Mediterraneo itsasoa
2023/06/18 - 16:40
Ontzia iraultzearen erantzukizuna ukatu du Greziak, asilo protokoloak goraipatu eta pasabide seguruak eskatu
Aste honetan Greziako kostaldean gertatu den hondoratzeari buruzko ikerketa zabalik dago oraindik. Ehunka lagun hil dira tragedia horretan. Kritiken jomuga den Greziako Gobernuaren iritzia jaso nahi izan dugu.
2023/06/17 - 18:39
Aita Mari euskal erreskate ontzia hamargarren misiorantz abiatu da
Burrianako (Castello) portutik itsasoratu da. Aurreko misioan, 2023ko urtarrilean, Aita Marik 111 pertsonari laguntzea lortu zuen Mediterraneoan.
2023/06/16 - 21:27
Aita Mari euskal erreskate ontziak bere hamargarren misioa abiatuko du bihar
Burrianako (Castello) portutik itsasoratuko da. Aurreko misioan, 2023ko urtarrilean, Aita Marik 111 pertsonari laguntzea lortu zuen Mediterraneoan.
2023/06/16 - 13:42
Ez dago Greziako kostaldeko hondoratzetik beste inor bizirik ateratzeko itxaropenik
Bilaketa lanekin jarraitzen dute oraindik, baina ez dute inor aurkitu, ez hilik, ez bizirik. Beraz, balantze ofiziala ez da aldatu: 78 hildako eta 104 erreskatatu, denak gizonezkoak, tartean, zortzi adingabe.
2023/06/16 - 12:19
EITB Media, Grezian hondoratutako ontzian zihoan gazte bat eta bere anaia elkartu diren unearen lekuko
Grezia hondoratu zen ontzitik bizirik atera zirenek Kalamatako portuan eman dituzte azken orduak. Olatz Simon, EITB Mediako kazetaria, bi anaien arteko topaketa hunkigarriaren lekuko izan da. Horietako bat hondoratu zen ontzian zihoan, eta bestea Holandatik joan da Greziara bere bila.
2023/06/15 - 23:07
Mediterraneoan gertatutako migrazio-tragediaren kronologia
Hauxe da gertakarien kronologia. Oraingoz, 79 hildako daude.
2023/06/15 - 19:40
Zerrenda beltza: 2009ko martxotik 2023ko otsailera bitartean izandako hondoratze larrienak
2015eko apirilaren 19an, 850 pertsona desagertu ziren Siziliako uretan, Europako kostaldera iritsi nahian, orain arte gertatutako tragediarik handiena. Astebete lehenago, apirilaren 13an, beste 400 desagertu ziren, Libiako kostaldearen parean, beren ontzia zulatuta.
2023/06/15 - 19:23
Urteko tragediarik larriena Mediterraneoko uretan eta historiako larrienetako bat
Gutxienez 79 hildako eta ehunka desagertu: Itsaso Jonikoan pertsona migratzailez betetako ontzia hondoratzea aurrekaririk gabeko migrazio-tragedia izan daiteke, Gurutze Gorriaren arabera.
2023/06/15 - 16:36
Bruselak dio hondoratutako itsasontziari buruzko abisua pasatu ziela Greziari eta Italiari
Hondoratzea izan baino lehen gainezka zihoan itsasontzi hori Frontexeko bigilantziak ikusi zuen eta abisua pasa zien Italiako eta Greziako kosta zaindariei. Greziako uretan egonda, hango kostazainak hurbildu ziren, baina ez zutela laguntzarik behar esan omen zieten.
2023/06/15 - 10:53
Gutxienez 79 pertsona migratzaile hil dira Greziako kostaldean, arrantza-ontzi bat hondoratuta
Ezbeharra asteazken goizaldean gertatu zen, 30 metroko luzera zuen ontzia irauli zenean, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik. Bertako hedabide batzuen arabera, 400-700 pertsona zihoazen ontzian, Italiara bidean.
2023/06/09 - 10:24
EBko 27 estatu kideek migratzaileak banatzeko "elkartasun malguko" mekanismoa adostu dute
Onartutakoaren arabera, asilo-eskatzaileak euren lurraldeetara lekualdatu nahi ez dituzten herrialdeek 20.000 euro ordaindu beharko dituzte horietako bakoitzeko. Orain arte, lekualdatzeak derrigorrezkoak ziren.
2023/06/06 - 17:25
Gizakiok sorturiko CO2-aren % 40 itsasora doa
Ozeanoen Mundu Eguna izango da ekainaren 8an. Ozeanoek eta itsasoek osatzen dute lurraren % 71 eta uraren % 97 ozeanoetan aurkitzen da. Gizakiok sorturiko beroaren % 90 ozeanoek xurgatzen dute eta ondorioz tenperatura eta itsas maila hazi egiten dira.
2023/05/27 - 21:40
MGMk 599 migratzaile erreskatatu ditu Mediterraneoko uretan urteko salbamendu handienetako batean
Mugarik Gabeko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeak onik jarri ditu Bari herrian, Italian, portu segururako baimena jaso ondoren.
2023/05/27 - 15:55
Aita Mari ontziak ez du Mediterraneora itzultzeko baimenik lortuko aldez aurreko akordiorik ez badu lortzen
Hamargarren erreskate misioari ekiteko prest daude, baina egunotan jakinarazi diete migranteak lehorreratzeko Italiarekin, Maltarekin edo Libiarekin akordiorik lortu ezean ezingo dutela abiatu.
2023/04/25 - 11:27
Open Armsek 47 migratzaile erreskatatu ditu Mediterraneoan, tartean hipotermia zantzuak zituen haur bat
Lanpedusa inguruan erreskate ugari egiten ari dira egunotan. Egun batean 1.200 pertsona lurreratu dituzte. Open Arms eta gainerako ontziek erreskaterako dei ugari jaso dituzte.
2023/04/17 - 13:12
Italiako Poliziak 2 tona kokaina aurkitu ditu Siziliako itsasoan
Italiako agintariek aurkikuntza "errekortzat" kalifikatu dute. Droga kontu handiz zigilatutako 70 paketetan zegoen, arrantzale-sareek elkartuta eta argi-seinaleztapeneko gailu batekin hornituta.
2023/04/10 - 19:19
2.500 migratzaile erreskatatu dituzte asteburuan, Europar Batasuneko kostaldera iristen saiatzen ari zirela
2.000 pertsona baino gehiago erreskatatu dituzte Mediterraneoan, Italiako agintarien arabera, eta ia 500 migratzaile iritsi dira Espainiako kostaldera.
2023/03/25 - 17:45
34 migratzaile desagertu dira Tunisiako kostaldean ontzi bat hondoratuta
Gainera, beste 25 pertsona zeramatzan beste ontzi bat ere hondoratu da Tunis parean. Kasu horretan, guztiak onik erreskatatu dituzte, bat izan ezik, haurtxo bat, hain zuzen ere. Aurten 469 migratzaile galdu dira Mediterraneo itsasoan; horietatik 54, umeak.
2023/03/13 - 10:37
Alarm Phone GKEak "47 lagunen erreskatea nahita atzeratzea eta hiltzen uztea" leporatu dio Italiari
Beste GKE batek, Sea Watchek, alarma jo zuen pertsona horien egoeragatik eta olatu handien arriskuagatik. Gainera, ontzitik gertu zegoen merkataritza ontzi batek Libiako kostazainen zain egoteko agindua jaso zuela salatu du, baina "ez zen agertu". 30 pertsona daude orain desagertuta.
2023/03/13 - 10:16
30 migratzaile desagertu dira Mediterraneo erdialdean izandako hondoratze batean
Guztira 30 migratzaile desagertuta daude, eta beste 17 erreskatatu ahal izan dituzte. Merkantzia-ontzi bat laguntzera gerturatu denean migranteen txalupa irauli egin da.