, baina abisatu dute Lehen Arretan egoerak "eztanda" egin dezakeela
"Europara joaten diren medikuen fabrika bihurtzen ari gara", gaitzetsi du Mabel Arciniega Euskadiko Sendagileen Sindikatuko idazkari nagusiak. Profesionalen "baldintzak duintzeko" eskatu dute.
2022/11/04 - 10:58
Zigarreta elektronikoak, tradizionalak bezain kaltegarri
Hiru ikerketatan frogatu da zigarro elektronikoen kontsumoa osasunerako ohiko zigarroak bezain kaltegarria dela. Ikerketetan, zigarro elektronikoak zein tradizionalak erretzen zituzten pertsonak eta erretzaileak ez direnak alderatu dira.
2022/10/28 - 23:23
Pfizerren eta Modernaren txertoek hilekoaren odol-jarioa ohi baino handiagoa izatea ekar dezakete
Sendagaien Europako Agentziaren arabera, odol-jario handi horiek ez dira larriak, baina emakumeen bizi kalitatean eragina dute.
2022/10/10 - 20:43
Sindikatuek berriro utzi dute Osasuneko mahai sektoriala
SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek Osakidetzaren jarrera "inposatzailea eta negoziatzeko jarrera eza" salatu dute. Osasun Sailak eta Osakidetzako zuzendaritzak sindikatuen erabakia deitoratu dute.
2022/10/06 - 11:21
Lehen Arretan betetzeko zailak diren lanpostuetarako pizgarriak lantzen ari dira, Sagarduik esan duenez
Osasun sailburuak zehaztu du "diru pizgarriak" ez ezik, ordutegi alorreko moldaketak edota LEPetan pisu handiagoa izatea ere aztertzen ari direla. Neurri "erakargarrienak" ezartzeko prest agertu da.
2022/10/04 - 22:42
Adituek GIBari buruz ohartarazi dute: "Etengabe ikusten ditugu infektatzen diren gazteak"
Hiesari eta Sexu Transmisioko Infekzioei buruzko XX. Kongresu Nazionalaren aurkezpenean, ohartarazi dute birusa "ez dela desagertu". Era berean, preserbatiboa eta diagnostiko goiztiarra erabiltzeak gaixotasuna geldiarazteko duen garrantzia azpimarratu dute.
2022/09/29 - 16:44
Carmen Perez Rodriguez Euskadiko Medikuntzako Errege Akademiaren kide izendatuko dute gaur
Akademiako lehen emakumea izango da Alonsotegikoa. Nutrizio arloan aditua da eta ikerketa ugari egin ditu gai horren inguruan.
2022/09/26 - 16:46
Martxan da gripearen eta covid-19aren txertaketa kanpaina EAEn
Txertoa jasotzen lehenak egoitzetako egoiliarrak izango dira, gaurtik hasita. Ondoren, arrisku-kolektiboetako pertsonei emango zaie lehentasuna urriaren 3tik aurrera. Gainerako biztanleek azaroaren 1etik aurrera egin ahal izango dute.
2022/09/23 - 23:53
Nola eskatu hitzordua gripearen eta covid-19aren aurkako txertoa jasotzeko?
Hitzordua eskuratzeko bide bi prestatu dira: Osakidetzaren webgunearen bidez edo osasun zentrora deituz. Biak urriaren 3tik aurrera egin ahal izango dira. Txertoa hartu nahi duten gainerako herritarrek azaroaren 1etik aurrera hartu ahal izango dute.