Zerrenda beltza: 2009ko martxotik 2023ko otsailera bitartean izandako hondoratze larrienak
- 2009ko martxoak 31: Gutxienez 214 pertsona desagertu ziren Libiako uretan.
- 2011ko martxoak 22-27: 335 eta 160 pertsona zeramatzaten bi ontzi desagertu ziren, Italiako kostaldera bidean.
- 2011ko apirilak 6: 300 pertsona baino gehiago zeramatzan ontzi bat iraulita desagertu ziren 250 pertsona, Lampedusa uhartetik gertu.
- 2011ko maiatzak 6: lepo zihoan ontzi bat hondoratu zen Libiako kostaldearen parean, 600 pertsona ingururekin, eta horietatik 130 baino ez ziren bizirik atera.
- 2011ko ekainak 2: Libiako gatazkatik ihesi zihoazen 200-270 pertsona desagertu ziren, Tunisiako kostaldetik gertu.
- 2013ko urriak 3: 360 pertsona hil ziren Lampedusara (Italia) zihoazen ontzia hondoratuta.
- 2015eko otsailak 11: Gutxienez 300 pertsona hil ziren Siziliako kanalean, horietatik 29 hipotermiak jota, eta gainerakoak Libiatik zekartzan ontzia hondoratuta.
- 2015eko apirilak 13: 400 pertsona desagertu ziren, beren ontzia Libiako kostaldean hondoratuta.
- 2015eko apirilak 19: Italiako Fiskaltzaren arabera, 850 pertsona inguru desagertu ziren Siziliako kanaleko uretan, Italiako kostaldera iristen saiatzen ari zirenean.
- 2015eko abuztuak 6: Palermoko portura (Italia) iritsi ziren bizirik atera ziren 400 pertsona inguru, eta 700 pertsona inguru zeramatzan ontzi baten hondoratzetik erreskatatutako 25 gorpuak. Aurreko egunean gertatu zen, Libiako kostaldearen ondoan.
- 2015eko abuztuak 28: Bi ontzi hondoratu ziren Libiako uretan. 100 gorpu eraman zituzten Libiako Zuwara herriko ospitalera.
- 2016ko apirilak 20: Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak (ACNUR) baieztatu zuen 500 pertsona inguru hil zirela Libiatik Italiara zihoan ontzi baten hondoratzean.
- 2016ko ekainak 5: 890 pertsona hil ziren hamar egunetan Mediterraneoan, Europako kostaldera iritsi nahian zebiltzala.
- 2016ko apirilak 21: 500 hildako inguru izan ziren Libiatik Italiarako bidea egiten ari zen ontzi baten hondoratzearen ondorioz.
- 2016ko irailak 21: Gutxienez 162 hildako Egiptoko Kafr al Sheij probintziako Mediterraneoko kostaldearen parean hondoratutako ontzi batean. Ontzi horretan 600 pertsona inguru zihoazen.
- 2017ko urtarrilak 14: Gutxienez 180 pertsona hil ziren Mediterraneoan, Libiako kostaldetik 30 miliara, ACNURen arabera.
- 2017ko azaroak 17: Italiako Salerno hiriko Fiskaltzak uste du 100 pertsona inguru desagertu zirela Mediterraneoan, azaroaren 3an ontzi bat hondoratu ondoren.
- 2018ko ekainak 29: 100 pertsona inguru desagertu ziren Libiako Qarabuli hiritik 25 miliara, handik abiatu ziren Europara, hain zuzen ere.
- 2019ko urtarrilak 19: Gutxienez 114 pertsona desagertu ziren eta beste hiru hilik aurkitu zituzten etorkinak zeramatzan itsasontzi bat Libiako kostaldetik 50 miliara hondoratu ondoren.
- 2019ko uztailak 25: 150 pertsona baino gehiago hil ziren Libiako kostaldean, Mediterraneoa zeharkatu nahi zuen txalupa pneumatiko bat hondoratuta.
- 2023ko otsailak 26: 80 hildako eta 30 desagertu, Italiako Calabria eskualdeko Steccato di Cutroko hondartzen ondoan izandako hondoratzean.