Mediterraneo itsasoa
2018/08/08 - 16:15
721 pertsona hil dira Mediterraneoan ekaina eta uztaila artean
Europar Batasunaren politikak gogor salatu ditu Amnisitia Internazionalek argitaratutako txostenean. Azken bi hilabeteetan Mediterraneoan hildakoen kopurua hazi egin dela adierazi dute.
2018/08/05 - 01:17
87 migratzailek Open Armseko ontzian jarraitzen dute, non lehorreratuko diren zain
Ostegunaz geroztik Mediterraneo itsasoan daude, portu baten zain. Espainiar Estatuko portu batean lehorreratzeko baimena eskatu dio Open Armsek Sanchezen Gobernuari.
2018/07/27 - 19:51
Gutxienez 1.500 etorkin hil dira Mediterraneoko uretan urte hasieratik
Libia eta Italia lotzen dituen ibilbidea Europara heltzen saiatzen diren pertsonentzako hilgarriena da; izan ere, 19 pertsonatik batek bizitza galtzen dute saiakera horretan.
2018/07/22 - 20:05
1.200 migratzailetik gora erreskatatu dituzte asteburu honetan Andaluziako kostaldean
65 pateratan iritsi dira, eta Gibraltarko Itsasartean eta Alborango itsasoan salbatu dituzte.
2018/07/22 - 11:55
Open Arms erakundeak Libia salatu du homizidio arduragabea leporatuta
Josefa Palmako portuan utzi ondoren, salaketa sinatu dute Open Arms erreskate ontziko tripulatzaile guztiek, baita Marc Gasol NBAko jokalariak ere.
2018/07/18 - 19:42
Proactiva Open Arms gobernuz kanpoko erakundearen ontzia Palman lehorreratuko da
Mediterraneoko urtean bizirik erreskatatu zuten emakumezkoa eta bi hilotz daramatza ontziak.
2018/07/18 - 13:46
Libiak 'abandonatutako' emakumea eta gorpuak Espainiara eramateko baimena eskatu dute
Open Arms gobernuz kanpoko erakundeak uste du Italia eta Libia ez direla herrialde seguruak, eta hala, Espainiari eskatu dio lehorreratzeko baimena. Libiak Open Armsen bertsioa ukatu du.
2018/07/18 - 00:54
Libiako kostazainek 'abandonatutako' bi gorpu erreskatatu ditu Open Armsek
Nazioarteko uretan “sorospen-eginbeharra ez betetzea” leporatu dio gobernuz kanpoko erakundeak Triades ontziari. Open Armsek ohartarazi duenez, arriskuan zegoen ontzi bat “gauean abandonatu dute”.
2018/07/17 - 23:28
Libiako kostazainek 2 emakume eta haur bat erreskatatu gabe utzi zituzten
Open Arms Mediterraneoan salbamenduan aritzen den erakundeak egin du salaketa. Hiru lagun horietatik emakume bat eta haurra hil egin ziren.
2018/06/29 - 22:08
Ehun migratzaile inguru hil dira Libiako kostaldean, itsasontzi baten hondoratzean
Kostazainen bozeramaileen arabera, 14 pertsona onik atera dituzte Tripoli Libiako hiriburutik ekialdera gertatatutako hondoratzetik.
2018/06/27 - 22:55
Lifeline ontziko 230 migratzaileak Maltara iritsi dira
Europar Batasuneko zortzi herrialdek migratzaileak banatzea hitzartu ostean eman du oniritzia Maltako lehen ministroak, Joseph Muscatek.
2018/06/18 - 15:39
1.290 migratzaile erreskatatu dituzte asteburuan Espainiako kostatik gertu
Itsas Salbamenduaren azken balantzearen arabera, lau pertsona hil dira eta 43 pertsonaren eta bi pateraren bila ari dira.
2018/06/17 - 17:34
'Aquarius' ontziak erreskatatutako pertsona guztiak Valentzian daude jada
"Espainira sartzeko ezohiko baimena" izango dute, arrazoi humanitarioengatik, 45 egunez. 2.300 pertsona aritu dira hiru ontzietan iritsi diren etorkinei laguntzeko dispositiboan.
2018/06/17 - 15:26
MSFk ohartazi du Europako portuen blokeoak zaildu egin ditzakeela erreskateak
David Noguera, Mugarik gabeko Medikuen elkarteko Espainiako presidenteak esan du Aquariusen iritsierarekin "bidaia luzeegi baten amaiera" heldu dela, baina "sentsazio kontrajarriak" dituela.
2018/06/17 - 10:20
'Aquarius' ontziak erreskatatutako pertsona guztiak Valentzian daude jada
06:40 aldera iritsi da flota osatzen zuen lehen ontzia, 10:30 aldera bigarrena eta 13:20etan hirugarrena. "Espainira sartzeko ezohiko baimena" izango dute, arrazoi humanitarioengatik, 45 egunez.
2018/06/16 - 15:22
Aquarius itsasontzia bihar eguerdian helduko da Valentziara
Itsasotik erreskatatutako ia 630 migratzaileak SOS Mediterraneo GKEaren ontzian eta Italiako Marinaren beste bi itsasontzietan helduko dira. EAEk % 10 hartuko du.
2018/06/15 - 14:34
Krisia Mediterraneoan
Mateo Salviniren esanetan, Espainiaren erabaki zuzena ez da ekintza esporadiko baterako izan behar. Austriak, Italiak eta Alemaniak legez kontrako migrazioaren aurka borrokatzeko talde bat sortu dute.
2018/06/15 - 12:47
Valentzian igandetik aurrera espero dute 'Aquarius' ontzia
630 pertsona daramatzaten hiru ontziak modu mailakatuan iritsiko dira portura.
2018/06/13 - 17:26
Baliteke 'Aquarius' ontzia beranduago heltzea Valentziara olatuak direla eta
Mugarik Gabeko Medikuak erakundearen arabera, lau metroko olatuak espero dituzte, eta horrek atzerapenak eragingo ditu ontzien bidaian.
2018/06/12 - 23:19
Horrela izan zen 629 errefuxiatuen erreskatea
Mugarik Gabeko Medikuen erakundeak zabaldu ditu. Mediterraneoa zeharkatzeko erabiltzen dituzten gomazko ontzietako bat itsaso zabalean ikusi eta laguntzen saiatu diren unea da.